El Movimiento Juvenil de la Txantrea comienza el curso con sus objetivos bien definidos: Desarrollar su potencial, crear base social, consolidar alternativas como la Oficina de Emancipación, ofrecer un ocio acorde a sus valores, articular un planto a la LOMCE y mejorar las herramients comunicativas, entre otros. El pasado 17 de Octubre presentó su plan para este curso a l@s jóvenes y vecin@s del barrio.
2012ko maiatzean egindako Topaketetan sortu zen egungo Txantreako Gazte Mugimendua, auzoko gazteen arazo amankomunei alternatibak bilatzeko asmoz.
Bi urte eta erdi ondoren, auzo mailako mugimendu
garrantzitsua dugu Txantreako Gazte Mugimendua. 7 lantaldez osatua dago,
gazteoi eragiten gaituzten gai nagusiak lantzen dituztenak: Aisialdia eta Kultura, Etxebizitza, Euskara,
Garunak Astintzen, Ikasle Mugimendua, Komunikazioa eta Lan Mundua. Horiez
gain, egitura bateratuak ere baditu.
Pasa den urriaren 17an Txantreako Gazte Mugimenduak bere
aurtengo plangintza aurkeztu zion Liburutegian auzoko gazte eta bizilagunei.
Iaz Gazte Mugimenduaren egonkortzea eman bazen, aurten auzoko gazteriaren
erreferente izate bidean bere potentziala garatzea izango du helburu nagusi.
Horretarako base soziala zabaldu, sozializazioa landu eta diskurtso eta eduki
propioak garatzeari ekingo dio.
Esan bezala lantalde ezberdinak problematika ezberdinak
lantzen dituzte, eta kurtso honetarako lantalde bakoitzak bere helburuak ezarri
ditu. Honela, Aisialdia eta Kulturaren alorrean helburua auzoko gazteriari bere
baloreekin bat datorren aisia eskaintzea izango da, koadrilak inplikatuz eta
auzoko eragileekin elkarlanean arituz. Koadrilen asanbladak egiten jarraituko
dira ere.
Etxebizitzari dagokionez, iaz sortutako Emantzipazio
Bulegoa mantenduko da, gazteei emantzipatzeko alternatiben inguruan
aholkularitza tekniko eta juridikoa eskaintzen dituena. Euskara lantzeko eta
hau gazteen artean errealitate normalizatua izateko, Gazte Mugimendua
euskalduntzea izango da helburua.
Garunak Astintzen lantadeak gazteen kritikotasuna
sustatzea du helburu eta aurten gazteriarentzako espazio formatiboak irekiko
ditu. Lan Munduari dagokionez, egungo sistemaren salaketa eta lanketa teorikoa
egiteaz gain, BaraTxan bezalako esparrua landuko da, nahi duten gazteekin.
Ikasle Mugimenduak gaur egun batez ere Eunate ikastetxean jarduten
du eta aurten LOMCE legearen aurkako dinamika garatuko du, iaz honengatik
jasotako isun ezberdinei aurre eginez. Lege honi plantoa irudikatzea izango da
helburu nagusia.
Bukatzeko, arlo komunikatiboan, Txantreako Gazte
Mugimenduak dituen tresnak garatu eta behar izatekotan berrian sortuko dira.
Hauen artean webgunea dugu (txgaztemugimendua.blogspot.com), mugimenduaren
jarduera islatzen eta zabaltzen duena, webgunean dagoen Pentsakutxa atala
(iritzi adierazpenerako espazioa) edota Gazte Mugimenduaren jardueraren
jarraipena egiten duten sare sozialak.