2021/02/24

|BIDEOA| Goazen gazteok, okupatzera!


Okupaloren bidetik, asanblea okupak bigarren abesti bat egin zuen auzoarentzakt! Entzun eta gozatu!

LETRA

Goazen gazteok, okupatzera
etxe hutsen bila auzoan
Orain badakit, nongo asanbladan 
dagoen proiekturik ederrenaaa

Gure mundua kapitalista da 
ta hortxe gaude gu ta idei berriak

Kostatzen zaigu askori
ametsa bihurtu egi
Baina gazte izanda, bada abenturatzerik
Goazen auzolanean lortu dezagun
Okupa okupa, okupa okupa

Okupaloren bidetik sistemari burla
Elkarreko lanez ta erotasunez
Etxe bat auzoan okupatzeeera 

Ekin lagun bideari
Asanbladakin ez da beldurrik
Zahartzaroan ez damutu 
Atzera begiratzean irria sortuu

Goazen gazteok, okupatzera
etxe hutsen bila auzoan
Orain badakit, nongo asanbladan 
dagoen proiekturik desberdinenaak!






 

2021/01/14

|BIDEOA| Okupalo...etxebizitza eskubidea!


Auzo hontako gazteek beste modu batean bizi nahi dutelako, ameslariak direlako, 'normalitatea' irauli nahi dutelako, elkarlanean eta eguneroko lanaren bitartez bideo hau eskeini dute! ETXEBIZITZA ESKUBIDEA!
 

LETRA

De casa irme cada vez quiero más
Ni una opción tengo ya
Somos okupas en un mundo capitalista y de maldad
Inquietud y juventud tengo yo en mi interior
Quisieron detener pero se escapó
No dejes que sepan de ti
Que no entren, la abogada me dijo a mí
Has de vivir has de okupaaaar
¿Qué más da?

Okupalo, okupalo, ya lo tienes que querer
Okupalo, okupalo, ya no hay nada que temer 
Qué más da, emancípate
No hay nada mejor, el frío a mí nunca me molestó

Desde la ignorancia, que difícil todo es
Pero la asamblea te va a hacer poder
Soy libre y ahora intentaré sobrepasar los límites
ya no hay mas reglas para mí por fin

Okupalo, okupalo, abre una puerta ya
Okupalo, okupalo, te vas a emancipar
ETXEBIZITZA ESKUBIDEA vamos a okupar

En las entrañas del sistema puedo entrar
Cambiar y el mundo así poder mejorar
Me fui de casa y la asamblea me animo
Ya no regresaré, la normalidad pasó

Okupalo, okupalo, del sistema me rio ya
Okupalo, okupalo, proyectos nuevos vamos a hacer
Que la mente imagine otra vez
Dejalá crear, alternativas a mogollón 

2020/01/23

|ETXEBIZITZA ESKUBIDEA |

CACEROLADA EN LA TXANTREA EN CONTRA DEL ACOSO POLIZIAL Y EN DEFENSA DE LA OKUPACIÓN La casa Okupa situada en la calle Huarte de la Txantrea lleva dando cobijo a jóvenes del barrio durante años. Esta vivienda que el gobierno foral dejó a su suerte hace casi una década, fue recuperada para convertirla en una alternativa a las dificultades de emancipación en condiciones dignas que sufre la juventud. Y como respuesta a los deseos por cambiar un sistema económico puramente mercantil. Capitalista, para que nos entendamos. En su activa historia en este barrio, recoge episodios de resistencia vecinal contra todos los ataques que ha sufrido, y sigue adelante. Así como ricas experiencias e implicación en diferentes dinámicas vecinales y festivas. Todos sabemos quién son las ocupantes, jóvenes inquietas y activos de este barrio. Todos, excepto la policía municipal, a pesar de que lleva esforzándose con energía en ello durante los últimos días. Llevan ya una semana a turnos completos en dicha calle. Entrando sin permiso al portal e identificando a las vecinas. Preguntando pero no respondiendo al porque de su presencia. Violando la intimidad en horas que traspasan los límites. Contra el acoso policial que estamos sufriendo y en defensa de la okupacion, hoy celebramos esta cacerolada vecinal y en adelante procederemos a limpiar nuestra calle y a defender a nuestras vecinas!! Uharte kalea bizirik!! Etxebizitza eskubidea! POLIZIAREN JAZARPENAREN KONTRA ETA OKUPAZIOAREN DEFENTSAN, KAZEROLADA TXANTREAN Urteak dira Txantreako Uharte kaleko etxe okupa auzoko gazteentzat babesgune izan dela. Duela hamarkada bat Gobernu foralak etxea hutsik utzi zuen, eta Txantreako gazteek berreskuratu egin zuten, emantzipaziorako alternatiba gisa. Sistema ekonomiko merkantil hau aldatzeko nahiarekin; finean, sistema kapitalista. Historian zehar, auzo honek askotan aurre egin die mota ezberdinetako erasoei, eta honetan darrai. Esate baterako, auzo zein festa giroko dinamikak bultzatuz eta esperientzia aberasgarriak sortuz. Guztiok badakigu zeintzuk diren etxe horretako bizilagunak, egonezinak, eta auzoko dinamiketan inplikatuak. Guztiok, udaltzaingoak izan ezik, nahiz eta egun hauetan zehar gogotsu saiatu diren. Azken astean txandaka ibili dira baimenik gabe atarian sartuz, bizilagunak identifikatuz, gazte hauek identifikatzeko saiakeran; eta are gehiago, haien presentziaren arrazoirik eman gabe, bizilagunen intimitatea bortxatuz. Poliziaren jazarpenaren kontra eta okupazioaren defentsan, gaur auzo kazerolada hau antolatu dugu. Aurrerago kalearen “garbiketa” burutuko dugu, eta gure auzokideak defendatuko ditugu!! Uharte kalea bizirik!! Etxebizitza eskubidea!

