Maiatzaren 30ean, #AuzoaBesarkatu!

Azken hilabeteetan etxebizitza eskubidearen aldeko aldarrikapena nabarmena izan da gure auzoan. Arrazoiak izan dira horretarako. Alde batetik,
gazteok emantzipatzeko gogoak ditugun arren (2012ko gazte diagnostikoaren arabera %73ak nahi zuen) hori aurrera eramateko aukera urriak ditugulako (%58ak arrazoi ekonomikoengatik ezinezkoa zuen, lan egoera nahiz prezioa). Bestetik,
etxegabetze arriskuan dauden familiak egoten jarraitzen dutelako, momentu hauetan dakigunez zuenez bi familia.

Honen aurrean auzoa mugitu izan da. Gazte Mugimenduak Emantzipazio Bulegoa jarri zuen martxan gazteon emantzipazio beharrari alternatibak eskeintzeko eta Txantrea Kaleratzerik Gabeko Gunea plataforma sortu zen etxegabetzeei erantzuna emateko. 7 urtez hutsik egondako Nafarroako Gobernuaren etxe batean bizi ziren gazteak kaleratu nahi ditu Gobernuak kasu honi eta etxegabetze arriskuan dauden familien kasuari auzoak erantzun izan dio, azkena Txantreako Jaietan!
Maiatzaren 30ean deialdi garrantzitsua dugu auzo moduan denok batera gure jai giroan eskubideak defendatzeko.
Etxerik gabeko jendea eta jenderik gabeko etxeak ez ditugulako nahi, etxebizitza eskubidea delako, giza kate baten bidez auzoa besarkatuko dugu banketxe eta kaleratze arriskuan dauden etxeak zeharkatuz.
11:00tan Ezkaba, Arriurdineta eta Euskara Plazetan jarduera ezberdinak egongo dira (haurrentzako jolasak, kirolak, artea...) eta
12:30tan AUZOA BESARKATUko dugu
GIZA KATE batekin!
BAT EGIN AUZOA BESKARKATZEARI! Anima ezazu zure lagun eta senitartekoak giza katean parte hartzera!
ZUK DUZU GILTZA!