errekaleorbizirik.org |
Errekaleorren Gasteizko Udalak auzoa botatzeko eta etxebizitza berriak eraikitzeko proiektu urbanistikoa zuen baina hau alde batera utzi zuenean auzoa ia husturik eta abandonaturik geratu zen. Ondoren, Gasteizko hainbat gaztek etxebizitza alternatoba mat martxan jarri zuten bertan biziz eta auzoa berpiztuz. Honela kontatzen dute "Errekaleor Bizirik" mugimenduak:
"Testuinguru honetan, Gasteizko unibertsitateetara egin behar dugu salto. Ikasle mugimenduaren asanblada batetik etxebizitzaren problematikari aurre egiteko ideia atera baitzen. Aukera ezberdinak baloratu eta aurrelanketa eder baten ondoren, 2013ko irailaren 3an ikasle talde batek Errekaleorreko 26. portala okupatu zuen. Laister, auzokide berriak auzoaren potentzialaz ohartu ziren eta etxebizitzaren arazoari erantzuteaz aparte, Errekaleorren alternatiba integral bat planteatu zitekeela pentsatu zuten: sistema kapitalista heteropatriarkal injustuaren parean kokatzen den antitesia, auzo aske bat alegia.
Hilabeteak aurrera joan ahala ikasleek proiektuaren zabaltzeari eta indartzeari ekin zioten auzoko gune ezberdinak askatuz. Hori eginez, auzoaren gune gehienak “sozializatu” eta auzokide guztien esku jarri zituzten. Horregatik, proiektu hau etxebizitzaren arazoa salatzeko soilik ez zela esan dezakegu, baizik eta pertsona bezala mugatzen gaituen sistema bati aurre egin, borrokatu eta beste alternatiba erreal eta bideragarri bat sortzeko."

Pixkanaka, okupazioa, autogestioa eta auzolanaren bidez, auzoa berreraikitzen eta alternatiba bat sortzen ari dira. Haiek dioten bezala "ahoa hitz potoloz
betetzen dugu maiz, baina gero arazoak izaten ditugu egungo sistemaren
eskemetatik haratago pentsatu eta alternatibak eraikitzera bidean
jarduteko[...] Botereari aurka egiteaz gain, kontraboterea eraikitzera jokatu behar dugu. [...] Alternatibak
eraikiz, mundu hobeago bat sortu nahi dugu, gure auzo txikitik bada
ere". Guk ere, gure auzo txikian, gure esku daukagu mundu hobe bat lortzeko berezko alternatiba bat eraikitzea.