Gure auzoan hain adierazgarria
izan den kultura antierrepresiboa sustatzen jarraitzeko asmoz jaio dela dio Txantreako Errepresioaren Kontrako Taldea. Gainerako Herri mugimenduarekin elkarlanean jardun nahi duen talde honek,
gaur egun "herritar bezala pairatzen ditugun eskubide urraketei aurre egiteko
nahia" du. Lanean dago iada auzoan eta hemen duzue taldea aukezteko zabaldu nahi duten hitzaurrea.
HITZAURREA
Gure auzoak ongi daki zer den errepresioa, honen
adierazpen gordinenak ezagutu baititu: atxiloketak, torturak, espetxeratzeak,
dispertsioa, esbestea, erailketak, guda zikina, indarkeria poliziala, isunak,
ilegalizazioak, manipulazio informatiboa, auzoko eragileei eta kulturari
erasoak, langileriari erasoak, euskarari erasoak, etab.
Gaur egun, hamaika dira herritar bezala pairatzen
ditugun eskubide urraketak. Salbuespen egoera honi aurre egin nahian, gure
auzoaren izaeran adierazgarri izan den kultura antirrepresiboa sustatzen
jarraituko dugu, gainerako Herri Mugimenduarekin elkarlanean jarraituz.
Borroka honen lekua hartzeko asmoarekin sortu da
TXANTREAKO ERREPRESIOAREN KONTRAKO TALDEA. Talde honen funtsa, auzoaren
defentsaz estatuek sistematikoki erabilitako errepresioari aurre egin eta
erantzutea izango da.
Nola egin diezaiokegu aurre errepresioari? Elkar
babestuz, errepresioaren aurrean elkartasuna adieraziz, isun ekonomikoak era
kolektiboan kudeatuz edo errepresioa ikusaraziz.
Ez da bide erraza izango, askatasun esparru asko
baititugu borrokatu eta irabazteko. Langile jatorria duen auzo hau ez da inoiz
edozein jazarpen zein injustiziaren aurrean isilik egon, eta guk sena horri
jarraituko diogu.
(cast)
Nuestro barrio sabe muy
bien que es la represión, ha conocido su cara más dura durante décadas:
Detenciones, torturas, encarcelamiento, dispersión, exilio, asesinatos, guerra
sucia, violencia policial, ley mordaza, ilegalizaciones, manipulación
mediática, ataques a grupos organizados y eventos culturales, ataques a lxs
trabajadorxs.
Hoy en día la violación
de derechos sigue estando presente y creemos que es necesario seguir fomentando
la cultura anti-represiva que tan referente ha sido en este barrio, organizándonos
y trabajando para superarla junto al movimiento popular.
Con la intención de coger
el testigo de esta lucha nace TXANTREAKO ERREPRESIOAREN KONTRAKO TALDEA. El
objetivo de este colectivo será crear una defensa popular para hacer frente a
la represión que ejerce sistemáticamente el estado. ¿Cómo superar la
represión? Protegiéndonos como barrio, mostrando solidaridad ante ataques
represivos, dando a conocer la represión y denunciándola.
No va a ser un camino
fácil, hay demasiados frentes para luchar y ganar la libertad. Este barrio de
origen obrero nunca se ha quedado callado ante las injusticias y los ataques,
por ello, vemos necesario continuar luchando en esta línea.