Aurtengo Txantreako Jaietan auzoko gazteriari egokitu zaio txupineroa izatea. Bai, guri guztioi, auzoko gazteoi. Aurkezpena egiteko auzoko hainbat gazte eragile elkartu ginen: Konpartsako gazteak, musikariak, jaiak antolatzen dituzten gazteak, etxebizitza mugimenduan dabiltzatenak, ikasle mugimendua, dantzariak, kirolariak... eta abar.
En las Fiestas de la Txantrea de este año nos ha correspondido a la juventud del barrio ser txupiner@s. Sí, a tod@s nosotr@a, l@s jóvenes del barrio. Para hacer la presentación nos juntamos diferentes colectivos juveniles: Jóvenes de la Comparsa, músicos, jóvenes que organizan las fiestas, que participan en el movimiento de vivienda, el movimiento estudiantil, dantzaris, deportistas... etc.
Mezua Txantreako gazteriari
Mensaje a la juventud de la Txantrea
Aurten maizterrak izatea egokitu zaizue: Nolatan hori?
Aurten guri, gazteoi, egokitu zaigu jaietako txupina
botatzearen ohorea eta ardura. Balkoiaren gainean maizterrak egongo diren
arren, guk txupinazoa plazatik botako dugu, gazteon espresio ezberdinak ez baitira
halako balkoi txiki batean sartzen...
Plazatik botako dugu guztion artean, Txantreako
gazteriaren izenean.
Izan ere 2017 urte
berezia da Txantreako gazteontzat, ekainaren 2,3 eta 4ean topaketa batzuk
burutuko ditugu Salestarretan, gure artean elkarbanatzeko, saretzeko,
eraikitzeko …
…gazte topaketak?? Eta hori zergatik?
Bada, bizitza etengabeko mugimenduan dago; errealitatea
uneoro aldatzen doa, beraz gu ere ezin gara geldirik geratu, transformatu behar
gara, errealitatera egokitu. Gazte Mugimenduak haizeberritzea eskatzen zuen.
Azken bost urte
hauetan asko sakondu dugu sortutako alternatibetan. Hainbat proiektu martxan jarraitu dute eta berriak ere sortu ditugu,
hala nola, gazte euskaltegia, baratxan, atximur, anti-rastro, ikasle borroka,
gazte web gunea, Emantzipazio Bulegoa, etb. luze bat. Kristoneko lana egin
dugun arren haratago joan nahi dugu. Orain arte Gazte Mugimendu bezala ulertzen
dugun hori txiki geratu zaigu. Horregatik, aurten gazteon arteko harremanetan
sakondu nahian zenbait tresna kaleratu ditugu: Txantrean Quizz lehiaketa, atera
berri den gazte aldizkaria eta jaien ostean egingo dugun diagnostikoa.
Zer bilatzen duzue topaketekin?
Beti izan dugun filosofiatik abiatuz, autogestiotik hain zuzen, gazte gehiago
batzea. Izan ere auzo honetan autogestioaz lan egiten duten gazte andana
dago.
Ulertuta
gazte mugimendua gazte aktibo ezberdinek osatzen dugula, bilatzen dena da gazte
guzti horiek mugimenduaren baitan batzea. Horretaz gain
gazteon beharrei zein auzoko errealitateari egokitzen den gazte mugimendu
eraberritua lortzea dugu helburu.
Eta topaketen ondoren, zer?
Aipatu bezala Gazte Mugimendu indarberritu bat nahi dugu,
horretarako honako hau litzateke errezeta:
Ilusioa
Borrokarako grina
Sorkuntza
Indarra
Konpromisoa
Errealitatea eraldatzeko gaitasuna
…
Eta guzti honek
emango luke:
Proiektu indartuak eta berriak
Gazte elkargune gehiago
Gazte aktibo gehiago
Auzoari ekarpena
Eta abar luuuze luze bat…