 |
Uitziko Gazte Kanpaldian |
|
|
Uda bukatzear dago eta auzoko hainbat gazte bildu zituen Gazte Kanpaldia behin burututa, aurtengo kurtsoari begira
Txantreako Gazte Mugimenduan martxan jarri gara berriz ere. Gazte Mugimenduaren bigarren urte honetan, hainbat erronka ezarri ditugu, gazteok pairatzen ditugun egoeren aurrean alternatibak lantzeko.
Alde batetik, kurtso honetan
Emantzipazio Bulegoa irekitzeko asmoa dugu, auzoan errealitate den eta gazteoi bereziki eragiten gaituen etxebizitzaren arazoari aurre egiteko asmoz.
Bestetik, lan munduaren egoera kaxkarra dela eta
Gazte Kooperatibaren inguruan ere arituko gara kurtso honetan zehar, gazteontzat beharrezko alternatiba bat delakoan.
Urte eta erdi ondoren Txantreako Gazte Mugimendua
zabala, anitza, parte-hartzailea eta indartsua bilakatzen dihoa
auzoko koadrilak saretu ahal izateko eta gazteriaren bilgune izateko.
Eta, noski, aisialdiko jarduerak ez dira faltako:
kirola, ateraldiak, txapelketak... eta
jaiak, nola ez!
Hau guztia eta gauza gehiago ditugu lantzeko, baita ekarpen berriak ere, beraz gazte orori Gazte Mugimendura hurbiltzera eta murgiltzera animatzen dugu!
Se acaba el verano y una vez pasado el Campamento Juvenil, de cara a este curso en el
Movimiento Juvenil de la Txantrea nos hemos puesto en marcha. En este segundo año del Movimiento Juvenil, hemos fijado diversos retos para trabajar alternativas ante las situaciones que vivimos l@s jóvenes.

Por un lado, tenemos intención de abrir en este curso la
Oficina de Emancipación, para hacer frente a un problema como el de la vivienda, que es una realidad en el barrio y que nos afecta especialmente como jóvenes.
Por otro lado, ante la precaria situación del mundo laboral, durante este curso trataremos sobre la
Cooperativa Juvenil, considerando que es una necesidad para juvenil.
Tras año y medio, el Movimiento Juvenil de la Txantrea va siendo cada vez más
amplio, diverso, participativo y fuerte para conectar a las
cuadrillas del barrio y ser un punto de encuentro entre jóvenes.
Y, por supuesto, tampoco faltarán actividades de ocio: deporte, salidas, campaonatos... ¡y
fiestas, cómo no!
Tenemos todo esto y más por hacer, también nuevas aportaciones, por ello, ¡animamos a toda la juventud a acercarse y sumergirse en el Movimiento Juvenil!