2016/09/04

Gaztetxe berria Errotxapean!

https://pbs.twimg.com/media/CrfzlflWYAAqieE.jpgAtzotik Errotxapeak gaztetxe berria du. Auzoko gazteek lantegi ohi bateko lokal huts bat okupatu eta bertan gaztetxea sortu dute. Gaztetxea Artika kalean aurkitzen da eta haien twitter kontua @rtxgztx

Azkenaldian Iruñerrian gazteen elkargune izateko espazioak sortzen ari dira, Alde Zaharrean, Antsoainen edo Errotxapean sorturiko gaztetxeak kasu. Txantrean, 2012an egindako Gazte Diagnostikoan "Zer falta zaio Txantreako aisiari?" %49,4ak gazteen elkarguneak edo gazteen parte hartze gehiago erantzun zuen.
Horrez geroztik Txantreako Gazte Mugimenduaren baitan hainbat elkargune eta parte hartze espazio sortu dira, baina lokalik gabe... momentuz?

https://pbs.twimg.com/media/CrbT-5JXYAAzQCZ.jpgDesde ayer la Rotxa tiene nuevo gaztetxe. Jóvenes del barrio okuparon el local de una antigua fábrica y han creado ahí un gaztetxe. Se encuentra en la calle Artika y su cueta de twitter es @rtxgztx. 

Últimamente se están creando en Iruñerria espacios de punto de encuentro de jóvenes, como los gaztetxes en el Casco Viejo, Antsoain o la Rotxapea. En la Txantrea, en el Diagnóstico Juvenil que se hizo en 2012, a la pregunta "¿Qué le hace falta de ocio a la Txantrea?" el 49,4% contestó espacios de encuentro entre jóvenes o más participación de la juventud
Desde entonces en el seno del Movimiento Juvenil de la Txantrea se han creado puntos de encuentro y participación, pero sin local... ¿de momento? 

2016/08/26

[Bideo laburpena] Txantreako Gazte Kanpaldia 2016

Asteazkenean afaltzeko bildu eta aurtengo Gazte Kanpaldiaren bideoa ikusteko aukera izan genuen, egindako probak, jarduerak eta jolasak bergogorazi eta barre batzuk botatzeko. Hona hemen bideoaren mini-laburpentxo bat.

El miércoles tras juntarnos para cenar pudimos ver el vídeo del Campamento Juvenil de este año, para rememorar las pruebas, actividades y juegos y echar unas risas. Aquí va un mini-resumen del vídeo.

2016/08/18

Asteazkenean, udako afaria!!!



Datorren asteazkenean, abuztuak 24an, ikasturte berrira begirako azken bilkura ospatuko da Auzotegin 19:00tan eta ondoren, 21:30tan Herri Parkean afaria antolatu da. Bertan, aurtengo Gazte Kanpaldiaren argazki eta bideoen proiekzioa egingo dugu! Bazatoz???


El próximo miércoles, 24 de Agosto, a las 19:00 se hará una última asamblea en Auzotegi para plantear el próximo curso. Después, a las 21:30 se ha organizado una cena en el Herri Parkea. Ahí también proyectaremos fotos y vídeos del Campamento Juvenil de este año. ¿¿Te vienes??

2016/08/08

Planak egiten hasteko, ASANBLADA IREKIA

Uztaileko atsedena eta Gazte Kanpaldiaren ondoren, eta nahiz eta uda bukatzeko falta den, ikasturte berriari begirako planak egiten hasteko unea dator!!!
GAUR ASTEARTEA 19:30tan ASANBLADA IREKIA antolatu da Auzotegin, etorri nahi duten gazte guztiei zuzenduta!!!

Tras el descanso de Julio y el Campamento Juvenil, y aunque aún queda para que acabe el verano, ¡llega el momento de ir haciendo planes para el próximo curso!
HOY MARTES a las 19:30 hay ASAMBLEA ABIERTA en Auzotegi, ¡dirigida a tod@s l@s jóvenes que quieran venir!

2016/08/01

Esperientzia positiboz beteriko Gazte Kanpaldia

Gazteria saretu, harremanak egin eta gazteak ahalduntzea helburu, beste urtez ospatu da Txantreako Gazte Kanpaldia. Orain arte Uitzin egin da kanpaldia eta aurten, formatu berri batekin, Allotzeko urtegia izan du kokaleku. 

Leku aldaketaz gain, hainbat berrikuntza izan ditu aurtengo kanpaldiak. Adibidez, lehenbiziko eguna Garisoain herrian pasatzea edota kanpaldian zehar proba ezberdinen bidez jokaturiko Kolunpiadak. Bost talde, bakoitza bere izen, banderola eta guda ohiuarekin proba ezberdinak egin eta puntuak lortzeko. Hala ere, berdinketa bikoitza egon zen sailkapenean, Konpiadak oso berdinduak izan zirelaren seinale.

Bestalde, Auzoa ezagutzen tailerraren bidez auzoan egondako hamaika borroka ezagutu genituen, eta nola gaur egungo auzoko esparru anitz herri mugimenduaren borroken ondorio direla (gaur egungo Bernat Etxepare ikastetxea aurretik egondakoen eta euskararen aldeko borrokaren ondorio, Andraize herri mugimendutik sortua eta Estatuan aintzindari izan zela, Irubide parkea, Olentzero, Egunsenti haur eskola, Euskaltegia, Auzolan aldizkaria eta bere aurretik egondakoak, Txantreako Jaiak eta pairatu izan dituzten hainbat oztopo, Herri Parkearen lorpena, etxebizitza eskubidearen aldeko mugimendua eta Auzoa Besarkatu giza katea…). Beste motako tailerrak ere egin genituen, Nolakoa da mundua? tailerra, pentsamendu hegemonikoa eta pairatu eta baita burutzen ditugun zapalkuntzen ingurukoa, Hartu emanak? deituriko harremanen inguruko eztabaidatxoa eta bestetan ere egindako birziklapen tailerra eta xamurtasun tailerra

Eguraldiak lagundurik, urtegian bainatzeko, jolas ezberdinetara jolasteko eta elkarrekin ondo pasatzeko aukera pila ere izan genituen, aspertzeko denborarik eduki gabe, egunerokotasunean egiten ez ditugun gauza asko egiteko aukera baitaude Gazte Kanpaldian.

Ikasturtean zehar indarberriturik aritzeko esperientzia positibo asko eskaini ditu aurtengo Gazte Kanpaldiak, eta irailan hasiko den ikasturteari begira baliotsua izango delakoan gaude.

Ikasturte berria berezia eta ezberdina izango denez, honi begira asanblada orokor pare bat eginen dira eta horietako batean kanpaldiaren argazki eta bideoak ikusiko ditugu. Lehena abuztuaren 9an ospatuko da, parte hartu nahi duen ororentzat irekia. 19:30tan izango da, Auzotegin.

     

Gazte Kanpaldia 2016: Argazki galeria


2016/07/24

Zer eraman Gazte Kanpaldira?

Lau egun besterik ez dira falta GAZTE KANPALDIrako!!! Lau egun Allozeko urtegiaren ondoan dagoen kanping-ean disfrutatzeko. Oraindik bonorik ez baduzu astelehena barne epea badago!
Beste gauzen artean, zer erman behar da?

¡Sólo quedan cuatro días para el CAMPAMENTO JUVENIL!
Cuatro días para disfrutar en el camping junto al pantano de Alloz. Si todavía no tienes bono, ¡hay plazo hasta el lunes (incluído)!
Entre otras cosas, ¿qué hay que llevar?