2019/03/19

IRITZI ARTIKULUA: Eunateko ikasle ohi baten eskutik




Hemen duzue Eunateko ikasle ohi batek egindako iritzi artikulua Eunateko irakasleek idatzitako artikulu baten arira. Hemen irakasleek idatzitako artikuluaren esteka: https://www.naiz.eus/eu/iritzia/cartas/eunateko-elkarbizitza-kolokan-d-ereduaren-eta-hezkuntza-publikoaren-kaltetan 


Eunateko ikasle ohi baten iritzi artikulua:

Gaur izan dut EUNATEKO ELKARBIZITZA KOLOKAN D EREDUAREN ETA HEZKUNTZA PUBLIKOAREN KALTETAN idatziaren berri. Ezin ukatu, pena eta amorrua sentitu dudala sinatzaileetako batzuk nor zineten ikustean. Urteak dira Eunaten ikasteari utzi nionetik, bai eta auzo/gazte/ikasle mugimenduak utzi nituenetik, baina, hala ere, uste dut zilegi dela nire iritzia «kanpotik», eta posizio argi batetik adieraztea. 

Era berean, esan beharra daukat harritu egin nauela idatziaren edukiak berak. Lau parrafo eskasetan ezer gutxi aipatzen duzue benetako arazoari buruz. Bizikidetza, begirunea eta tankerako hitzekin bete zaizue ahoa, eta ematen du zuen burua publikoki zuritzeko D ereduaren eta hezkuntza publikoaren pankartaren atzean ezkutatu zaretela.

Arazorik badago, zuen arazoa bera konpontzeko jarrera ezak elikatu duelako izan da. Nik dakidala bizikidetza biren arteko asuntoa da, baina batek entzungor egiten badu, noski bizikidetzarik ez. Eta begiruneaz ari zaretela, bi hitz: ze errespetu klase da zuena, ikastetxeko ikasleei biltzeko eta adierazpen askatasuna ukatzen diena? 

Kamerarik gabeko Eunate batean ikasi nuen nik. Eta hori hala izan bazen, nire aurreko belaunaldiei esker izan zen. Izan ere, gogora ekarri nahi dut kameren afera ez dela berria gure auzoko ikastetxean. Ez, orain hamar bat urte kamerak jartzeko saiakera egon zen, eta orduko ikasleen presioari esker ez ziren ezarri. Eta espero dut, gaurko ikasleei esker datozenek ere kamerarik gabeko Eunate batean ikasiko dutela.
Kamerekin josi duzue Eunate, dena ikusi ahal izateko, baina ematen du ez duzuela arazoa non dagoen ikusi nahi.

Iñigo Satrustegi, Eunateko ikasle ohia.

2019/03/05

TXANTREAKO BULKADA EGUNA BADATOR

|TXANTREAKO BULKADA EGUNA| 

Auzoko gazte antolakundeak Bulkada Berrien Garaia da dinamikaren berri eta informazioa helarazten digu.

Baino zer da Bulkada Gaiara da dinamika?

Txantreako gazte antolakundearen izenean helarazten dizugu eskutitz hau, jarrairen 40. Urte hurrenaren harira “BULKADA BERRIEN GARAIA DA” dinamika martxan dago Euskal Herrian zehar. Belaunaldi ezberdinek 40 urteetako historia eta bizipen ezberdinak, eztabaidak, hausnarketak, bulkadak… askotariko gertakariekin batera elkar trukatzea bilatzen du dinamikak.
Auzoan uste izan dugu gazte borrokaren memoria lantzeko aukera polita zela hau. Izan ere, belaunaldiz belaunaldi herri honen askapenean eta eraikuntzan zein gure auzoan eta gure auzotik borroka honetan parte hartu duten gazteak batzeko eta eztabaidak, hausnarketak, bizipenak elkar trukatzeko aukera interesgarria zela.

Gazte borrokaz eta gazte artikulazioaz lortutakoa, eraikitakoa, galdutakoa, irabazitakoa ikasgai ederra iruditzen zaigu.. Kroska, grebak, Ezkaba gaztetxea, kalea, auzo elkartea, herri mugimendua, gazte asanblada, ikasle mugimendua, gazte mugimendua… belaunaldi ezberdinen artean partekatzeko, hausnartzeko, indarrak eraberritzeko eta lanean jarraitzeko. Hamaika borroka ta dinamika burutu ditu Txantreako gazteriak belaunaldiz belaunaldi, hamaika borroka ta dinamika hauek aurrera eramaten parte hartu dute ehundaka gazte auzoan.

Eta zu, bai, auzoko gazte ameslaria, borrokalaria, langilea, ezin duzu galdu!

Martxoaren 11-tik 16-era burutuko diren eztabaida, hitzaldi eta ekimenetara parte hartzea gonbidatzen zaitugu, hauetan parte hartzera eta antolatzera ere nahi izatekotan. Hitzaldi zein hausnarketaz beteko dugu astea eta larunbatean ekimenez beteriko eguna prestatu dugu, gazte antolakundeen bilakaera eta ekimenen memoria auzoan barna, bazkaria, “JurruQuizz” besteak beste. Eskuratu bazkarirako bonoa Auzotegin.
EGITARAUA
Astean zehar gazte antolakunde ezberdinetan zehar ibilitako gazteen eskutik izanen ditugu hitzaldiak, animatu eta parte hartu!



BULKADA EGUNA MARTXOAREN 16

- BAZKARIRAKO BONOAK AUZOTEGIN DAUDE -

2019/03/04

Txantreako Inauteriak 2019: Herri Inauteriak

Pasa den ostiralean Txantreako Inauterien lehendabiziko eguna ospatu zen, Herri Inauterien ospakizunarekin. Goizean auzoko ikastetxeetan jaia egin eta gero arratsaldean kalejira abiatu zen herri ezberdinetako inauterietako pertsonaiekin.