2014/02/27

IHAUTERIAK


"Ihauteri, inauteri, aratuste, karnabal, zanpatzar... modu askotara deituak izan dira mozorroz, musikaz, dantzaz, janariz eta edariz bustitako egun hauek. Euskal Herriko herri askotan ospatzen diren egunak dira, abenduan hasi eta martxora arte."

SEGI IRAKURTZEN / SIGUE LEYENDO

2014/02/25

"Mobilizazio egoera iraunkorrari" ekin diote Ikasle Abertzaleek

Euskal Eskola Nazionala eraikitzeko bidean mobilizazio kanpaina iraunkorrari hasiera eman diote Ikasle Abertzaleek. Hezigunez hezigune, maila lokalean egingo dituzte ekimen gehienak, baina mobilizazio nazionaletan parte hartzera ere deitu dute. Tartean, martxoaren 3an Bilbon egingo den gailur ekonomikoaren kontrako mobilizazioak zein martxoaren 27an Hego Euskal Herrian egingo den ikasle greba orokorra.

ADI MOBILIZAZIOETARA!!

KAPITALISMOAREN AURREAN, MARTXOAREN 3an GAZTEOK BILBORA!!!

FMI kanpora! Martxoaren 3an Iruñerriko gazteok BILBORA!

Autobuserako bonoak AKELARREN salgai, osteguna (otsailak 27) baino lehen apunta zaitez!!!!

2014/02/24

ISILIK EZ!


"Isilik, lurrera begira eta adi-adi nahi izan gaituzte gazteak. Ezer esan gabe, guk esan genezakeen ezerk ez baitzuen interesik; umil eta xume, heldu sasijakintsuen aurrean esaneko; akritiko, esaten diguten guztia esponjak bezala xurgatuz, zalantzan jarri gabe, kontra egin gabe. Eta izan ere, hala izan gaituzte maiz."

SEGI IRAKURTZEN / SIGUE LEYENDO

2014/02/22

Martxan da ahotsa.info

ahotsa.info
Ostiral gauean ahotsa.info komunikazio proiektua aurkeztu zen Alegria de Iruña Peñan. Auzolanean sortutako webgune hau Nafarroako momentuko informazioa bilduko du eta ikusentzunezko formatuak erabiliko ditu batez ere, sare sozialekin batera. Nafarroako herri mugimenduen bozgoragailua izateko helburu dauka. 

El proyecto comunicativo ahotsa.info se presentó el viernes a la noche en la Peña Alegria de Iruña. Esta página web creada en auzolan recogerá información del momento de Navarra y utilizará formatos audiovisuales, junto a redes sociales. Tiene como objetivo ser altavoz de los movimientos sociales y populares de Navarra.   

2014/02/20

PRESOEN INGURUKO BATZAR INFORMATIBOA

Ernai-ren oharra:


Aupa gazte!

Auzoan 10 preso politiko ditugu estatu espainol eta frantzeseko espetxeetatik sakabanatuta. Guztiontzat ezagunak dira dispertsioak sortzen dituen eskubide urraketak eta guztiok dugu espetxe politika kriminal honekin amaitzeko gure ekarpena egiteko aukera.

Modu askotara egin daiteke ekarpena, mobilizazioetan parte hartuz, ekarpen ekonomikoa eginez, edota presoari ezartzen dioten isolamenduarekin apurtuz.

Auzoko presoak txantreatik ehunka kilometrotara urrunduta egon arren, auzoak beraiekin harremana mantentzea ezinbestekoa da; eta honetarako modu bat bisitan joatea da.

Auzoko presoak bisitatzen hasteko gonbitea egiten dizugu, eta horretarako egingo dugun batzarrera gonbidatu nahi zaitugu. Bertan bisita bateko nondik norakoak azalduko ditugu, baita jendeak dituen kezkak eta zalantzak argitu ere.

Otsailak 21 ostiralarekin, 19:30etan Auzotegin

Gazteok dispertsioari ez!!!