2013/03/06

Labezomorroen dantzarekin elkarrizketa


Zer da labezomorroen dantza?
     Txantrean artista gazte asko dago eta gure ustetan oso gutxi baloratzen da hori. Artea bera, beste borroka esparru bat bezala ikusten dugu, sistema zirikatzeko aukera ederra ematen diguna. Eta azken finean labezomorroen dantzak arte guzti hori elkartu eta sistemaren aurka erabiltzen du, beste borroka molde baten antzera. Borroka modu hau gogoz hartzen dugu eta horretarako, asteazkenero 5etan elkartzen gara akelarre tabernan, animatu!

Zeintzuk dira bere helburuak?
      Esan bezala, bai artea bai kultura dira gure esparruak. Dohaineko eta etxeko artea lortzea, kritikotasun batean bideratzea, auzoko taldeei aurrera ateratzeko aukera ematea… dira gure helburu nagusiak. Sistema honek ematen dituen balore kontsumistetik kanpo, alternatibak sortzea eta proiektu berrietan murgiltzea.

Eta, hasi zarete zerbait lantzen?
      Oraingoz formakuntzan ari gara, baina badugu iada data garrantzitsu bat: MARTXOAK 16, LABEZOMORRO EGUNA ospatuko dugu Txantrean. Jarraian ikus dezakezuenez egun honetan jarduera ezberdinak egingo dira (bideo proiekzioa, kalejirak, musika kalean, bazkaria eta kontzertu ederrak). Txantreako gazte orori egiten diogu dei bertan parte hartu har dezan.




2013/03/05

Manifestazioa martxoak 9an


Kontzertua: Amaia Zubiria

Txantreako Korrika Kulturalaren barne: 

Hurrengo asteko larunbatean, martxoak 9, kontzertu polita bezain goxoa izateko aukera izanen dugu Amaia Zubiriarekin. Euskal kantugintzan ibilbide luzea izan duen kantari ospetsu honek Akelarre Tabernan arratsaldeko 20:00ean eskainiko digu bere kantu-emanaldia sinpatia osoz.
Etorri eta gozatu, mereziko du eta!    Eman euskara elkarri!!

2013/03/04

Gazte Danbada jaialdia

Adi gazte! badator Gazte Danbada, Zukgua prozesuaren fruitu izango den gazte antolakundearen jaiotza jaialda izango da. Martxoaren 29, 30, 31 eta aipirilaren 1ean, gazteok elkartu eta auzolanean eztabaidatu, gozatu, ikasi, elkartrukatu eta sortzeko aukera izango dugu. Besteak beste, tailerrak, hitzaldiak, mahainguruak, antzerkiak, kale animazioa eta kontzertuak aurkituko ditugu bertan.Irailean Zukgua prozesu eratzaleari ekin genionetik ehundaka gara hausnarketan eta eztabaidan murgilduta gauden gazteak. Prozesu honen azken helburua independentzia eta sozialismoa erdiesteko gazte estrategia definitu eta hau garatuko duen antolakudea gorpuztea da. 
ZATOZ GAZTE DANBADARA!!!

AURKEZPENA: 
Martxoak 7 osteguna
19:30etan Auzotegin

Bertan aurkezpenaz gain bonoak hartzeko 10 pertsonetako taldetxoak egingo ditugu merkeago izan dadin.

Beloki mendirako irteeraren Euskara taldearen kronika

Otsailak 16 egunerako, aisialdi eta kultura lantaldeak Beloki mendirako irteera bat antolatu zuen. Txangoaren bukaera aldera Euskara lan taldeak jokutxo bat antolatu zuen. Bi talde ezberdin eratu ziren. Jolasaren helburu edo xedea talde lanaren bidez eta elkar lagunduz inguruan ezkutaturiko galdera batzuk aurkitu edo topatzea zen. Bi taldeek gogor saiatu behar izan zuten galderak aurkitzeko ingurua guztiz elurturik baitzegoen. Galderak honako hauek ziren:


1-Zer da euskaldun izatea?
2-Zer arazo dago Txantrean (Iruñerrian orokorrean) euskara gure egunerokotasunean naturalki ez erabailtzeko?
3-Zer harreman dago euskal abertzale eta euskaldun izatearen artean?
4- Posiblea da euskal gazteria euskararik gabe izatea? Osa daiteke herri bat hizkuntzarik gabe?

Galderek planteaturiko gaien inguruan hitz egin zuten bertaratu ziren gazteek eta Euskararekin gurean dagoen arazoaz ihardun zuten dugun errealitatea plazaratuz. Ondotik, hitz eginikoaren gainean eztabaidatu egin zen eta balorazio orokor bat atera zen jokoari eta galderei buruz, ondorio nagusia hau izaki: jokoan, euskalgintzan (eta Gazte Mugimenduan zein bizitzan) bezala, helburu bat erdiesteko trabak guzion artean gainditu behar ditugula eta nahiz eta zaila izan posible dela. Hurrengo pausua hausnarketatik praktikara igarotzea izanen da. Horretarako, besteak beste, euskara taldea Txantrean euskaraz bizitzeko guneak eskaintzen saiatuko da. Zein izango da hurrengo ekintza?

2013/03/03

Ernai, euskal gazte antolakunde berria

Mila gazte ingururen aurrean ernaldu da Ernai, Ezker Abertzaleko gazte antolakundea. Lizarrako Remontival pilotalekuan aurkeztu dute Zukgua prozesuan Hego Euskal Herriko milaka norbanakok gorpuztutako bilgunea.
Euskal Estatu sozialista eta feminista helburu, herriz herri antolatu eta lan egiteko garaia dela adierazi dute, borrokarako unea dela. Kongresua amaitu ostean, kalejiran eta jai giroan abiatu dira gazteak herrirantz. Segi irakurtzen topatu.info webgunean.

Ernai gazte antolakundearen aurkezpen bideoa

Webgunea: ernaiantolakundea.org

2013/03/02

Zinema: Hysteria

Igandea / Domingo 19:00 Auzotegi
Igande honetan, Gazte Mugimenduak antolaturiko zinema emanaldien barnean, Hysteria pelikula proiektatuko da.
Filmea, igandero bezala, 19:00tan izanen da Auzotegin

Este domingo, dentro de las proyecciones de cine que organiza el Movimiento Juvenil, se proyectará la película Hysteria.
La película será, como todos los domingos, a las 19:00 en Auzotegi.

Txantreako Gazte Mugimenduaren zinema kartelera ikusteko, egin klik
Haz click para ver la cartelera de Cine del Movimiento Juvenil de la Txantrea