2017/02/10

Txantreako Inauteriak 2017

Aurten Txantreako inauteriak aldaketaz beterik datoz! Otsailaren 24 eta 25ean ospatuko dira,
ostiralean Herri Inauterien eguna eta larunbatean Karrozen eguna izanen dira.

¡Este año los carnavales de la Txantrea llegan llenos de novedades! Se celebrarán el 24 y 25 de Febrero, el viernes serán los Carnavales Populares y el sábado el día de las Carrozas.

HERRI INAUTERIAK
Otsailak 24an, ostiralean, Herri Inauteriak ospatuko dira. Aspalditik auzoak best
e herrietako mozorroak erabili izan ditu. Hurrengo urteari begira Txantreako mozorro propio bat sortzeko izeia plazaratu da eta ideia hori auzo osoan zabaltzeko asmoz bilera publiko baten deialdia zabalduko da.
Aurten, ordea, orain arte larunbatean ospatzen ziren herri inauteriak ostiralean ospatuko ditugu. Hamaiketako goxo baten ondoren Bernat Etxeparekoekin batera kalejirara joango gara. Eguerdian Kaskalluetan bazkari goxoaz disfrutatuko dugu, arratsaldeko kalejira indarrez hartzeko asmoz.

10:00 Hamaiketakoa / Almuerzo (Peña)
12:00 Kalejira eskolekin / Kalejira con las escuelas
15:00 Auzo bazkaria / Comida de barrio (Kaskallueta)
16:30 Mozorro karaokea txikientzat / Karaoke de disfraces para txikis
18:00 Zakuzaharren mozorro prestaketa / Preparación de los zakuzahar
19:00 Herri Inauterien kalejira / Kalejira de los Carnavales Populares
22:00 Kontzertua eta gaupasa / Concierto y gaupasa (Akelarre)
Bonoak: Auzotegi, Ogiberri
KARROZA LEHIKAETA: INFO GEHIO

KARROZA EGUNA
Larunbatea egun handian bilakatzeko asmoarekin, karroza eguna deituko diogu hemendik aurrera, egunaren ardatza izanen baita.
Arratsaldeko 17:30etan musikaz eta jai giroaz blaituta egongo den karroza desfilea aterako da salestaren patiotik, bertan izugarri ongi pasatzeaz gain, nahi duenarentzat karroza lehiaketa bat antolatu dugu.
Zazpi auzokidez osaturiko epai mahai batek erabakiko du zein den karrozarik txukunena. Baloratze orduan irizpide mota ezberdinak izango dira kontuan (mozorroa, dantzak edo antzezlanak, lana, sortutako giroa...). Irabazten duen koadrilak sari mundiala izango du, noski! Bazkaria Chef Claudio jatetxean.

12:00 Txistorrada Salestarretan eta karrozen prestaketa / Txistorrada en Salesianas y preparación de carrozas
12:30 Karrozen aurkezpena / Presentación de carrozas
14:00 Gazte bazkaria / Comida Juvenil (Auzotegi). Bonoak bertan, 7€.
14:00 Sagardotegi txikia (Peña). Bonoak peñan.
17:00 Karroza kalejira auzotik / Kalejira de zarrozas por el barrio
20:00 Sari banaketa / Reparto de premios
Gaupean / A la noche: Kontzertua eta gaupasa / Concierto y gaupasa (Auzotegi)