2017/06/07

Gazte eztanda, auzo indarra!

Txantreako Gazte Eztanda! izenpean, Txantreako hanbat gazte elkartu ginen asteburuan auzoko
Salestarren eraikinean. Ikasturte osoa iraun duen prozesu baten ondoren ospatu dira auzoko gazte topaketak. Eztabaidarako, proiektuak pentsatzeko eta gazteak elkar ezagutzeko baliatu dituzte. 

Ostiralean, harrera baten ondoren, orain arte Txantreako Gazte Mugimenduan dauden proiektuak ezagutzera eman zituzten eta gauean lau belaunaldi ezberdinetako hizlariek haien garaiko gazte mugimenduaz eta esperientziez hitz egin ziguten. 

Larunbatean ildo ezberdinei buruzko eztabaidak eman genituen eta gazte espazioei buruzko eztabaida egin genuen. Espazio baten beharra eta Txantrean prozesu parte-hartzaile batean murgilduta dagoen Salestarren eraikinak izan dezakeen paperaz ere aritu ginen. Topaketei zirko ikuskizun polit batekin eman genien amaiera.