2014/06/04

[UDALAK ETA BIOK EUSKARAZ] Zure eskaera egin ezazu!!

Euskal Herrian Euskaraz-ek abiatutako "Udalak eta biok euskaraz" dinamikak aurrera darrai eta pasa den maiatzak 29an 25 eskaera gehiago errejistratu zituzten Iruñeko Kondestableko bulegoan. 
Aurretik aurkeztutako 140 horien erantzunik ez da jaso eta ekainaren 20an hiru hilabete beteko direnean isiltasun administratiboaren eraginean ezezko erantzuna izanen da.
Oraindik sinatu ez duzuen herritarrak animatu nahi zaituztegu udalarekiko ditugun harremanak euskaraz izan daitezen eskaera sina dezazuen, baita aurrerantzean antolatuko ditugun salaketa ekimenetan parte har dezazuen ere.
(Eskaera orria hemen klikatuz deskargatu dezakezue, norberak aurkeztu nahi izango balu egin dezan. Aurkezten diren eskaerak zenbatze aldera Euskal Herrian Euskaraz-i komunikatzea eskertuko lukete.)

Ez gara espaloitik jaitsiko!

Euskaraz bizi!