Arkaitz Bellon elorrioarraren heriotzaren ondorioz biharko deialdiak bertan behera utzi eta espetxe politikak eragindako heriotza hau salatzeko deialdiarekin bat egiten da.
Topatu.info:
Puerto I espetxeko zeldan aurkitu zuten hilik asteazkenean Arkaitz
Bellon elorrioarra. Orain, autopsiaren emaitzaren zain daude heriotzaren
zergatiak argitzeko. Hala ere, Etxerat elkarteak gogor salatu du
heriotza hau, eta euskal presoei ezartzen zaizkien “salbuespen egoerekin
berehalakoan amaitzeko” eskatu du; sakabanaketa “zigor gehigarri” bat
baita preso zein senideentzat. Ernai Gazte Antolakundeak ere ildo
beretik, “mendekuan oinarritutako espetxe politika” gogor salatu du.
Horrez gain, hainbat eragile politikok, sindikalek eta sozialek
Euskal Herriko herri eta auzoetan sakabanaketaren aurka mobilizatzera
deitu dute, ‘Espetxe politika honi ez. Sakabanaketa amaitu’ lelopean,
Arkaitz Bellon presoaren heriotza salatzeko. Hainbat herritan
mobilizazioak egin dituzte eta gaurko ere hitzorduak jarrita daude.
Larunbatean, berriz, 17:30etan Elorrion manifestazioa egingo dute.
LARUNBATA: Elorrio: 17:30etan manifestazioa plazatik abiatuta