2017/03/27

Gakoa, Txantreako gazteen lan aukerak pizteko kooperatiba

Auzoko gazte mugimendua Gakoa gazte kooperatibaren sortze lanetan murgilduta dabil. Bizilagunek auzoari begira abiarazi nahi dituzten negozioen aterpe izan nahi du egitasmoak. Gauzatzeko dirua behar dute, ordea, eta biltzeko bideak lantzen hasi dira.


















NAIZ.EUS Iruñeko Txantrea auzoko gazte mugimenduak kooperatiba bat sortzea erabaki du, aukera izan dezaten auzotarrek auzoarentzako proiektuak garatzeko haren barruan. Hilabete hasieran aurkeztu zuten egitasmoa eta hura gauzatzeko lehen eginbeharrekin ari dira. Ondo bidean, ekainerako eratuko dute aspaldiko kezka bati erantzuna den Gakoa kooperatiba.

2012an mugimenduak auzoko gazteen egoera aztertu zuen, 15 eta 35 urte arteko 350 gazteri elkarrizketa eginez. «Bakoitzaren kezkak eta nahiak atera genituen», gogoratu du kooperatibaren sustatzaileetako bat den Miren Leuzak. Datuekin diagnosia egin zuten eta, besteak beste, lanaren inguruan kezka handia zegoela ikusi zuten. Horiek horrela, esparru horretan jarduteko taldetxoa osatu zuten eta hainbat kanpaina egin dituzte urteotan. Lau kide ari dira egun buru-belarri alor horretan eta iaz kooperatibaren ideia bururatu zitzaien.

Eredu propio baten inguruan antolatu duten kooperatibak bi helburu nagusi ditu. Batetik, «ahal den heinean egungo sistema kapitalista heteropatriarkaletik at geldituko den lan eredua»; bestetik, arlo guztietako proiektuak garatzeko baliabideak eskaintzeko tresna izatea. Horren bidez, euren balioak barneratzen dituen lan mota sortu nahi dutela zehaztu du kideak. «Giro euskaldunean sortu nahi dugu proiektu oro. Kooperatibista izateko euskalduna izan behar duzu edo behintzat euskara ikasten aritu. Badakigu horrekin jendea galtzen dugula, baina hasieratik esan dugu balio batzuen gainean eraikiko genuela. Parekidetasuna, berdintasuna, ekologia...».

Negozio guztiak enpresaren baitan egikarituko dituzte. Ez dute irabazi asmorik, beraz, etekinak enpresan berrinbertituko dituzte, egitasmo berriak finantzatu, piztu edo bultzatzeko. Hau da, «hilean edo urtean ditugun gastu guztiak eta langileen soldatak ordainduta sobera dagoen guztia kooperatibarentzat izango da. Gerta daitekeen edozein arazotarako edo beste proiektu batzuk sortzeko», argitu du gazteak. Edonork proposa dezake ideia bat, eta batzarrean aukeratuko dute zein landu. Jada garatu dute lehena, Txantreako identitatearen ikur izatea nahi duten Ama-Gi artisau garagardoa, eta beste proposamen batzuk aztertzen ari dira: gimnasio herrikoia, serigrafia eskolak, haur ludoteka… Esku artean dute taberna bat irekitzea ere. Inguruan itxitakoek gazteak elkartzeko toki faltan utzi dituela ohartu ziren eta udalak auzoari eman dion salestarren eraikinean kokatu nahi dute.

2017/03/20

Txantreako gazteriak errepresioari ez!

Datorren ostiralean, martxoak 24, Txantreako errepresioaren aurkako gazte sarearen aurkezpena burutuko da 19:30tan Kaskallueta Elkartean:
Auzo mailan eta gazte moduan errepresioaren aurrean antolatzeko beharrak ekarri gaitu hona. Izan ere gatazkaren konponbidea osorik emateko preso eta iheslari politiko guztiak etxean beharko ditugu zein euskal herritar orok pairatzen duen zapalkuntza etetea ere.
Horretarako preso eta iheslarien borrokan zein gatazkaren ondorio diren jazarpen polizial eta judizialen egungo errealitatea gainditzeko denok gara beharrezkoak. Errepresioa salatzeko, honetaz defendatzeko eta salbuespen egoera honen aurrean gazte sare bat sortzeko unea iritsi da.
Herritarron borrokaren bidez konpromiso txiki zein handiz guztion indarraz lortuko dugu errepresioari erantzun artikulatu bat ematea. 
Txantreako gazteria errepresioaren aurrean tinko!

2017/03/18

Apirilak 7-8, AKANPADA Arriurdiñeta Plazan!

Gaur goizean asteazkeneko desalojoa eta beste gazte batzuek pairatzen duten poliziaren jarraipena salatzeko prentsaurrekoa egin da eta bertan apirilaren 7 eta 8an Arriurdineta Plazan akanpada bat burutuko delaren berri eman da.

Esta mañana se ha realizado una rueda de prensa para denunciar el
desalojo producido el miércoles, así como la presión policial a otros jóvenes que viven en la misma situación y se ha anunciado que los días 7 y 8 de Abril se realizará una acampada en la Plaza Arriurdiñeta.













PRENTSUARREKOA eta egitarauaren informazio osoa

RUEDA DE PRENSA y toda la información del programa

2017/03/15

Txantrean Quiz: #1


Auzoko etxe okupatu bat desalojatu dute!

Gaur goizean Iza Zendea kalean baketxe batek hutsik zuen etxe okupatu bat desalojatu egin du
udaltzaingoak. Goizeko 7:00ak aldera agertu dira aurretiko abisurik eman gabe. Banketxeak jarri du salaketa etxe hutsetik gazteak kalera botatzeko eta epaitegian deklaratzera deituak izan dira.
18:00tan  Auzotegin auzo batzarra deitu da. Larunbatean 12:00tan PRENTSAURREKOA burutuko da Arriurdineta Plazan.


Esta mañana la Policía Municipal ha desalojado una vivienda okupada que un banco mantenía vacía. La policía ha aparecido hacia las 7:00 sin previo aviso, tras la denuncia del banco para echar a l@s jóvenes a la calle y serán llamados a declarar en el juzgado.
A las 18:00 se ha llamado a una asamblea de barrio en Auzotegi.El sábado a las 12:00 habrá RUEDA DE PRENSA en la Plaza Arriurdiñeta.

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA!
OKUPAZIOA EZ DA DELITUA!

Txantreako Emantzipazio Bulegoa / Oficina de Emancipación de la Txantrea:  txbulegoa.blogspot.com