2013/10/09

IKASLE, GAZTE ETA HELDU: ALTXA ETA LOMCE-RI KANTXA!!


Urriaren 12a, Hispanitatearen eguna izateaz gain, LOMCE-ren aurkako manifestazio nazionala ere badugu.
Hori dela eta, Eunateko Ikasleok gazteria osoari zuzendutako hainbat gauza antolatu ditugu. 
 
Larunbatean goizeko 11:00etan hasiera emango diogu eguneko herri eskolari: gure artean ezagutzeko joku batzuk egin eta LOMCE legeari buruzko eztabaida bat egingo dugu.

14:00etan Bilborako autobusa aterako da Bernart Etxepare ikastetxetik. Itzulera gaueko 20:00etan izango da Bilbotik.

Autobuserako txartelak hartzeko aste honetan zehar Bernart Etxepare ikastetxean salduko dira (16.30etatik 17:00ak bitarte) 6 euro (ikasleak eta langabetuak) eta 11 eurorengatik (langileak).

Jai egun arrotzei insumisioa!

Ikasle, gazte eta heldu: altxa eta LOMCE-ri kantxa!



2013/10/01

Urriak 4 eta 5, Herriraren manifestazioak

Astelehenean 18 lagun atxilotu zituzten Herrira mugimenduaren aurkako operazio polizialean, horien artean txantrear bat. Hau salatzeko Urriak 4 ostiralean manifestazioa deitu dute 20:00tan Sarasate Pasalekuan.
Bestalde, Urriak 5 larunbatean manifestazioa deitu dute Bilbon eta Iruñeko Herri
Harresiarena atzeratu da. Txantreatik Bilbora 14:30etan aterako den autobuserako zerrenda Zurgai tabernan dago.

El lunes fueron detenidas 18 personas en una operación policial contra el movimiento Herrira, entre los cuales se encuentra un txantreano. Ante esto se ha convocado una manfestación en Iruñea el viernes 4 de Octubre a las 20:00 en el Paseo Sarasate.
Por otro lado, el sábado 5 de Octubre se ha convocado una manifestación en Bilbao y la de Herri Harresia de Iruñea se ha pospuesto.Hay una lista para apuntarse en el autobús que partirá a las 14:30 de la Txantrea en la taberna Zurgai.

Informazio gehiago / Más información

2013/09/19

Txantreako Gazte Mugimenduari buruzko erreportaia

Otsaileko azala / Portada de Febrero
Txantrean Auzolan aldizkariak otsailean Txantreako Gazte Mugimendu berriaren aurkezpenerako egindako erreportaia (5. orrialdean).

Reportaje realizado en Febrero para la presentación del nuevo Movimiento Junveil de la Txantrea por la revista Txantrean Auzolan (página 5).

Txantrean Auzolan - Otsaila / Febrero

2013/09/16

Herri Parkearen obrei buruz

Udan hainbat gazte biltzeko ohiko espaziorik gabe geratu dira Herri Parkearen obrak direla eta. Honen inguruan egon den desinformazioa komentatua izan da ere auzoan uda honetan. 

En verano varios jóvenes se han quedado sin su espacio habitual para juntarse por las obras del Herri Parkea. La desinformación que ha habido sobre este tema también ha sido comentada en el barrio este verano.

2013/09/12

Pentsakutxa: Graffitiak, "Hormetako mintzaira"

Iturria / Fuente: Argia aldizkaria
80ko hamarkada amaieran Gasteizen lehen graffitiak egiten hasi zirenetik, Euskal Herriko hormak gizartean gertatzen denaren isla izan dira. Gazteen artean polbora bezala zabaldu den artegintza honetan aritzen direnak legeek ezarritako oztopoak gainditu behar badituzte ere. Euskal Herriko grafitiaren egoeraz mintzatzeko zenbait grafitilarirekin bildu gara. 2009an egindako bideo eta erreportajea: http://www.argia.com/argia-astekaria/..



Ikus-entzunezko gehiago PENTSAKUTXAn / Más audiovisuales en PENTSAKUTXA