2013/10/09

IKASLE, GAZTE ETA HELDU: ALTXA ETA LOMCE-RI KANTXA!!


Urriaren 12a, Hispanitatearen eguna izateaz gain, LOMCE-ren aurkako manifestazio nazionala ere badugu.
Hori dela eta, Eunateko Ikasleok gazteria osoari zuzendutako hainbat gauza antolatu ditugu. 
 
Larunbatean goizeko 11:00etan hasiera emango diogu eguneko herri eskolari: gure artean ezagutzeko joku batzuk egin eta LOMCE legeari buruzko eztabaida bat egingo dugu.

14:00etan Bilborako autobusa aterako da Bernart Etxepare ikastetxetik. Itzulera gaueko 20:00etan izango da Bilbotik.

Autobuserako txartelak hartzeko aste honetan zehar Bernart Etxepare ikastetxean salduko dira (16.30etatik 17:00ak bitarte) 6 euro (ikasleak eta langabetuak) eta 11 eurorengatik (langileak).

Jai egun arrotzei insumisioa!

Ikasle, gazte eta heldu: altxa eta LOMCE-ri kantxa!