"... borroka honen kurtsoko inflexio
puntutzat jotzen dugu larunbata hau, hilak 30: goizeko 11:00etatik aurrera Ezkaba,
Kaskallueta eta Euskara plazetan ekimenak prestatu ditugu Txantreako Gazte
Mugimenduak eta Txantrea Etxe Kaleratzerik Gabeko Guneak (erraldoiak,
haurrentzako jolasak, zirkoa, zunba, eta abar). Era berean, goizeko 12:30tan,
San Cristobal kaletik auzoa zeharkatuko duen giza katea sortuko dugu, AUZOA
BESARKATU deitu dugun ekimena. Hau horrela izanik, auzoari, berriz ere kalera
ateratzeko deialdia egiten diogu larunbat goizean, bi helburu nagusirekin:
Alde batetik, etxebizitzaren inguruan gure
auzoan bizi den egoera larria salatzea, arduradun nagusiak instituzioak eta
bankuak direla argi utziz. Eta, beste aldetik, besarkada handi bat irudikatzea,
bere etxetik kaleratuak izateko arriskuan dauden pertsona guzti horiei
zuzendutako besarkada; honen bidez, indarrak bidali eta haiekin gaudela
adierazteaz gain, auzoak lan egiteko duen konpromezua erakutsi nahi dugu,
guztiok etxebizitza eskubideaz gozatu dezagun."
OHARRA IRAKURRI:
Azken hamarkadetan, bankuarekin hipoteka bat
sinatzea izan da pertsonek, etxebizitza eskubidea ahalbidetzeko hartutako
erabakia, denboran luze joango den zorra sinatuz. Horren ondorioz, aspaldi da
komunikabideetan irudi berdina ikusten dugula: polizia, bankuari ordaindu ezin
dioten familiak etxetik bortizki kaleratzen. Hala ere, etxegabetze hauen
parte-hartzaile ere, adin, jatorri, ideia eta esperientzia ezberdinetako jendea
izan da, poliziari aurre eginez, familia horiek kaleratuak ez izateko batzen
zen jendea, alegia.
Beste lekuetan bezala, Txantrean ere antzeko
egoerak bizi ditugu: horren adibide dira azken hilabetetako Miren Peñaren
heriotza, etxetik bota dituzten familiak edota poliziaren etengabeko presentzia
Huarte kaleko 24 portalaren inguruan, bertan, Gobernuarena den eta 7 urtez hutsik
egon den etxe batean gazte batzuk bizi direlako.
Adibide zehatz hauen eta beste etxegabetze
mehatxuen aurrean, BBVA Argedas kaleko bikotearekin egiten ari den bezala,
kurtsoan zehar auzoko hainbat eragilek mobilizazio ezberdinak planteatu ditugu.
Honi esker, denon artean auzoa arrosaz janztea lortu dugu, eta etxebizitzaren
eztabaida berriro kalean, instituzioetan eta komunikabideetan txertatzen
lagundu dugu.
Horregatik, borroka honen kurtsoko inflexio
puntutzat jotzen dugu larunbat hau, hilak 30: goizeko 11etatik aurrera Ezkaba,
Kaskallueta eta Euskara plazetan ekimenak prestatu ditugu Txantreako Gazte
Mugimenduak eta Txantrea Etxe Kaleratzerik Gabeko Guneak (erraldoiak,
haurrentzako jolasak, zirkoa, zunba, eta abar). Era berean, goizeko 12:30tan,
San Cristobal kaletik auzoa zeharkatuko duen giza katea sortuko dugu, AUZOA
BESARKATU deitu dugun ekimena. Hau horrela izanik, auzoari, berriz ere kalera
ateratzeko deialdia egiten diogu larunbat goizean, bi helburu nagusirekin:
Alde batetik, etxebizitzaren inguruan gure
auzoan bizi den egoera larria salatzea, arduradun nagusiak instituzioak eta
bankuak direla argi utziz. Eta, beste aldetik, besarkada handi bat irudikatzea,
bere etxetik kaleratuak izateko arriskuan dauden pertsona guzti horiei
zuzendutako besarkada; honen bidez, indarrak bidali eta haiekin gaudela
adierazteaz gain, auzoak lan egiteko duen konpromezua erakutsi nahi dugu,
guztiok etxebizitza eskubideaz gozatu dezagun.
Argi izan behar dugu, denok bat eginda,
etxebizitza benetako eskubidea izatea lortuko dugula, eta hurrengo hitzordua
larunbat honetan daukagu. Honengatik, auzokide guztiei auzoa besarkatzeko
deialdia luzatzen diegu, berriro ere, etxerik ez duen jendea ez egotea
aldarrikatzeko.
Txantreako Gazte
Mugimendua
Txantrea Zona Libre de
Desahucios

