2018/04/05

#TxantreakoJaiak Aurten, Txoznagunea jaietan

Gakoa Gazte Kooperatiba erabiltzailearen argazkia.Aurtengo Txantreako Jaietan Txoznagunea egonen da Maiatzak 1 Plazan. 2002. urtean  espazio herrikoia berreskuratzen dute auzoko jaiek. Profil bat sortu dute haien berri emateko, Txantreako Txoznak. Bertan, taldeen eta jardueren informazioaz gain, auzoko txoznen historia ere kontatzen dute:


Zapalkuntzen aurrean, hauek salatzeko beharrak, herri egiten gaituen horren ukapena, autogestioz gauza ezberdinak sortzeko gogoak eta hauek errealitate bihurtzeko gaitasunak, errepresioak, alternatiba gabeziek etabar luze batek bultzatu gintuen, bultzatzen gaitu eta bultzatuko gaitu, auzolanez, kalera ateratzera eta egoerari buelta ematera.
Esparru guztietan badago zer aldarrikatu, zer borrokatu eta zer eraldatu eta jaiak ez dira salbuespen bat. Horrela ikusi zuten, behintzat, 80ko hamarkadan gauzak aldatu nahi izan zuten kolektibo ezberdinek eta haien espazioaren beharra ikusi eta errealitate bihurtu zutenek.
Horrela jaio zen lehen txozna Txantrea Plazan, Auzoa izenarekin. SEGI IRAKURTZEN

Momentuz txoznetan iznaen diren talde konfirmatuak: 
Apirilak 28: Trikidantz (20:00, 00:00)
Apirilak 20: Pakean utzi arte, Animal caliente (Hertzainak eta Barricadaren tributoa) (22:30)

Informazio gehiago: Txantreako Txoznak