Apirilak 16 larunbatean presoen dispertsioarekin amaitzeko auzo mobilizazioa burutuko da. 18:30tan, Euskara, Ezkaba eta Arriurdineta plazetatik zutabeak abiatuko dira eta Txantrea plazan bat eginen dute.
Gaur egun 11 preso txantrear daude eta haien senideek ehunka kilometro egin behar dituzte bisitatu ahal izateko. Horietako batzuek arazo aunitz dituzte bisitak egin ahal izateko.