2018/12/11

|TXANTREAKO JAI TXIKIAK 2018|




OSTIRALA 14

16:30 DANTZA IKUSKIZUNA (BERNART ETXEPAREREN ESKUTIK, EUNATEN)

17:30 ERRALDOIEN IRTEERA AUZOTEGITIK

18:00 KALEJIRA EUNATETIK ERRALDOIEKIN ETA ZANPANZAR TXIKIAREKIN

19:00 TXUPINAZO FELIX PLAZA + TTUNTTUNA

20:00 GAZTETXOENDAKO JOALASAK SALESTARRETAN (23:00ak arte, +12 urte)

19:00 ELKARTEZ-ELKARTE (-Bonoak: auzotegin eta arpean- Parte hartzaileak: Peña armonia, kaskallueta, biltoki, artzara, sarteneko, auzotegi, akelarre)

21:00 AKELARREN: IRUÑA SOUND MACHINE: DJ TRUFA, SINGERMORNING, DJ JO TA TXO

LARUNBATA 15

10:00 KROSS TXIKI EN IRUBIDE

11:00 AZOKA TXANTREAKO PLAZAN + KONPARTSAREN IRTEERA PEÑATIK

11:00 EUNATEKO KAMEREN KONTRAKO SINADURA BILKETA

11:45 ‘TXANTREAN NAHI DITUGU’  KONTZENTRA IRUBIDEN

12:00 KROSSA IRUBIDEN

12:30 DANZAS + SORTEO DEL CUTO EN PLAZA TXANTREA

13:15 AUZOKO EMAKUMEEN ARGAZKIA TXANTREAKO PLAZAN

14:30 BAZKARIA IGERILEKUETAN

18:00 ESTRUNDO KALEJIRA TXARANGAREKIN IGERILEKUTIK + SUZKO KONPARTSA

20:00 GAZTETXOENDAKO JOALASAK SALESTARRETAN (23:00ak arte, +12 urte)

20:00 BERTSO ERRONDA, NAFARROAKO GAZTE BERTSOLARIEN ESKUTIK. Ezkaba plazan

20:00 BINGO DINAMIZATUA AUZOTEGIN (2x1 durante el bingo)

21:30 BOKATADA EN AUZOTEGI (Momentuan erosiko dira bokatak)

21:30 KONTZERUA AKELARREN (MARIANITOZ BLAI)

00:00 DJ MAP-H AUZOTEGI

IGANDEA 16

9:30 OLENTZERO ETA MARI DOMINGIRI EZKUTITZAK EMAN- ORVINAKO FRONTOIETATIK EZKABA MENDIRA

12:00 ORVINAKO FRONTOIAN HAMAIKETAKOA

17:00 AUZOTEGIN AUZOLANA, GAZRBITZERA!!

17:00 ZINEMA BILTOKIN (euskaraz)

19:30 TRAKA FINAL + BOMBAS JAPONESAS EZKABA PLAZAN
 







2018/11/12

Txantreako AGENDA FEMINISTA

Auzoko talde feministak hurrengo ekimenak antolatu ditu auzoan hilabete honetarako eta Iruñean, zein Euskal herrian burutuko diren bestelako ekimenetan parte hartzera egiten digu gonbidapena. Eta zuk galduko duzu?

Azaroak 16 Noviembre (19:30) BENTXI Pintxo pote-ponte pintxa



Azaroak 17 Noviembre DONOSTIAKO EMAKUMEEN ETXEAN
10:00 M8 Greba prestaketa asanblada nazionala/ Asamblea nacional para huelga 8M
16:00 EHko jardunaldi feministen asanblada/ asamblea Jornadas feministas de EH

Azaroak 18 Noviembre (19:00) BALUARTE "El sexto sentido". Lunes Lila

Azaroak 19 Noviembre (18:00) BERNAT ETXEPARE mahai ingura/ mesa redonda.
Olentzero eredua eztabaidan/ debatiendo modelo de Olentzero



Azaroak  21 Noviembre Haurraren kontrako biolentzia sexualaren sekretua hausten/ Rompiendo el secreto de la violencia sexual contra la infancia. III Kongresua





Azaroak 25 Noviembre (11:00) EUSKARA PLAZA Kontzentrazioa-maifestazioa


2018/11/02

[Bideoa] Txantreako Gazte Astea

Abuztuan Txantrean buruturiko GAZTE ASTEAren bideo laburpena.

 Vídeo resumen de la SEMANA JUVENIL realizada en la Txantrea en Agosto.

 

2018/09/26

ETXE BILA? PISU BILA?


Ikasturte berrirako etxe bila? Emantzipatu nahi? Hemen daude auzoko "Okupak" hausnaketatxo bat bultzatzeko.

