Eunateko ikastetxean kamerak jarri dituztela salatu dute eunateko ikasleek. Ekainean ikastetxearen kanpoaldean 13 kamera jarri zituzte. Jakinarazpenik gabe egin dutela eta kontrola bermatzeko jarri dituzte salatu dute ikasleek.
Pasaden asteazkenean, Irailaren 5ean auzo batzar bat burutu zuten. Auzoari egoeraren berri emateko eta auzo moduan erantzun bat bideratzeko.
Auzo batzarra
Irailaren 7an kurtsoaren hasierarekin, kontzentrazio bat burutu zen goizean. Arratsaldean prentsaurreko bat egin zen ikastetxearen atean.
Hemen prentsaurrekoa, eta irakurketaren laburpena
https://www.youtube.com/watch?v=3adNx2P4Ems&feature=youtu.be
Kamara
horiek jartzeko arrazoia azken bi urteotan izan diren bandalismo
ekintzak ekiditeko izan direla azaldu die bai Hezkuntza Departamentuak
bai zentroko Zuzendaritza taldeak. "Problematika baten aurrean
konponbide errazaren bidea hartu dute. Arazoa ez da ez bukatzen ez
konpontzen 13 kamera instalatuz, are gutxiago aspalditik zentroan eman
den arazo bat baldin bada. Ikasleriarekin eztabaida edo lanketa baten
saiakera egitearen aukera albo batera utzi dute", kritikatu dute
ikasleek.
Kamara horien gastu
ekonomikoa ere salatu dute. Izan ere, "landutako edukietatik haratago
doazen jarduerak edo lanketak egiteko ez omen dago dirurik. Uste dugu
Hezkuntza Departamentuak ez dituela batere argi zeintzuk diren benetan
ikastetxeetan egin behar diren hobekuntzak".
"Ikasleria kikildu
nahi duen neurri hau hezkuntza sistemaren hutsegitea dela uste dugu.
Sormena eta irudimena dira gure berezko bertute. Ikasleak gara, heziketa
prozesu batean barneratuta gaudenak. Ikastea eta sortzea eraldaketarako
tresnak dira, eta arriskutsuak gerta daitezke mundua kontrolatu nahi
duten horientzat. Gure segurtasuna bermatzeko neurri gisa saltzen
digute, baina guk argi daukagu zein den kamera horien funtzioa", esan
dute ikasleek, segidan aurreratzeko kamera horiek ez dituztela onartuko.
Ondorioz,
Hezkuntza Departamentuari eta Zuzendaritza taldeari honen inguruan
hausnartzera gonbidatzen dituzte eta kamerak ken ditzaztela eskatu
diete.
HURRENGO DEIALDIAK
- Astelehena 10, arratsaldeko 18etan Asanblada erraldoia XABIKAS plazan