2013/12/19

Azaroak 25eko astearen kronika

Azaroak 25eko astea:
Joan den azaroaren 25ean emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako eguna izan zen. Eunateko ikasle mugimenduak gai honen inguruan hausnarketa batzuk egiteko beharra eta ikasleak elkar harremanatzeko beharra ikusi zuen.
Astelehenean kontzentra bat egin zuten patioan ikasle guztiekin eta gero, DBH-ko ikasleak H.A.-ko klaseetan egindako kamiseta batzuk zintzilikatu zituzten irakasleekin elkartasuna adierazteko.
Asteartean, “una vaina loca” bideoa ikusi zuten 50 ikasle inguruk eta, gaur egun gehien entzuten diren musiken inguruko gogoeta batzuk egin zituzten. Bideo horretan ikusi zuten, nola gaur egungo musika komertzialak, emakumeak erabiltzen dituen maniki batzuk balirateke bezala, besteak beste.
Asteazkenean, areto nagusian hamarnako ikaslek , sexu-genero sistema ezagutu eta euren definizioak egin zituzten indarkeria sexista zer zen hobeto ulertzeko eta, horri aurre egin ahal izateko.
Ostegunean, astea amaitzeko “nire gorputza, nire sexualitatea” bideoa ikusi zuten. Bideo horretatik hainbat ondorio elkarrekin atera zituzten gaur egungo rol eta estereotipoen inguruan, eta astearen balorazio bat egin zuten.

Ikasle mugimenduak ekintzez beteriko aste honi primerako balorazioa egin dio, ikasleek haien artean ideia desberdinak konpartitu zituzten eta, horrelako aste gehiago egiteko gogoekin atera ziren.