2017/06/07

[Pentsakutxa] "Gaztetasuna eta militantzia"

https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEi9AOicUjFtmXNjd1DB8JxXmcM1xAuN-CR-jKvU532EkwOQAHO8ZeyAYFuNudxrf_Q-zx_6dtda8H-UkMy7S98Ik8zoeu1R5T9_TsHPBfoQu70m9EEwRlZIN289FSVNILo-W7-1aEuvSyI/s200/3-txiki.jpg

Gazte borrokalari ohi baten iritzia.
Gaztetasuna dugu gure bizitzako momenturik sakonena eta politena. Garrantzizkoa ikusten dut hartan gure militantzia ta konpromezua. Baina ez da zertan gure bizitzako bakarra izan behar naiz eta bai horren funtsezko atala izan. 
Gazteak gara guk erabakitzeko, mundua aldatzeko eta honi iraultza egiteko. Bide hortan gu gara iraultza hori nola egin nahi dugun erabakitzeko zilegienak eta bizitzako atal desberdinetatik aportatu eta betetzen gaituena hartuko dugunak. Bizitza bizitzea eta sentzazio berriak gurera egokitzea. Gazteak ez baikara berriz izango, eta atal asko ditugu non bizipen berriak aurkeztuko zaizkigun: harremanetan, hezkuntzan, sexuan, formakuntzan, parrandetan, bidaiatzeko aukeretan... eta noski, borroketan. 
Guri dagokigu hauetaz disfrutatzen jakitea eta hoietako atal bakarrari gure bizi egun osoa ez ematea. Hoietaz gozatzea baizik. Bai gure partehartzea gazte mugimenduan zein atal garrantzitsua eta sakona den jakinda, bai borroka gure bizitzako atal nagusi bat dela buruan eukita eta bai mundua aldatzeko gaitasuna ta gogoa dugula aburu. Laburbilduz: Borrokatzea eta bizitzaz gozatzea.

http://txpentsakutxa.blogspot.com.es/2017/06/gaztetasuna-eta-militantzia.html