Etxebizitzarekin espekulazioa? Alokairu ordainezinak? Emantzipatzen uzten ez digun sistema honen aurrean baditugu alternatibak. Okupazioa? Alokairu soziala? Prest zaudete? ZUK DUZU GILTZA

Hementxe duzue 2018ko apirilean TIPIGALAN aurkeztutako dokumentala. "Auzo honetan okupatzen da", auzo honetan okupazioaren ibilbidea laburtzen duen dokumentala.

 -------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

¿Buscando casa para el nuevo curso? ¿Te quieres emancipar? Aquí están los "okupas" del barrio con ganas de hacernos reflexionar un poco. ZUK DUZU GILTZA

¿Especulación con la vivienda? ¿Alquileres por las nuves? Tenemos alternativas ante este sistema que no nos deja emanciparnos. ¿Ocupación? ¿Alquiler social? ¿Estaís preparadxs?
 
Aquí teneís el documental "Auzo honetan okupatzen da" presentado en la TIPIGARA en abril de 2018, un pequeño resumen del recorrido de la ocupación en la Txantrea.



Okupalok erakutsi zigun ideiak indartsu atera daitezkela arrosaz zikindutako barra baten gainean dantzatu ostean. Hotzak ez zigun inoiz kaltetu, hori bai! Gure bihotzak uzkurtu ta arrazoia ez zigun lapurtu. Emanzipa zaitez! Bada asanblada bat auzoan ametsak egi bihurtzeko gai eta prest! Egin dezagun barre, desberdintasuna eta mila kolore, normaltasunari inongoko adore. Eta sistematik at, dagoen dokumentala hau aurkezten duen moduan, eraki ditzagun mila alternatiba auzoko zoruan!

Fué a ritmo de okupalo cuando entendimos que las ideas pueden desarrollarse bailando encima de una barra manchada de txupito rosa. El frío nunca nos molesto, pero conquisto nuestros corazones y nos dio la razon,: ¡que mas da, emancipate! Hay una asamblea en este barrio que te va hacer poder. Sonriamos juntas y seamos diferentes, que la normalidad paso. Y entre todxs, como se muestra en este documental que se ríe del sistema, creemos "alternativas a mogollón"

2018/09/09

EUNATEKO IKASTETXEAN KAMERAK JARRI DITUZTE

Eunateko ikastetxean kamerak jarri dituztela salatu dute eunateko ikasleek. Ekainean ikastetxearen kanpoaldean 13 kamera jarri zituzte. Jakinarazpenik gabe egin dutela eta kontrola bermatzeko jarri dituzte salatu dute ikasleek. 

Pasaden asteazkenean, Irailaren 5ean auzo batzar bat burutu zuten. Auzoari egoeraren berri emateko eta auzo moduan erantzun bat bideratzeko.
Auzo batzarra

 
Irailaren 7an kurtsoaren hasierarekin, kontzentrazio bat burutu zen goizean. Arratsaldean prentsaurreko bat egin zen ikastetxearen atean.

Hemen prentsaurrekoa, eta irakurketaren laburpena

https://www.youtube.com/watch?v=3adNx2P4Ems&feature=youtu.be


Kamara horiek jartzeko arrazoia azken bi urteotan izan diren bandalismo ekintzak ekiditeko izan direla azaldu die bai Hezkuntza Departamentuak bai zentroko Zuzendaritza taldeak. "Problematika baten aurrean konponbide errazaren bidea hartu dute. Arazoa ez da ez bukatzen ez konpontzen 13 kamera instalatuz, are gutxiago aspalditik zentroan eman den arazo bat baldin bada. Ikasleriarekin eztabaida edo lanketa baten saiakera egitearen aukera albo batera utzi dute", kritikatu dute ikasleek.
Kamara horien gastu ekonomikoa ere salatu dute. Izan ere, "landutako edukietatik haratago doazen jarduerak edo lanketak egiteko ez omen dago dirurik. Uste dugu Hezkuntza Departamentuak ez dituela batere argi zeintzuk diren benetan ikastetxeetan egin behar diren hobekuntzak".

"Ikasleria kikildu nahi duen neurri hau hezkuntza sistemaren hutsegitea dela uste dugu. Sormena eta irudimena dira gure berezko bertute. Ikasleak gara, heziketa prozesu batean barneratuta gaudenak. Ikastea eta sortzea eraldaketarako tresnak dira, eta arriskutsuak gerta daitezke mundua kontrolatu nahi duten horientzat. Gure segurtasuna bermatzeko neurri gisa saltzen digute, baina guk argi daukagu zein den kamera horien funtzioa", esan dute ikasleek, segidan aurreratzeko kamera horiek ez dituztela onartuko.

Ondorioz, Hezkuntza Departamentuari eta Zuzendaritza taldeari honen inguruan hausnartzera gonbidatzen dituzte eta kamerak ken ditzaztela eskatu diete.


