2019/01/29

|BULKADA BERRIEN GARAIA DA|


40 urte bete dira Euskal Herriko gazte antolakundea, Ezker Abertzalearen baitan kokatzen zen lehenengo gazte antolakundea, sortu zela. Horrelako data borobil bat ezin dugu utzi besterik gabe horrela pasatzen auzoan ere. Atzera so eginez, aurrera begira jartzeko indarrak hartzeko baliatu behar dugu. Ospatzeko eta borrokatzeko. Iparra argi izanik, 40. urteurrenaren harira martxan jarri dugun dinamika berria.
Dinamika honen asmoa Gazte Antolakuntzaren bilakaeran geldialditxoa egin eta egindakoaren perspektibaz zein egingo dugunaren anbizioz gazte borroka balioan jartzea da. Bulkada berrien garaia da! dinamikaren izaera oso ondo adierazten duen esaldia izanik, izan ere, konbentzimendu osoz diogu. Euskal Herria ziklo baten itxieran aurkitzen da; edo hobe esanda, ziklo berri baten atarian aurkitzen da.
Asko eman digun aro baten bukaera bizi dugu. Euskal Gazteriaren bultzada ezinbestekoa izan den aroa izan da; frankismoaren garaietan herri hau altxatu zutenena, ekinbide propioz gazte antolakuntzan abiatu zirenena; gazte problematika erdigunean jarri eta bizi eredu berrietan sakondu zutenena; zein inposatutako mugez gaindi, antolatu, borrokatu eta bizitzea erabaki zutenena. Eta, horrela izaten jarraituko du aurrerantzean ere. Askatasunaren aldeko bulkada berri eta anitzak gara. Bakoitza beretik, eta denok batera.
Bulkada Berrien Garaia da! Horretarako, dinamikak forma desberdinak hartu ditu eta hartuko ditu. Auzoan, martxoaren 11tik 16rako astean ospatuko dugu, elkarrekin egoteko tartea hartu dugu eta gaurko eta atzoko istorioak eta borrokak izango ditugu hizpide. Adi egon, berehala zabalduko da egitaraua.
Bestalde, zain dugu Gazte Topagunea, Askatasun bulkadak independentziara! lelo gisa, apirilaren 19, 20, 21 eta 22an ospatuko dena Lemoan. Eskuratu zure sarrera Auzotegin. Azken aldi honetan Gazte Martxa, Gazte Akelarrea, Gazte Danbada egiten zitzaigun ezagun belarrira, baina, iraganari eta izandakoei keinu bat eginez aurten Topagunea izango dugu. Haur direnetatik hasi eta edozeinentzat daude ateak zabalik! Egitarauaren nondik norakoak jakiteko: https://gaztetopagunea.eus/





Txantrean, Bulkada berrien garaia da!


2019/01/14

|GAZTE TOPAGUNEA 2019|

Aurten Lemoan izanen da Gazte topagunea. Ehundaka gazte elakrtuko dira Lemoan apirilaren 19,20,21 eta 22an. 4 egunez eztabaidatu, ezagutu, elkartu, hausnatu, gozatu, musika, hitzaldiak, tailerrak...hamaika gauza egiteko.
Momentuz kartelaren lehen aurrerapena dago, laister bigarren zatia zabalduko da
Topaguneko bonoak Auzotegin eskuragai daude 60eurotan, laister eskuratu ez bait da behin betikoa.

Aurkezpen bira izanen da, Nafarroan Otsailaren 15ean Totem Aretoan izenen da. Akort eta Arkada Sozial taldeeekin!

#AskatasunBulkadazIndependentzia

2019/01/02

|URTARRILAK 5 DE ENERO|

Urteari hasiera emateko Txantreako gazte mugimenduak urtarrilaeren 5erako egitarau oparoa prestatu du.
¿Auzoko beste gazte koadrilak ezagutu nahi dituzu? ¿Juergatik kanpo nahiko zenuke? Koadrilen arteko harremanak saretzeko goizean III. Volleyball txapelketa izanen da Orvinako polikiroladegian. 6ko talde mixtoak izango dira, apuntatzeko kulturatxantrean@gmail.com korreora bidali eodo egunean bertan agertu.

Egunari amaiera emateko 21:30tan afaria eginen dute gazte koadrilek auzotegin, (aukera begeta egonen da). Bonoak hartzeko 6 euroren truke ogiberrin. Bernan 'Asanblea de Majaras 2.0' antzerkia izango dugu eta afaria bilgo musical batekin amaituko da. 00:30tan Gaupasa hasiko da auzotegin.

Animatu eta parte hartu!

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------


Para comenzar el año, el movimiento juvenil del barrio a organizado un programa completo para el 5 de enero.
¿Quieres conocer a lxs jóvenes del barrio? ¿Fuera de un entorno de juerga? Por la mañana se hará un torneo de Volleyball en el polideportivo de Orvina, con grupos de 6 personas mixtos. Se puede apuntar mandando un correo a kulturatxantrean@gmail.com o el mismo día por la mañana.

A la noche cenaremos en auzotegi (Bonos 6 euros en Ogi berri) y tendremos un teatro de la asamblea okupa. 'Asamblea de Majaras 2.0'. Terminaremos con un bingo musical y gaupasa en auzotegi.

Animate y participa!