40 urte bete dira
Euskal Herriko gazte antolakundea, Ezker Abertzalearen baitan kokatzen zen
lehenengo gazte antolakundea, sortu zela. Horrelako data borobil bat ezin dugu
utzi besterik gabe horrela pasatzen auzoan ere. Atzera so eginez, aurrera
begira jartzeko indarrak hartzeko baliatu behar dugu. Ospatzeko eta
borrokatzeko. Iparra argi izanik, 40. urteurrenaren harira martxan jarri dugun
dinamika berria.
Dinamika honen
asmoa Gazte Antolakuntzaren bilakaeran geldialditxoa egin eta egindakoaren
perspektibaz zein egingo dugunaren anbizioz gazte borroka balioan jartzea da.
Bulkada berrien garaia da! dinamikaren izaera oso ondo adierazten duen esaldia
izanik, izan ere, konbentzimendu osoz diogu. Euskal Herria ziklo baten itxieran
aurkitzen da; edo hobe esanda, ziklo berri baten atarian aurkitzen da.
Asko eman digun
aro baten bukaera bizi dugu. Euskal Gazteriaren bultzada ezinbestekoa izan den
aroa izan da; frankismoaren garaietan herri hau altxatu zutenena, ekinbide
propioz gazte antolakuntzan abiatu zirenena; gazte problematika erdigunean
jarri eta bizi eredu berrietan sakondu zutenena; zein inposatutako mugez
gaindi, antolatu, borrokatu eta bizitzea erabaki zutenena. Eta, horrela izaten
jarraituko du aurrerantzean ere. Askatasunaren aldeko bulkada berri eta anitzak
gara. Bakoitza beretik, eta denok batera.
Bulkada Berrien
Garaia da! Horretarako, dinamikak forma desberdinak hartu ditu eta hartuko
ditu. Auzoan, martxoaren 11tik 16rako astean ospatuko dugu, elkarrekin egoteko
tartea hartu dugu eta gaurko eta atzoko istorioak eta borrokak izango ditugu
hizpide. Adi egon, berehala zabalduko da egitaraua.
Bestalde, zain
dugu Gazte Topagunea, Askatasun bulkadak independentziara! lelo gisa,
apirilaren 19, 20, 21 eta 22an ospatuko dena Lemoan. Eskuratu zure sarrera
Auzotegin. Azken aldi honetan Gazte Martxa, Gazte Akelarrea, Gazte Danbada
egiten zitzaigun ezagun belarrira, baina, iraganari eta izandakoei keinu bat
eginez aurten Topagunea izango dugu. Haur direnetatik hasi eta edozeinentzat
daude ateak zabalik! Egitarauaren nondik norakoak jakiteko:
https://gaztetopagunea.eus/
Txantrean, Bulkada berrien garaia da!