Iruñeko Udalak ordenantza berri bat ezarri du gazte bajeren gorakada dela
eta
Besteak beste bajera berrien arteko distantzia 100 metrokoa izatea eta
jai egunetan 2:00etan ixtea
Honako datuak azaroaren 27an eta atzo bertako egunkari bateko berri
batean agertzen diren datuak dira, Iruñeko bajerei buruz. Azken urteotan
bajerek gora egin dute Iruñean, baita Txantrean ere. Teknikoki eta
gazteleraz, "centros de acceso restringido dedicados en Pamplona a la
celebración de actividades recreativas de carácter social, no abiertos a
pública concurrencia" deitzen dira. Ordenantza zorrotzago bat onartu da
eta lizentzia eskuratzen duten bajera guztiei aplikatuko da. Ondoren
"baldintza" batzuk aipatzen dira.
Komuna, bentilazioa
eta ur suministroa izan beharko dute eta ezin izanen dute sukalderik ezta dirua
lortzeko makinarik eduki. Bajera berrien arteko distantzia 100
metrokoa gutxienez izan beharko da eta ordutegi zorrotz bat ezartzen du. Udalak
dio astelehenetik ostiralera 00:00tatik 9:00tara bajera
"desalojaturik" egon beharko dela eta jai egunetan soilik 2:00ak arte
irekita egon ahalko dela, Sanferminak eta Eguberriak ezik, non ez da mugarik
egonen. Aforoa ere mugatu nahi dute, pertsona bat 5 m2-ko.
Udalak dioen arabera 1999 eta 2000. urtetik gazteriaren partetik
lokalak aisialdi toki bezala erabiltzeko eskaera aregotzen da, aisialdi
eskaintza ofizialaren alternatiba bezala (existitzen ziren beste
batzuk ahaztuz, noski). Bestalde, bajerek bizilagunekin gatazkak eta
insegurtasuna sortzen dituela diote, azken urtean bajeren aurkako 26
salaketa jarri baitira. Udalak dio "konsziente dela" gai honi
irtenbidea bilatu behar dela, zein den zuzenki aipatu gabe, "gazteon
eskaera soziala" dela, baita "bizilagunen segurtasuna eta
atsedena ziurtatu" behar duela. Errealitate honen irakurketarik ez
eta zergatiei buruz, ezer gutxi. Ordenantza berria
eta eskakizun berriak bajeren araudiari dagokionez, besterik
ez.
Iruñean 251 lokal daude lizentziarekin, horietatik
25 Txantrean daude kokaturik. Aurten 24
lizentzia tramitatu dira hirian, 16 onartu dira eta 8 tramitatzen daude. 26
salaketa jarri dira, eragozpenak edo zaratak direla eta. Gazteriaren
artean mota askotako iritziak daude bajeren inguruan, batzuk gustoko
dituzte eta erabiltzen dituzte, beste batzuk hauek erabiltzearen kontra daude, ez dituzte gustoko edo ezin dituzte ordaindu.
Edozein modutan ordanatza berria onartu dute eta honek arau gehiago ezartzen
ditu.