http://ahotsa.info/edukia/txantreako-etxe-okupa-baten-kontrako-jazarpena-salatu-dute
https://www.youtube.com/watch?v=Axd-yt2hZXU&feature=emb_title






2019/11/21

IKASLE GREBA AZAROAK 28

“Ikasleak gara. Indarra gara. Gure inguruan bizi ditugun injustizia, zapalkuntza eta problematikei aurre egiteko beharra sentitu eta hauei erantzuteko antolatu garen ikasleak”. Hezkuntza eta ikasle mugimenduaren baitan aurkitutako “hutsunetik” abiatuta hasi dira antolatzen gazteak: “Ezagunak izan dira ikasleek kaleak hartu dituzten egunak eta kontaezinak hezkuntzako inposaketen aurka mobilizatutako pertsonak. Kontziente gara, ordea, hainbesteko indarra izan duen ikasle mugimendu horren argia itzaltzen joan dela azkenaldian”. 

Ikasle gisa egungo hezkuntza sistemak modu ugaritan zapaltzen dituela azaldu dute; hezkuntza sistema espainiar zein frantziarrak genero zapalkuntzan, nazio ukapenean, kultura, arraza edota klase bereizketan, amalurraren agortzean eta kontrol sozialean oinarritzen baitira, besteak beste. Ikastetxez ikastetxe saretzen ibili dira, tokian toki ikasleek bizi dituzten problematikei aurre egiten. Eremu lokalean lan egiteaz gain, ordea, “hezkuntza sistema hauek eraisteko eta euskal hezkuntza sistema propio bat eraikitzeko” beharrezkotzat jo dute Euskal Herri mailan antolatzea. 

Frantziar eta Espainiar estatuek bermatutako hezkuntza ereduek heuren hizkuntza gutxietsi eta herriaren historia ukatzen dituztela gogorarazi dute. Eta horregatik hautatu dute urriaren 12a, Hispanitatearen eguna, euren aldarriak publiko egiteko. 

Ikasleak erdigunean jarriko dituen hezkuntza eredu parekide, kooperatibo eta kritiko bat eraikitzeko apustuan berretsi dira ikasleak. “Hezkuntza sistema nazional, publiko, komunitario, euskaldun eta feminista bat eraiki nahi badugu, frantziar zein espainiar estatuetatik askatzen garenean baino ez dugulako lortuko. Horregatik, gaurtik hasita, euskal hezkuntza sistema propio eta burujabe baten alde urratsak emateko beharrean ikusten gara”. 

Bide horri ekiteko lehen urrats gisa irudikatu nahi dute azaroaren 28ko ikasle greba. Pentsionisten, metaleko langileen, mugimendu feministaren edota ekologistaren ereduari jarraiki, kaleak hartzeko deia egin dute: “Goazen ikasle batasunaz hezkuntza sistema hauek eraitsi eta guztion mesedetara egongo den hezkuntza burujabe bat eraikitzera”.


Iruñean mobilizazioa:
Azaroak 28, 12:00etan HEZKUNTZA DEPARTAMENTUTIK

Hainbat ekimen burutu dituzte Euskal Herriko zenbait heziguneetan, info +: https://topatu.eus/edukia/ikasle-grebara-begira-hainbat-dinamika-jarri-dituzte-abian-ikasleek