Apirilak 7 eta 8an etxebizitza eskubidearen aldeko AKANPADA burutuko da Arriurdineta plazan eta
adin guztientzako egitarau potoloa prestatu da.
Ekarri kanpin dendak eta goazen kaleak aldarrikapenez betetzera!
El 7 y 8 de Abril se realizará una ACAMPADA por el derecho a la vivienda en la Plaza Arriurdiñeta y se ha preparado un programa potente para todas las edades.
¡Traed vuestras tiendas de campaña y vamos a llenar las calles de reivindicación! Larrugorritan utzi nahi gaituztela? ¡Arropemos las alternativas! Txantrea etxebizitza eskubidearen alde!
Auzoko gazte mugimendua Gakoa gazte kooperatibaren sortze
lanetan murgilduta dabil. Bizilagunek auzoari begira abiarazi nahi
dituzten negozioen aterpe izan nahi du egitasmoak. Gauzatzeko dirua
behar dute, ordea, eta biltzeko bideak lantzen hasi dira.
NAIZ.EUS Iruñeko Txantrea auzoko gazte mugimenduak kooperatiba bat sortzea
erabaki du, aukera izan dezaten auzotarrek auzoarentzako proiektuak
garatzeko haren barruan. Hilabete hasieran aurkeztu zuten egitasmoa eta
hura gauzatzeko lehen eginbeharrekin ari dira. Ondo bidean, ekainerako
eratuko dute aspaldiko kezka bati erantzuna den Gakoa kooperatiba.
2012an mugimenduak auzoko gazteen egoera aztertu zuen, 15 eta 35 urte
arteko 350 gazteri elkarrizketa eginez. «Bakoitzaren kezkak eta nahiak
atera genituen», gogoratu du kooperatibaren sustatzaileetako bat den
Miren Leuzak. Datuekin diagnosia egin zuten eta, besteak beste, lanaren
inguruan kezka handia zegoela ikusi zuten. Horiek horrela, esparru
horretan jarduteko taldetxoa osatu zuten eta hainbat kanpaina egin
dituzte urteotan. Lau kide ari dira egun buru-belarri alor horretan eta
iaz kooperatibaren ideia bururatu zitzaien.
Eredu propio baten inguruan antolatu duten kooperatibak bi helburu
nagusi ditu. Batetik, «ahal den heinean egungo sistema kapitalista
heteropatriarkaletik at geldituko den lan eredua»; bestetik, arlo
guztietako proiektuak garatzeko baliabideak eskaintzeko tresna izatea.
Horren bidez, euren balioak barneratzen dituen lan mota sortu nahi
dutela zehaztu du kideak. «Giro euskaldunean sortu nahi dugu proiektu
oro. Kooperatibista izateko euskalduna izan behar duzu edo behintzat
euskara ikasten aritu. Badakigu horrekin jendea galtzen dugula, baina
hasieratik esan dugu balio batzuen gainean eraikiko genuela.
Parekidetasuna, berdintasuna, ekologia...».
Negozio guztiak enpresaren baitan egikarituko dituzte. Ez dute
irabazi asmorik, beraz, etekinak enpresan berrinbertituko dituzte,
egitasmo berriak finantzatu, piztu edo bultzatzeko. Hau da, «hilean edo
urtean ditugun gastu guztiak eta langileen soldatak ordainduta sobera
dagoen guztia kooperatibarentzat izango da. Gerta daitekeen edozein
arazotarako edo beste proiektu batzuk sortzeko», argitu du gazteak.
Edonork proposa dezake ideia bat, eta batzarrean aukeratuko dute zein
landu. Jada garatu dute lehena, Txantreako identitatearen ikur izatea
nahi duten Ama-Gi artisau garagardoa, eta beste proposamen batzuk
aztertzen ari dira: gimnasio herrikoia, serigrafia eskolak, haur
ludoteka… Esku artean dute taberna bat irekitzea ere. Inguruan
itxitakoek gazteak elkartzeko toki faltan utzi dituela ohartu ziren eta
udalak auzoari eman dion salestarren eraikinean kokatu nahi dute.
Datorren ostiralean, martxoak 24, Txantreako errepresioaren aurkako
gazte sarearen aurkezpena burutuko da 19:30tan Kaskallueta Elkartean:
Auzo mailan eta gazte moduan errepresioaren aurrean
antolatzeko beharrak ekarri gaitu hona. Izan ere gatazkaren konponbidea osorik
emateko preso eta iheslari politiko guztiak etxean beharko ditugu zein euskal
herritar orok pairatzen duen zapalkuntza etetea ere.
