2016/08/01

Esperientzia positiboz beteriko Gazte Kanpaldia

Gazteria saretu, harremanak egin eta gazteak ahalduntzea helburu, beste urtez ospatu da Txantreako Gazte Kanpaldia. Orain arte Uitzin egin da kanpaldia eta aurten, formatu berri batekin, Allotzeko urtegia izan du kokaleku. 

Leku aldaketaz gain, hainbat berrikuntza izan ditu aurtengo kanpaldiak. Adibidez, lehenbiziko eguna Garisoain herrian pasatzea edota kanpaldian zehar proba ezberdinen bidez jokaturiko Kolunpiadak. Bost talde, bakoitza bere izen, banderola eta guda ohiuarekin proba ezberdinak egin eta puntuak lortzeko. Hala ere, berdinketa bikoitza egon zen sailkapenean, Konpiadak oso berdinduak izan zirelaren seinale.

Bestalde, Auzoa ezagutzen tailerraren bidez auzoan egondako hamaika borroka ezagutu genituen, eta nola gaur egungo auzoko esparru anitz herri mugimenduaren borroken ondorio direla (gaur egungo Bernat Etxepare ikastetxea aurretik egondakoen eta euskararen aldeko borrokaren ondorio, Andraize herri mugimendutik sortua eta Estatuan aintzindari izan zela, Irubide parkea, Olentzero, Egunsenti haur eskola, Euskaltegia, Auzolan aldizkaria eta bere aurretik egondakoak, Txantreako Jaiak eta pairatu izan dituzten hainbat oztopo, Herri Parkearen lorpena, etxebizitza eskubidearen aldeko mugimendua eta Auzoa Besarkatu giza katea…). Beste motako tailerrak ere egin genituen, Nolakoa da mundua? tailerra, pentsamendu hegemonikoa eta pairatu eta baita burutzen ditugun zapalkuntzen ingurukoa, Hartu emanak? deituriko harremanen inguruko eztabaidatxoa eta bestetan ere egindako birziklapen tailerra eta xamurtasun tailerra

Eguraldiak lagundurik, urtegian bainatzeko, jolas ezberdinetara jolasteko eta elkarrekin ondo pasatzeko aukera pila ere izan genituen, aspertzeko denborarik eduki gabe, egunerokotasunean egiten ez ditugun gauza asko egiteko aukera baitaude Gazte Kanpaldian.

Ikasturtean zehar indarberriturik aritzeko esperientzia positibo asko eskaini ditu aurtengo Gazte Kanpaldiak, eta irailan hasiko den ikasturteari begira baliotsua izango delakoan gaude.

Ikasturte berria berezia eta ezberdina izango denez, honi begira asanblada orokor pare bat eginen dira eta horietako batean kanpaldiaren argazki eta bideoak ikusiko ditugu. Lehena abuztuaren 9an ospatuko da, parte hartu nahi duen ororentzat irekia. 19:30tan izango da, Auzotegin.

     

Gazte Kanpaldia 2016: Argazki galeria


2016/07/24

Zer eraman Gazte Kanpaldira?

Lau egun besterik ez dira falta GAZTE KANPALDIrako!!! Lau egun Allozeko urtegiaren ondoan dagoen kanping-ean disfrutatzeko. Oraindik bonorik ez baduzu astelehena barne epea badago!
Beste gauzen artean, zer erman behar da?

¡Sólo quedan cuatro días para el CAMPAMENTO JUVENIL!
Cuatro días para disfrutar en el camping junto al pantano de Alloz. Si todavía no tienes bono, ¡hay plazo hasta el lunes (incluído)!
Entre otras cosas, ¿qué hay que llevar?

2016/07/18

Gazte Kanpaldia 2016!!!


https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgj3M9ynbUNJQkX38AMVgBgwlOlprh-lmvWnNvDpZQJ4IdaSuQwWZ5K93cJDq2NlB7DgirEJOUu7fwqPAnD4GX7eLLUNZGm1UKGdVDNugu405nRas2AEpwK6_F861QbEWfIfKohrEHpdk4/s1600/Kartela1.jpg
Hemen dugu Udako Gazte Kanpaldia!!! Egun lasai eta dibertigarri batzuk pasatzeko gogoak dituzula? Aurtengo kanpaldia berezia izango da! ALLOZEKO URTEGIRA joango gara uztailaren 28tik-31ra. Ez galdu aukera paregabe hau auzoko gazteekin disfrutatzeko!
BAZATOZ??? Hartu zure bonoa Euntzen edo igerilekuko tabernan 25a baino lehen!!! Eguneko bonoa hartzeko aukera dago!

¡¡¡Aquí está el nuevo Campamento Juvenil de verano!!! ¿Ganas de pasar unos días de trankis y divertidos? ¡Este año será especial! Iremos al PANTANO DE ALLOZ del 28 al 31 de Julio. ¡A disfrutarlo con l@s jóvenes del barrio!¿¿TE VIENES??  Pilla tu bono en el Euntze o bar de la piscina antes del próximo lunes 25. ¡Se pueden pillar bonos de día también!

+ INFO (iremos publicando más): http://txgaztemugimendua.blogspot.com.es/p/gazte-kanpaldia-2016.html


Beste urteetako Kanpaldiak ikusteko / Para ver Campamentos de otros años

2016/07/03

Sanferminak 2016

Badatoz Sanferminak!!! Hona hemen aurtengo egitarau ezberdinak, Herri Sanferminen jai guneak, Armonia Txantreana Peñako ateraldiak eta hainbat egitarau!

EGITARAUAK / PROGRAMA
Herri Sanferminak: http://herrisanferminak.eus/
Egitarau ofiziala / Programa oficial: http://sanfermin.pamplona.es/verdocumento/verdocumento.aspx?iddoc=210
Ofiziala+herrikoia http://www.sanfermin.com/es/programa-sanfermin/programa-2016/6-de-julio/ 
Twitter: @HerriSFerminak -- @GoraIrunea -- @3indarrok

https://pbs.twimg.com/media/ClvC8reWQAQCNi2.jpg
herrisanferminak.eus
https://pbs.twimg.com/media/CmCzUPvXIAAZ4-0.jpg  https://pbs.twimg.com/media/CmDI6uqXIAIEncm.jpg
      

2016/07/01

[Pentsakutxa] "ZAINTZAK"

 
 I
Kontaktua         Une urdin bat datorrela ematen du, oskarbi-une bat, azkenekoak baino gehiago iraungo ote du honek, baina? Une trumoitsuak gero eta maizago izaten ditut, ordea, gero eta luzeagoak. Ekaitzaldian jitoan dagoen txalupa naiz nire memoriaren ozeanoan. Itsasoak urarekin bezala neure buruak oroitzapenekin jolas egiten du: orain ekarri, orain eraman. 
Barealdietan gai naiz aspaldiko bizipenak gogoratzeko: izenak, lekuak eta gertaerak; eta une luze batez tinko atxikitzeko...

SEGI IRAKURTZEN