2017. urtea indarrez hasteko, urtarrilak 5ean egun potoloa izanen dugu Txantreako gazteok!
Azkenaldian auzoko gazteok elkartzeko eta elkarrekin jardueraren bat konpartitzeko beharra ikusi da. Baliteke zure inguruan hau komentatu edo pentsatu izana. Hala atera izan zen ere azken Koadrilen Asanbladetan.
Beraz, urtarrilak 5ean Koadrilen Afaria egiten dela baliatuta, afariaz haratago joanen den auzoko gazteontzako egun potolo bat prestatu dute hainbat gazte eta koadrilek!
Alde batetik, sorkuntza tailerra egongo da 11:00tan Auzotegin. Eta 16:30tan, Orvinako polikiroldegian.... Volleyball txapelketa!!!! 6 kideko taldeak sortuko dira eta apuntatzeko zerrendak Peñan, Avenidan, Ziripoten eta Kaskalluetako Ogiberrin egonen dira. txantreankultura@gmail.com helbidera idatziz ere apunta zaitezkete. Ez da derrigorrezkoa, baina sahia gaitezen taldeak mistoak egiten!
Txapelketan zehar, giroa berotzeko, musika jarriko dugu eta txantreankultura@gmail.com helbidera zuen musika bidali dezakezue bertan jartzeko. Animatu ongi pasatzera eta eman izena!!!
Ondoren, kalejiran abiatuko gara eta gazte mural eder baten margoketa eginen da. 20:00tan Burutik J taldearen kontzertua izango dugu eta 21:00tan, Koadrilen Afaria!!! Bonoak Txorimalo tabernan daude salgai, 5€tara.