2015/01/21

[DENAK ALA INOR EZ] KONPROMISO EGUNA

Txantreako 25 bat gaztek auzoko hainbat preso auzora hurbiltzeko asmoarekin hauek bahituak dituzten espetxeetara bisitatzen hasiak dira.
Dispertsioak suposatzen dituen gastu ekonomikoak murrizteko batetik, eta estatuek mantentzen duten espetxe politikak salatzeko bestetik, urtarrilak 24rako KONPROMISO EGUNA antolatu dute.

Egun guztian zehar parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!

2015/01/20

ARMAS PAL' PUEBLO


No es de extrañar que al leer esta entrada esperéis que os hable de lucha de milicias o guerrillas (...) Supongo que una vez leído esto diréis: Menudo friki... (...) supongo que sabréis que detrás de cada revolución histórica se puede encontrar una revolución paralela en el saber y pensamiento humano. (...) me gustaría también decir que aquello aprendido por mero interés vale mucho más que aquello aprendido a la fuerza.


Ütter von Fisting

2015/01/15

Errekaleor, etxebizitza alternatiba bat Gasteizen

http://zeharkagenda.squat.net/uploads/2015/01/10686_747358695355648_5493688436990121531_n.jpg
errekaleorbizirik.org
Aste honetan Gasteizeko Errekaleor auzoan jardunaldiak antolatu dira bertako proiektua ezagutzera eramateko eta babesa jasotzeko. Igandean, adibidez, auzolana eta mahai ingurua antolatu dute.

Errekaleorren Gasteizko Udalak auzoa botatzeko eta etxebizitza berriak eraikitzeko proiektu urbanistikoa zuen baina hau alde batera utzi zuenean auzoa ia husturik eta abandonaturik geratu zen. Ondoren, Gasteizko hainbat gaztek etxebizitza alternatoba mat martxan jarri zuten bertan biziz eta auzoa berpiztuz. Honela kontatzen dute "Errekaleor Bizirik" mugimenduak:

"Testuinguru honetan, Gasteizko unibertsitateetara egin behar dugu salto. Ikasle mugimenduaren asanblada batetik etxebizitzaren problematikari aurre egiteko ideia atera baitzen. Aukera ezberdinak baloratu eta aurrelanketa eder baten ondoren, 2013ko irailaren 3an ikasle talde batek Errekaleorreko 26. portala okupatu zuen. Laister, auzokide berriak auzoaren potentzialaz ohartu ziren eta etxebizitzaren arazoari erantzuteaz aparte, Errekaleorren alternatiba integral bat planteatu zitekeela pentsatu zuten: sistema kapitalista heteropatriarkal injustuaren parean kokatzen den antitesia, auzo aske bat alegia.

Hilabeteak aurrera joan ahala ikasleek proiektuaren zabaltzeari eta indartzeari ekin zioten auzoko gune ezberdinak askatuz. Hori eginez, auzoaren gune gehienak “sozializatu” eta auzokide guztien esku jarri zituzten. Horregatik, proiektu hau etxebizitzaren arazoa salatzeko soilik ez zela esan dezakegu, baizik eta pertsona bezala mugatzen gaituen sistema bati aurre egin, borrokatu eta beste alternatiba erreal eta bideragarri bat sortzeko."
https://pbs.twimg.com/media/B6qV6lUCMAAkIrQ.jpg
Pixkanaka, okupazioa, autogestioa eta auzolanaren bidez, auzoa berreraikitzen eta alternatiba bat sortzen ari dira. Haiek dioten bezala "ahoa hitz potoloz betetzen dugu maiz, baina gero arazoak izaten ditugu egungo sistemaren eskemetatik haratago pentsatu eta alternatibak eraikitzera bidean jarduteko[...] Botereari aurka egiteaz gain, kontraboterea eraikitzera jokatu behar dugu. [...] Alternatibak eraikiz, mundu hobeago bat sortu nahi dugu, gure auzo txikitik bada ere". Guk ere, gure auzo txikian, gure esku daukagu mundu hobe bat lortzeko berezko alternatiba bat eraikitzea. 

