Hirugarrengoan, eguraldia aldatu zen eta ohiko zeru grisa izan genuen. Hala ere, ez ziren gogorik faltatu jaiekin aurrera egiteko. Euria zela eta bideo xumeagoa egin genuen, baina kaldereteetako mahaikideekin solastu eta Karrikadantzan egoteko aukera izan genuen, nola ez!
Auzoko jaiak, beti bezala, auzolana eta parte hartzeari esker aurrera atera dira eta momentutxo guzti hauen bilketa honen omenaldi txiki bat da. Gazteok, auzolanaz, asko baitugu irabazteko!
GORA TXANTREAKO GAZTERIA!
DATORREN URTERARTE!