2016/03/18

Gazte Euskaltegia Euskalerria Irratian


Gaur goizean Euskalerria Irratiko "Metropoli Forala" saioan egon gara Gazte Euskategiaren inguruan aritzeko. Euskara ikasi nahi duen edonorentzat irekia!

Elkarrizketa 1:19:30 minututik aurrera.

http://euskalerriairratia.eus/nafarroa/1458305079402Logoa

2016/03/16

Antirrastro 2016

Orain dela aste pare bat Antirrastro txapelketa hasi zen. Sailkapen, egutegia, etab. ikusgai egonen dira webgunean.
Bota begirada bat!
Hace dos semanas que empezó el torneo Antirrastro. La clasificación, calendario, etc. estarán visibles en la web.
¡Échale un ojo!

2016/03/13

Ostiralean... KOADRILEN ASANBLADA!

Aste batzuren ondoren, auzoko gazte eta koadrilak KOADRILEN ASANBLADAn bilduko gara Txantreako Jaien Gazte Egitaraua denon artean eta gure gogo eta indarrekin antolatzen jarraitzeko!
19:30tan izanen da, Auzotegin. Ordurarte!

Tras unas semanas, jóvenes y cuadrillas del barrio nos volveremos a juntar en la ASAMBLEA DE CUADRILLAS para seguir organizando el Programa Juvenil de Fiestas de la Txantrea, ¡con nuestra fuerza y nuestras ganas!
Será a las 19:30 en Auzotegi. ¡Nos vemos allí!

2016/03/10

Jai Batzordearen oharra

https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgDudwm3pAarEfstP5luIm69WGh8FHwdi_PJ7bFSQD1SNQPFwYwFVJjgmF4HEdHKkNjQE5xH5FxohrGT9Bjz2wj_zXeH1R7vfC8ndPjp5lRo1vhmHVxQaYRZFs3kqCvfmoBrnOcO-YtAuaL/s400/f+3.jpgAupa lagunak:
   Gertu ditugu Txantreako jaiak eta jai batzordean buru belarri ari gara lanean.
   Aurtengo Aste Kulturala, Apirilaren 18tik 27ra izango da (animatu eta zerbait antolatzen baduzue mezu bat bidali ahalik eta lehen).
   Egitarauaren banaketa 23an izango da (hasiera salestarren patiotik izango da, txitorrada barne, lasai).
    24an maizterren eguna izango da (aurten 40 urteurrena izango da), eta jaiak 28tik- Miatazak 1era arte. 
  Bestetik, gogoratu aurten, jaietako kartela, bertso eta idazlan motza  lehiaketa irekia izango dela; Txantreako haurra eta gaztetxo guztiendako zuzenduta izanen da.
  Azkenik esan, haize berriak somatzen ditugula Udalaren partez, gu laguntzeko prets azaldu baitdira, hau dela eta, hurrengo astean bilera bat izango dugu.
  Zuek guztion laguntza behar dugu;Nahi ezkero, asteartero 20:30tatik aitzinerat Auzotegin izango gaituzue.
       Animo eta eutsi !!!  

https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgDHr0C2eTo8DI-3Mp0KZP8qmw-GriExLFwD9PpW2johmWnHRjmU_qtkCUFBormUYn7XfRWL7tEjGXRVjMnDB5PvBnf1ND43FzrDjjWQNFT2TCx_ILO4TVop-Pnb9qrnQ2B2mSFFhKTXcc/s1600/IMG_5516.JPG  Ya están aquí las fiestas de la txantrea y en la jai batzordea estamos trabajando a tope. Este año la semana cultural será del 18 al 27 de abril (todo lo que organiceis mandarlo cuanto antes). 
  El reparto y cuestación será el dia 23 (este año empezaremos en el patio de las salesianas, con txistorrrada, claro).
  Mayordom@s será el dia 24 (celebraremos el 40 aniversario) y las fiestas seran del 28 al 1 de mayo.
  Por otra parte, hemos organizado un concurso abierto a todos los txikis de la txantrea para elegir el cartel de fiestas de este año (bertsos y relatos cortos también). 
  Después de décadas de zancadillas y trabas, paree que desde el Ayuntamiento están dispuestos a echar una mano, la próxima semana tendremos una reunión.
  Amig@s, necesitamos toda vuestra ayuda. Nos juntamos todos los martes a las 20;30 en Auzotegi.

GORA TXANTREAKO BESTAK !! BIBA ZUEK!! EUTSI.

2016/03/07

[Emantzipazio Bulegoa] "Emakumea eta etxebizitza"

Txantreako Emantzipazio Bulegotik urteak daramatzazkigu gazteontzako etxebizitza eskubidea aldarrikatzen, baino gaurkoan “emakumea eta etxebizitzari” buruzko hausnarketa egin nahi dugu. Dakizuen bezala, gaurkoan, Martxoak 8, “Emakume langileon nazioarteko eguna” dugu. Egun historikoa dugu hau, emakumeon zapalkuntzaren ikurra 1908tik. Nahiz eta 100 urte baino gehiago pasa diren, oraindik 11 dira emakumeok pairatzen ditugun zapalkuntzak. Horien artean kokatzen dugu etxebizitza ere.
“Emakumea eta etxebizitza” hitzek, kontzeptu bakandu eta erlazio gabekoak irudi arren, herri langileak eta bereziki emakumeok eta gazteok pairatzen ditugun eta estutuki elkar erlazionaturik dauden zapalkuntzak dituzte atzetik. Krisi kapitalistaren ondorioz, langabezia gora doa bortizki, lan baldintzak okertuz doan bitartean. Emakume gazteak gara ondorio horiek pairatzen ditugun lehenbizikoak eta horrek beharrezkoa dugun eta eskubidea den etxebizitza eskuratzea galarazten digute.

Baina etxebizitza eskubidea ezin dugu ulertu teilatu bat edukitzearekin bakarrik, baizik eta benetako emantzipaziorako tresna bezala. Sistema patriarkalak, oinarriak oso ongi finkatua dituen honetan, emakumeok lan bikoitza dugu, batetik soldatapekoa eta bestetik ezkutatzen dituzten  zaintza lanak (senideen zaintza, etxearen mantendua, laguntza emozionala etb.) Espazio segurua, erlaxaziorako, harremanetarako, orokorrean benetako askatasun bat lortzeko izan beharko lukeen espazioa, lan karga bikoitzerako espazioa dugu oraindik, baita gatazketarako gunea, non kanpo eta barne familia arazoak gailentzen diren. Familia zaintzaren ideiak gugan sortzen duen erruduntasunarengatik, emakumezkook emantzipatzeari “beldur” gara. Hau kontuan izanda, esan dezakegu gaur egun ere emakumeok benetako etxebizitza eskubidea gauzatzeko arazoak ditugula. 
Horregatik, patriarkatuaren kontrako borrokara batzera deitzen dugu, etxebizitza benetako eskubidea bilakatzeko eta sistema honi alternatibak eraikitzeko.

Arrazoi guzti hauengatik, Txantreako Emantzipazio bulegotik, Martxoaren 8an arratsaldeko 7etan, Erloju laranjaren ondoan egingo den kontzentraziorako deialdiarekin bat egiten dugu.

ETXEBIZITZA EMAKUMEON ESKUBIDEA!
GORA BORROKA FEMINISTA!

 Txantreako Emantzipazio Bulegoa

2016/03/05

Elkarrizketa: Gazte Euskaltegia


http://txgaztemugimendua.blogspot.com.es/2016/02/hastear-txantreako-gazte-euskaltegia.htmlhttp://eguzki.eus/wp-content/uploads/2015/09/ELOGO3.jpg

El programa Pasaleku de Eguzki Irratia ha hecho una entrevista al Gazte Euskaltegi, el proyecto para enseñar euskera a l@s jóvenes que quieran aprenderlo en buen ambiente.

El gazte mugimendua del barrio de la Txantrea se ha puesto en marcha para organizar un euskaltegi en el barrio. Nos hemos acercado a ellos para saber en qué consiste esta iniciativa.


http://eguzki.eus/gazte-euskategia-de-la-txantrea-y-comics/

2016/03/02

Elkarrizketa: “Aurtengo erronka nagusia gazteei beste bizi eredu bat eskainiko dieten alternatibak eraikitzea da”

Alternatibak

Txantreako Gazte Mugimendua gazteak gazte bezala konpartitzen dituzten problematikak lantzen dituen kolektiboa da. Adin, perfil eta interes ezberdinak dituzten auzoko gazteek osatzen dute eta problematika horiek ezagutarazi eta salatzen dituzte, hauei aurre egiteko alternatibak eraikiz.
Bertako partaideek Gazte Mugimenduaren egoeraren inguruan eta 2016. urteko erronkei buruz hitz egiten dute

-    Hasteko, nola sortu zen Gazte Mugimendua eta nola antolatzen zarete?
            2011. urtean auzoko gazteriaren egoeraz jabetzeko gazte diagnostiko bat egin genuen. Bertan atera ziren emaitzek gazteak bildu eta gazte problematiken inguruan eztabaidatzeko beharra zegoela zioten et  2012ko maiatzean Gazte Topaketak egin eta bertan erabaki zen egungo Gazte Mugimendua sortzea.
a horregatik, hain zuzen ere,
            Une honetan 8 lantaldek osatzen dute Txantreako Gazte Mugimendua: Aisialdia, Mahai Kulturala, Lan Mundua, Etxebizitza Tx, gazteen kritikotasuna sustatzen duen Garunak Astintzen lantaldea, Euskara, Ikasleak eta Komunikazioa. Honetaz gain, badira Gazte Mugimenduaren partaide guztiak elkartzen garen hainbat gune. Eta badira ere auzoko gazte eta koadrilekin harremanak izateko beste espazioak, jaien gazte egitaraua pentsatu eta prestatzeko Koadrilen Asanblada bezala.


-    Beraz, ikasturte bukaeran Gazte Mugimenduak 4 urte beteko ditu. Nolako bilakaera izan du sortu zenetik gaur egun arte?
            Hiru urte eta erdi urte oso aberasgarri izan dira, gure hasierako asmoak eta antolatzeko moduak moldatzen joan gara lanean hasi garen heinean.
Gainera, hiru urte eta erdi hauetan partaide berriak eta baita belaunaldi berriak batu dira eta honek ideia eta aire berriak ekarri dituzte.