2015/01/13

Elkarrizketa: «Drogek indartu egiten dituzte kapitalismoaren joera batzuk»

«Drogek indartu egiten dituzte kapitalismoaren joera batzuk»

Aitor Aspuru. Kazetaria eta Gatazka kolektiboko kideari Berrian egindako elkarrizketa.
2014-07-15 / Gotzon Hermosilla

Drogen eta mugimendu erradikalen arteko harremana aztertzen duen liburu bat osatu du Gatazka kolektiboak; proposamen itxiak egin baino gehiago, «eztabaida piztea» dute xede.


Gatazka kolektiboak Drogas, capitalismo y movimientos radicales (Drogak, kapitalismoa eta mugimendu erradikalak) izeneko liburua kaleratu du oraindik orain, DDT argitaletxearen eskutik, xede argi batekin: eztabaida piztea. Izan ere, proposamen itxiak baino gehiago, kritikak, zalantzak, eztabaidarako ideiak agertzen dira lan horretan, ikuspegi kritiko batetik betiere, «ezker erradikalaren barruan eztabaida bideratu eta horrek drogekin duen harremana ispiluaren aurrean jartzeko». Aitor Aspuru (Laudio, Araba, 1981) Gatazka kolektiboko kidea da, eta liburuaren egileetako bat.

Drogen gaia deserosoa al da mugimendu erradikaletan?

Bai, oso deserosoa. Normalean beti izaten da deserosoa, baina mugimendu antikapitalistetan suposatzen da ideia batzuk baditugula eta horren araberako jokabideak dauzkagula, eta, hala ere, hesi moduko bat dago, ganorazko eztabaida bat egitea galarazten duena.

Zein da drogen eta kapitalismoaren arteko harremana?

Droga negoziorik indartsuenetako bat da, diru asko mugitzen du. Nik ez dut konspirazioetan sinesten, ez dut uste estatuek ezkutuko hitzarmena dutenik drogak saltzeko, baina argi dago diru hori guztia nonbait dagoela. Erantzuna, seguru asko, bankuek eta enpresa handiek izango dute. Baina zaila da pentsatzea botereak, edo boterean parte hartzen duten batzuek, ez daukatela zerikusirik kapitalismoaren motorretako bat den negozio batean.

2015/01/07

Donbassetik Txantreara

Enlace permanente de imagen incrustada
Urrutiko nahiz hurbileko gertakari bat nola jasotzen dugun eta honetan jasotzen duguna eta ez duguna ez da kasualitatea izaten.
Urtarrilak 5eko Donbassen inguruko hitzaldian blokeo mediatiko batekin apurtu genuen. Komunikabide handiek Donbasseko gatazkaren jatorria, izaera eta gertakarien inguruan egin ohi dutena, alegia.
Bertan egondako Lur eta Ibairen eskutik Ukraniaren errealitateari hurbilketa txikia egin genuen (ba al zenekien, adibidez, 120 etnia baino gehiago daudela?) eta gatazkaren zergatia zein den ezagutu ahal izan genuen. Bestalde, Donbassen momentu honetan bizi dutenaren berri ere izan genuen, hango jendea, pairatu dituzten egoera bortitzak eta baita bidaian bizitako hainbat anekdota bitxi.
Donbassetik Txantreara, zuzenean eta inongo filtrorik gabe.

Gaiaren inguruan gehiago jakiteko, Pentsakutxan atal berezia dago edo Berria eta Argia komunikabideetan bertan zeudenean hainbat lan argitaratu zituzten.

2015/01/02

CHARLA DONBASSETIK TXANTREARA TXARLA

Urtarrilaren 5ean, Donbassen inguruko hitzaldia egongo da, bertan egondako auzoko gazte baten eskutik. Hango egoera azalduko digu eta berak bizitako gertaerak kontatuko dizkigu. Hitzaldia 18:00tan Zurgai tabernan izango da. 

El 5 de Enero habrá una charla sobre Donbass de parte de un joven del barrio que ha estado allí. Nos comentará la situación que se vive allí y nos contará diversos sucesos que él mismo vivió. La charla será a las 18:00h en la taberna Zurgai.