Konpromisoz beteriko eguna izan zen urtarrilak 24eko larunbata.
Euskal preso eta iheslariak herri honek bizi duen gatazka
politikoaren parte eta ondorio izanda eta konponbide prozesuan ezinbesteko
agentetzat ulertuta, konponbide prozesuan dispertsioarekin amaitzeak duen
lehentasuna hainbat ekimenen bitartez aldarrikatu zen auzoan.
Presoen egungo errealitatea gainditzeko eta gatazkaren
konponbidea osorik emateko herritar guztion beharra iruñerriari galdatzen zion
pankarta erraldoi bat ezkaba menditik zintzilikatuz egunari hasiera eman
zitzaion. Horri beste bi ekimen jarraitu zitzaizkion; txabolo bat irudikatuta
parodia bat antzeztuz espetxeak presoari zein senide eta lagunei eragiten
dizkiotenak ezagutzera eman ziren, aldi berean dispertsioak auzoan uzten dituen
datuak (bisitak egiteko urtean 846.872km bidaiatu beharra eta urtean
batazbesteko 106.771€-ko gastua) biltzen zituen eskuorriak banatzen zirelarik.
Ez ziren harridura aurpegirik falta auzokideen artean, batzuek Franco-ren
garaian soilik gertatzen ziren kontuak direla uste baitzuten.
Espetxeak apurtzeko beharra adierazita, gatazkaren
konponbidean dispertsioarekin amaitzeak lehentasuna duela aldarrikatu zen. Izan
ere, euskal preso politikoen dispertsioak euren agente izaera ukatzen du
elkarrekiko, senide eta lagunekiko eta Euskal Herriarekiko isolamenduaren
bitartez. Dispertsioak euren senide eta lagunei zigortu asmo duela argi uzten
zuen auto istripu baten simulazioa Euskara plazan goiz guztian zehar ikusi ahal
izan zen.
Goizeko ekimenak eginda eta arratsalderako indarrak hartu asmoz, faxismoaren aurka eta Emiliori elkartasuna adierazita giro apartan bazkari goxoa daztatu zuten Zurgai Herriko Tabernan,. Bazkariaren ostean ez zen jardunik falta, hala nola, Gazte Mugimenduak antolatzen duen futbito txapelketaz gozatzen zen bitartean auzoko presoak agertarazten dituen mural baten margoketa egin zen.

Hortik aurrera, Suntsiketa eta Lubaki taldeek eguna bukatu arte iraunduko zuen jai giroa piztu zuten.
Konpromiso egunaren aldarrikapena argi gelditu zen: