Zapatak lotu ditut, giltzak, dirua, non dago metxeroa? Etxeko ataria zeharkatu eta hirurehun metro eginen ditut kafe ebakia hartzeko. Egia esan, goizeko bost zigarroen ostean seigarrena gustura erretzeko soilik eskatuko dut kafea. Beste espaloian institutu garaiko klasekide bat. Nola aldatzen diren gauzak, kamarada; Zure azken hamar urtetako gora-beherak badakizkit eta ez dut zure ahotik horren berririk jaso. Beste honek eta besteak kontatu didate zertan eman duzun denbora; Bartzelonako bizitza, diru arazoak eta nola irten zaren zulo horretatik. Badakizu nolakoa zen... baten batek lagunduko zuen. Institutuko militantzia, itxura baino ez zen izan berea, honek ere hemengo dena alboratu eta beste hiri batera egin zuen ihes, koldar osti hori! Errepidea zeharkatzea burutik ere ez zait pasa. Eskua apur bat altxa, ez gehiegi, eta kitto.
SEGI IRAKURTZEN -->