Horretarako preso eta iheslarien borrokan zein gatazkaren
ondorio diren jazarpen polizial eta judizialen egungo errealitatea gainditzeko
denok gara beharrezkoak. Errepresioa salatzeko, honetaz defendatzeko eta salbuespen
egoera honen aurrean gazte sare bat sortzeko unea iritsi da.
Herritarron borrokaren bidez konpromiso txiki zein handiz
guztion indarraz lortuko dugu errepresioari erantzun artikulatu bat ematea. Txantreako gazteria errepresioaren aurrean tinko!
Gaur goizean asteazkeneko desalojoa eta beste gazte batzuek pairatzen duten poliziaren jarraipena salatzeko prentsaurrekoa egin da eta bertan apirilaren 7 eta 8an Arriurdineta Plazan akanpada bat burutuko delaren berri eman da.
Esta mañana se ha realizado una rueda de prensa para denunciar el
desalojo producido el miércoles, así como la presión policial a otros jóvenes que viven en la misma situación y se ha anunciado que los días 7 y 8 de Abril se realizará una acampada en la Plaza Arriurdiñeta.
Gaur goizean Iza Zendea kalean baketxe batek hutsik zuen etxe okupatu bat desalojatu egin du
udaltzaingoak. Goizeko 7:00ak aldera agertu dira aurretiko abisurik eman gabe. Banketxeak jarri du salaketa etxe hutsetik gazteak kalera botatzeko eta epaitegian deklaratzera deituak izan dira.
18:00tan Auzotegin auzo batzarra deitu da. Larunbatean 12:00tan PRENTSAURREKOA burutuko da Arriurdineta Plazan.
Esta mañana la Policía Municipal ha desalojado una vivienda okupada que un banco mantenía vacía. La policía ha aparecido hacia las 7:00 sin previo aviso, tras la denuncia del banco para echar a l@s jóvenes a la calle y serán llamados a declarar en el juzgado.
A las 18:00 se ha llamado a una asamblea de barrio en Auzotegi.El sábado a las 12:00 habrá RUEDA DE PRENSA en la Plaza Arriurdiñeta.
ETXEBIZITZA ESKUBIDEA!
OKUPAZIOA EZ DA DELITUA!
Txantreako Emantzipazio Bulegoa / Oficina de Emancipación de la Txantrea: txbulegoa.blogspot.com
Martxan da TXANTREAN QUIZ lehiaketa, auzoko koadrila ezberdinak ezagutzeko galdeketa eta
erronka jolasa! Dagoeneko hainbat koadrilek parte hartu dute eta beste batzuk egun hauetan parte hartzen ari dira.
Parte hartu nahi izanez gero, jarri kontaktuan eta primeran pasa!
Ya está en marcha el concurso TXANTREAN QUIZ, ¡el juego de preguntas y retos para conocer distintas cuadrillas del barrio! Ya han participado unas cuantas cuadrillas y otras lo están haciendo estos días.
Si queréis participar, ¡poneos en contactos y a pasar un buen rato!
Martxoak 10ean, KOADRILEN ASANBLADA ospatuko da Salestarretan, gazte guztion interes eta nahiak betetzen dituzten Txantreako Jaiak antolatzen hasteko! Luntxa egongo da eta Salestarren eraikina ikusteko aukera izanen dugu! Zatozte eta egin zuen ekarpenak!
El 10 de Marzo se celebrará la ASAMBLEA DE CUADRILLAS en Salesianas, ¡con intención de que las Fiestas de la Txantrea cumplan con intereses y gustos de tod@s l@s jóvenes! ¡Habrá lunch y podremos visitar el edificio de Salesianas! ¡Venid y hacer vuestras aportaciones!
Topatu.eus Gazteek
gazteentzako eraikitako proiektuak bilduko ditu Gakoak. Proiektu hauek,
bestelako lan ereduak eskaintzeaz gain, ahal den neurrian
kapitalismotik at aldentzea izango dutela helburu adierazi dute. Irabazi
asmorik gabeko elkartea da, zeinak auzoko funtzio soziala bete nahi
duen.
Baloreei dagokionez euskalduna, botere harremanik gabea eta sistema kapitalistatik at kokatzen dute.
Hainbat
proiektu eta ideia garatzeko asmoa dute: auzoko garagardoa, umeentzako
proiektua, serigrafia eta kirol gunea, besteak beste. Kooperatiba hau
martxan jartzeko hainbat proiektu hartu dituzte eredutzat: Katakrak,
Lizarrako gazteen kooperatiba edo Sants-eko auzoa.
Finantzaketa
Proiektuak
martxan jartzeko diru bilketa kanpaina bat jarri dute martxan. Izan
ere, orain arte beraien poltsikotik jarri dute dirua. Kontu korronte
zenbaki bat zabaldu dute ekarpenak egiteko eta laster crowdfunding
kanpania bat jarriko dute martxan.