2018/06/06

"Auzo honetan okupatzen da" DOKUMENTALA/DOCUMENTAL

Ba al zenekien auzo honetan okupatzen zela? Hementxe duzue 2018ko apirilean TIPIGALAN aurkeztutako dokumentala. "Auzo honetan okupatzen da"

¿Sabías que en este barrio se ocupaba? Aquí teneís el documental "Auzo honetan okupatzen da" presentado en la TIPIGARA en abril.



Fué a ritmo de okupalo cuando entendimos que las ideas pueden desarrollarse bailando encima de una barra manchada de txupito rosa. El frío nunca nos molesto, pero conquisto nuestros corazones y nos dio la razon,: ¡que mas da, emancipate! Hay una asamblea en este barrio que te va hacer poder. Sonriamos juntas y seamos diferentes, que la normalidad paso. Y entre todxs, como se muestra en este documental que se ríe del sistema, creemos "alternativas a mogollón" ______________________________________ 

Okupalok erakutsi zigun ideiak indartsu atera daitezkela arrosaz zikindutako barra baten gainean dantzatu ostean. Hotzak ez zigun inoiz kaltetu, hori bai! Gure bihotzak uzkurtu ta arrazoia ez zigun lapurtu. Emanzipa zaitez! Bada asanblada bat auzoan ametsak egi bihurtzeko gai eta prest! Egin dezagun barre, desberdintasuna eta mila kolore, normaltasunari inongoko adore. Eta sistematik at, dagoen dokumentala hau aurkezten duen moduan, eraki ditzagun mila alternatiba auzoko zoruan!

2018/06/01

Neska* gazteen baterajotzea ekainaren 16an Arbizun


Euskal Herriko neska* gazteon topaketak eginen ditugu ekainaren 16an Arbizun. Egun osoko egitaraua egonen da: tailerrak, mahainguruak, hitzaldiak, bazkaria, kontzertuak…
Ez da zerotik abiatzen den zerbait. 2016ko abenduan Euskal Herriko gazte mugimenduen autogestio topaketak egin ziren Barañainen. Bertan mila gaztek baino gehiagok parte hartu genuen, eta ildo desberdinetan eman genituen eztabaida eta hausnarketak. Horietako bat zen feminismoa, eta 200 neska* gazte baino gehiago elkartu ginen asteburu horretan zehar.
Proiektu desberdinak proposatu eta atera ziren aurrera GaztEraikiren ondoren. Adibidez, iaz lehenengo aldiz egin ziren gazte udaleku feministak (aurten berriz eginen direnak) eta taldeetan lantzeko talde-osasun gida. Hilabete hauetan zehar hausnarketa desberdinak ematen jarraitu dugu: militantzia eredua, neska* gazte taldeak, diskurtsoa, mugimendu feministan eta gazte mugimenduetan dugun papera, borrokarako tresnak…
Goizean zehar hainbat tailer eta hitzaldi egonen dira, militantzia kulturari, iruditegiari, talde-osasunari eta beste gai batzuen inguruan. Eguerdian mahainguru orokor bat eginen da, ekarpen desberdinak batuko dituena. Ondoren, bazkaria izanen dugu*, eta bazkalostean kontzertuak.
Hausnarketa kolektiboak ematen jarraitzeko, gure artean saretzeko, Euskal Herriko txoko desberdinetan egiten ari garen lanketak ezagutzeko, korapilo zaharrak askatu eta berriak sortzeko, ezinbestekoa dugu espazioak konpartitu, proposamenak egin, elkarrekin saretzea.
Euskal Herriko neska gazteok batera ekingo diogu, Arbizun elkartuko gara!

@EH_NeskaGazteak
FB: Euskal Herriko Neska Gazteak
feministagazteak@gmail.com


*Bazkarirako txartelak hemen daude salgai, 10 eurotan: Irurtzunen (Pikuxar), Uharte Arakilen, Lakuntzan (Sorginak), Arbizun (Arrauts), Bakaikun, Iturmendin (Ximona gaztetxea), Urdiainen (Kaluxa), Altsasun (Biltoki eta Lezea), Olaztin (Barandi) eta Ziordian (gaztetxea). 


IRUÑERRIKO ESKOLA POLITIKOA

BURUAK ASTINTZEN! Hamabost egunez hamaika gairen inguruko hitzaldiak eta tailerrak izango ditugu Iruñean. Eztabaidatzeko eta hausnartzeko aukera bikaina. 📅 Ekainaren 1etik 15era 📌 Iruñea