HURRENGO DEIALDIAK 
- Astelehena 10, arratsaldeko 18etan Asanblada erraldoia XABIKAS plazan

2018/08/24

MARAVILLAS GAZTETXEAREKIN BAT

TXANTREAKO GAZTERIA MARAVILLAS GAZTETXEAREKIN BAT!

Larunbat honetan, Abuztuaren 25an, Maravillas gaztetxearen alde burutuko den Manifestaziora atxikitu dira Txantreako Gazteak. Manifestazioa 18:00etan aterako da AUTOBUS GELTO ZAHARRETATIK.  

Auzo mailan zutabe bat antolatu da guztiok batera Manifestaziora igotzeko. 17:15etan Euskara plazan! Okupazioaren aldeko banderolak eramateko deia egin da, auzo honetan okupazioa babesten dela aldarrikatzeko.


2018/08/15

Paralizan el proceso de expulsión de Cheikhouna

Amigos y amigas del joven senegalés anuncian mediante una carta que el vecino de Txantrea que estaba en peligro de expulsión ha logrado que esta órden sea paralizada y tiene ahora un permiso de residencia que tendrá que ir renovando en los próximos años. Su cuadrilla adelanta que el 1 de septiembre se realizará un acto de celebración y agradecen el apoyo recibido.



http://ahotsa.info/edukia/paralizan-el-proceso-de-expulsion-del-vecino-de-txantrea-cheikhouna

2018/08/13

[GAZTE ASTEA 2018]

GAZTEAK KULTURAN

Asteartea 14, argaren jeitsialdia. 17:00tan abiatuko da club natacion-eko pasareletatik.
Ekarri zure itsasontzia, flotadorea eta ondo pasatzeko gogoak!
22:00tan afaria eta Burlatara inabsioa Herri Parkean, eskuratu afariarentzako bonoa ogiberrin edo piscinan!
Auzoko gazteria ezagutu!

Martes 14, ajadika del Arga. Saldrá a las 17:00 de la pasarelas del club natación.
Trae tu barca, flotador y las ganas para pasarlo bien!
A las 22:00 cena y invasión a Burlada en el Herri Parkea, coge tu bono para la cena en ogiberri o piscinas!

2018/08/04

GAZTE ASTEA: Egitaraua / Programa


EGITARAUA

ABUZTUAK 13: GAZTERIA IKASLE MUGIMENDUAN
                                         LA JUVENTUD EN EL MOVIMIENTO ESTUDIANTIL

19:00 Ikasle Asanblada / Asamblea estudiantil
21:00 Pintxo Pote
22:00 "Eunate's memories"

(Herri Parkea)

ABUZTUAK 14: GAZTEAK KULTURAN
                                    JÓVENES EN LA CULTURA

17:00 Txapulen inbasioa. Bajadika del Arga. (Pasarelas Club Natación)
19:30 Laburmetraiak sortzen / Creando cortometrajes: "Antzerkia gure irria" (Herri Parkea)
22: 00 Afaria / Cena + Burlatara Eztanda Txaranga

ABUZTUAK 15: GAZTERIA EMANTZIPATUA
                                 JUVENTUD EMANCIPADA


19:00 Tipi-Gako-Gynkana (Herri Parkea)
22: 00 "Auzo honetan okupatzen da". Proiekzioa.
           "En este barrio se okupa".  Proyección.
            (Herri Parkea)

ABUZTUAK 16: GAZTERIAK KALEAN
                              LA JUVENTUD EN LA CALLE


16:45 Gune Antierrepresiboa / Espacio antirrepresivo
          Kafea-Proiekzioa-Hausnarketa-Ekimena (Auzotegi)
20: 00 Gazteak enkarteladara. Larekin

ABUZTUAK 17: GAZTE ERREBELDEAK!
                           ¿DÓNDE NOS VEMOS?

GAZTE ASTEAri amaiera emateko egun handia. Laister egunaren egitaraua zabalduko da.
Día grande para terminar la SEMANA JUVENIL. Pronto se difundirá el programa del día. 

2018/07/22

Uda honetan, GAZTE ASTEA Txantrean!!!

Uda honetan GAZTE ASTEA ospatuko da Txantrean. Abuztuaren 13tik 17 bitartean eguneroko gai ezberdin bati buruzko jarduerez beteriko astea izanen da, auzoko gazteek antolatua auzoko gazteentzat.
Dagoeneko egunen antolaketa plazaratu da. Astelehena IKASLE MUGIMENDUAri buruzkoa, asteartean KULTURAri buruzkoa, asteartean sozioekonomiarekin lotuta lan eta bizi EMANTZIPAZIOA jorratuko da, ostegunean ERREPRESIOA eta azken eguna, ostiralean, EGUN HANDIA izango da.
Laister ekimen eta jarduera ezberdinak plazaratuko dira, beraz adi eta animatu parte hartzera!

