2016/05/03

Zorionak jaiak posible egin dituzuen guztioi!

Bukatu dira Txantreako Jaiak! Aurten hainbat aldaketa izan dituztenak, baina beti bezala auzolana eta parte hartzeari esker aurrera ateratzen dituztenak. Momentutxo asko bildu ditugu argazkietan eta egindako bideo jarraipenean, hurrengo egunetan argitaratzen joanen dira.

Zoriontzekoa izan da Gazte Egitaraua egiteko hainbat koadrila eta gazteren inplikazioa, afari hawaiarran, gazte bazkarian, gazte jiran, barra egiten, garbiketan, muntaketan... lan egin duzuen guztiak!

Jaiak direla edo edozein esparru dela, antolatuz, borrokatuz eta parte hartuz, auzoko gazteok asko dugu irabazteko!!!
Gazteok, autogestioa! GORA TXANTREAKO GAZTERIA!