2015/01/30

Txantreako lehen "desapiyua"

https://txdesapiyua.wordpress.com/2015/01/30/1-desapiyua-txupitxatxiak/1.DESAPIYUA TXUPITXATXIAK

KRONIKA: Hona hemen Txupitxatxiek egindako Desapiyua. Dinamika honen lehenengo erronka: auzoko komertzio bat euskalduntzen saiatu dira!
"Gustura hartu genuen erronka! Herriko etxean, sorgin guztiak bildurik, gure baratzeko zerbait sortzen saiatzen, guztiak aldi berean hitz egiten..."
Hemen irakurri

Txantreako Desapiyuen bloga:  txdesapiyua.wordpress.com

2015/01/29

Inauterietarako Asanblada Irekia

https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEh8P4sRSuwxgzz_e0WIJdKcOljCLcrPMuD1tTpraUOrLDJ6Rodaf1BBBw7_U0PTp-jGdShzaulmzVKFruMPc9WvLQC63GHl-BmpsjJmtYVsL6SNEGSHSbCuCVUeIP_W5uFtLCGH-AHZP44/s1600/DSC_9094.jpgAurten  otsailak 14ean ospatuko dira Txantreako Inauteriak! Hamaiketakoa, kalejira, bazkaria, akelarrea... izango ditugu eta Nafarroako Inauterien pertsonai ezberdinetaz mozorrotuko gara. Ostiralean, urtarrilak 30, ASANBLADA IREKIA burutuko da 20:00tan Auzotegin, inauterietan parte hartu nahi duten gazte guztiekin, pertsonaiak aukeratu eta egitaraua zehazteko. 21:00tan Akelarrea prestatzeko bilera.
 
¡Este año los Carnavales serán el 14 de Febrero! Se hará almuerzo, kalejira, comida, akelarre... y nos disfrazaremos de los personajes de los carnavales de Navarra. Para elegir los personajes y ultimar la programación del día, el viernes 30 de Enero se hará una ASAMBLEA ABIERTA a las 20:00 en Auzotegi con tod@s l@s jóvenes que quieran participar en los carnavales. Y a las 21:00 reunión para preparar el Akelarre.

Animatu zaitez inauterietan parte hartzera! ¡Anímate a participar en los carnavales!

2015/01/28

"EGUNSENTI" BADOA; ILUNABARRA DATOR


Egunsenti haur eskola auzotik eramango dute. (...) Txantreak Izartegi euskarazko haur eskola mantenduko duen arren, euskararen arnasgune txiki bat kendu digu Txantrearroi. Ilunabarra, Miravalles kalean.(...) zoriontzekoa da herri ekimenaren bidez Errotxapean lortu dutena; eta azpimarratzekoa euskalgintzako eragile zein norbanakoen elkarlanak fruituak ematen dituela

Gorka Iriarte Lezaun





2015/01/26

Hitzaldia: "Nork agintzen du Nafarroan?"

https://pbs.twimg.com/media/B8TGt-QCUAEb-Ym.jpgTX BIZI taldeak urtarrilaren 28 asteazkenean 19:00tan hitzaldia antolatu du Txantreako Herri Liburutegian. Ricardo Feliu Martinez, NUPko soziologoak "Nork agintzen du Nafarroan? Botere taldeak egungo Nafarroan" tesiaren inguruan hitz egingo du.

El miércoles 28 de Enero a las 19:00 horas, en la Biblioteca Pública de la Txantrea, de la mano de TX BIZI, charla a cargo del sociólogo de la UPNA Ricardo Feliu Martínez  que nos hablará de su tesis doctoral: “Quien manda en Navarra”  “Grupos de poder en la Navarra actual” “Las familias”.

2015/01/25

Urtarrilak 24, KONPROMISOZ BETERIKO EGUNA



Konpromisoz beteriko eguna izan zen urtarrilak 24eko larunbata.

Euskal preso eta iheslariak herri honek bizi duen gatazka politikoaren parte eta ondorio izanda eta konponbide prozesuan ezinbesteko agentetzat ulertuta, konponbide prozesuan dispertsioarekin amaitzeak duen lehentasuna hainbat ekimenen bitartez aldarrikatu zen auzoan.

Presoen egungo errealitatea gainditzeko eta gatazkaren konponbidea osorik emateko herritar guztion beharra iruñerriari galdatzen zion pankarta erraldoi bat ezkaba menditik zintzilikatuz egunari hasiera eman zitzaion. Horri beste bi ekimen jarraitu zitzaizkion; txabolo bat irudikatuta parodia bat antzeztuz espetxeak presoari zein senide eta lagunei eragiten dizkiotenak ezagutzera eman ziren, aldi berean dispertsioak auzoan uzten dituen datuak (bisitak egiteko urtean 846.872km bidaiatu beharra eta urtean batazbesteko 106.771€-ko gastua) biltzen zituen eskuorriak banatzen zirelarik. Ez ziren harridura aurpegirik falta auzokideen artean, batzuek Franco-ren garaian soilik gertatzen ziren kontuak direla uste baitzuten.

Espetxeak apurtzeko beharra adierazita, gatazkaren konponbidean dispertsioarekin amaitzeak lehentasuna duela aldarrikatu zen. Izan ere, euskal preso politikoen dispertsioak euren agente izaera ukatzen du elkarrekiko, senide eta lagunekiko eta Euskal Herriarekiko isolamenduaren bitartez. Dispertsioak euren senide eta lagunei zigortu asmo duela argi uzten zuen auto istripu baten simulazioa Euskara plazan goiz guztian zehar ikusi ahal izan zen.

 Goizeko ekimenak eginda eta arratsalderako indarrak hartu asmoz, faxismoaren aurka eta Emiliori elkartasuna adierazita giro apartan bazkari goxoa daztatu zuten Zurgai Herriko Tabernan,. Bazkariaren ostean ez zen jardunik falta, hala nola, Gazte Mugimenduak antolatzen duen futbito txapelketaz gozatzen zen bitartean auzoko presoak agertarazten dituen mural baten margoketa egin zen.






Hortik aurrera, Suntsiketa eta Lubaki taldeek eguna bukatu arte iraunduko zuen jai giroa piztu zuten.

Konpromiso egunaren aldarrikapena argi gelditu zen:

Euskal preso eta iheslariak herritarron borrokaren bitartez ekarriko ditugu etxera!

40 años de Auzotegi en Eguzki Irratia

Eguzki irratia
Este curso Auzotegi cumple 40 años y en Eguzki Irratia hablaron sobre ello y sobre los nuevos cursos. A partir del minuto 21:10.

http://eguzki.eus/auzotegi-40-anos-y-nueva-oferta-en-el-centro-conexion-con-el-encierro-de-afectads-por-la-hepatitis-c/

2015/01/22

Zatoz Baratxan-eko auzolanetara!


Urtarrilak 24an eta 31n eta Otsailak 7an, larunbata, Baratxan-era joateko auzolanak daude! Animatu eta etor zaitezte! Goizeko 9:00etan Tere okindegian.
Auzolanak prestatzeko, ostiralero 20:30etan Auzotegin elkartzen gara. Etorri beldurrik gabe.

Los sábados 24 y 31 de Enero, y el 7 de Eebrero, ¡nos vamos de auzolan con Baratxan! ¡Animaos y acudir! A las 9:00 en la Panadería Tere.
Nos juntamos todos los viernes a las 20:30 en Auzotegi. Os esperamos."