Este verano se celebrara una SEMANA JUVENIL en la Txantrea, organizada por jóvenes del barrio y dirigida a jóvenes del barrio. Será del 13 al 17 de Agosto y cada día contará con actividades relacionadas con una temática diferente.
Ya se ha difundido el reparto de días. El lunes será sobre el MOVIMIENTO ESTUDIANTIL, el martes sobre CULTURA, el miércoles, relacionada con la socioeconomía, se abordará la EMANCIPACIÓN de trabajo y vida, el jueves la REPRESIÓN y el último día, viernes, será el DÍA GRANDE.
Pronto se concretarán las distintas actividades, ¡así que atentxs y animaos a participar!


2018/06/06

"Auzo honetan okupatzen da" DOKUMENTALA/DOCUMENTAL

Ba al zenekien auzo honetan okupatzen zela? Hementxe duzue 2018ko apirilean TIPIGALAN aurkeztutako dokumentala. "Auzo honetan okupatzen da"

¿Sabías que en este barrio se ocupaba? Aquí teneís el documental "Auzo honetan okupatzen da" presentado en la TIPIGARA en abril.



Fué a ritmo de okupalo cuando entendimos que las ideas pueden desarrollarse bailando encima de una barra manchada de txupito rosa. El frío nunca nos molesto, pero conquisto nuestros corazones y nos dio la razon,: ¡que mas da, emancipate! Hay una asamblea en este barrio que te va hacer poder. Sonriamos juntas y seamos diferentes, que la normalidad paso. Y entre todxs, como se muestra en este documental que se ríe del sistema, creemos "alternativas a mogollón" ______________________________________ 

Okupalok erakutsi zigun ideiak indartsu atera daitezkela arrosaz zikindutako barra baten gainean dantzatu ostean. Hotzak ez zigun inoiz kaltetu, hori bai! Gure bihotzak uzkurtu ta arrazoia ez zigun lapurtu. Emanzipa zaitez! Bada asanblada bat auzoan ametsak egi bihurtzeko gai eta prest! Egin dezagun barre, desberdintasuna eta mila kolore, normaltasunari inongoko adore. Eta sistematik at, dagoen dokumentala hau aurkezten duen moduan, eraki ditzagun mila alternatiba auzoko zoruan!

2018/06/01

Neska* gazteen baterajotzea ekainaren 16an Arbizun


Euskal Herriko neska* gazteon topaketak eginen ditugu ekainaren 16an Arbizun. Egun osoko egitaraua egonen da: tailerrak, mahainguruak, hitzaldiak, bazkaria, kontzertuak…
Ez da zerotik abiatzen den zerbait. 2016ko abenduan Euskal Herriko gazte mugimenduen autogestio topaketak egin ziren Barañainen. Bertan mila gaztek baino gehiagok parte hartu genuen, eta ildo desberdinetan eman genituen eztabaida eta hausnarketak. Horietako bat zen feminismoa, eta 200 neska* gazte baino gehiago elkartu ginen asteburu horretan zehar.
Proiektu desberdinak proposatu eta atera ziren aurrera GaztEraikiren ondoren. Adibidez, iaz lehenengo aldiz egin ziren gazte udaleku feministak (aurten berriz eginen direnak) eta taldeetan lantzeko talde-osasun gida. Hilabete hauetan zehar hausnarketa desberdinak ematen jarraitu dugu: militantzia eredua, neska* gazte taldeak, diskurtsoa, mugimendu feministan eta gazte mugimenduetan dugun papera, borrokarako tresnak…
Goizean zehar hainbat tailer eta hitzaldi egonen dira, militantzia kulturari, iruditegiari, talde-osasunari eta beste gai batzuen inguruan. Eguerdian mahainguru orokor bat eginen da, ekarpen desberdinak batuko dituena. Ondoren, bazkaria izanen dugu*, eta bazkalostean kontzertuak.
Hausnarketa kolektiboak ematen jarraitzeko, gure artean saretzeko, Euskal Herriko txoko desberdinetan egiten ari garen lanketak ezagutzeko, korapilo zaharrak askatu eta berriak sortzeko, ezinbestekoa dugu espazioak konpartitu, proposamenak egin, elkarrekin saretzea.
Euskal Herriko neska gazteok batera ekingo diogu, Arbizun elkartuko gara!

@EH_NeskaGazteak
FB: Euskal Herriko Neska Gazteak
feministagazteak@gmail.com


*Bazkarirako txartelak hemen daude salgai, 10 eurotan: Irurtzunen (Pikuxar), Uharte Arakilen, Lakuntzan (Sorginak), Arbizun (Arrauts), Bakaikun, Iturmendin (Ximona gaztetxea), Urdiainen (Kaluxa), Altsasun (Biltoki eta Lezea), Olaztin (Barandi) eta Ziordian (gaztetxea).