2013/02/28

Antzerkia: "Nik ere egin beharko & co"

 Txantreako Korrika Batzordetik:

Igande honetan, martxoak 3, arratsaldeko 18:00ean Txantreako Igeritokian ANTZERKIA Zirika Zirkus taldeko Pantxika Lamurrekin. Taularatuko den ikuskizuna hauxe da: "Nik ere egin beharko & co". Sarrera dohainik izanen da.

Gogoratu etzi ostiralean beste antzezlan bat izanen dugula Euskaldunon Biltokin, arratsaldeko 20:00ean ("Sarean zintzilikatua"), eta larunbat osoan zehar auzoan Korrikaren aldeko festa eginen dugula. Bazkarirako txartelak Auzotegin, Akelarren eta Zurgain. Eguraldi honekin Kaskalluetaren barruan egin beharko da ezinbestean!


Eman euskara elkarri!!

2013/02/27

Koadrilen Asanblada / Asamblea de Cuadrillas

Jakingo duzunez jaietako prestakuntzak abian daude jada. Aurtengo jaiak Apirilaren 30tik Maiatzaren 5a bitarte izango dira. Dagoeneko, pasaden ostiralean, Txantreako jaiak prestatzeko koadrilen lehenengo asanblada burutu zen. Han batu ginenok hainbat ideia bota genituen, baina zuen buruetan beste asko egongo direla ziur gaude ere bai. Horregatik pasaden urteko jaiak hobetu daitezkeela uste baduzu, zure buruan kristoneko ideia baduzu edota jaien prestakuntzan parte hartu nahi baduzu Ostiralero arratsaldeko 8etan Auzotegin aukera bikaina duzu auzoko beste koadrilekin batera jai ikaragarriak prestatu ahal izateko.
Parte hartu zure auzoko jaien prestakuntzan!
Koadrilen Asanblada

Como sabrás ya están en marcha los preparativos para las fiestas del barrio. Este año las fiestas tendrán lugar del 30 de abril al 5 de mayo. El pasado viernes se realizó la primera asamblea de cuadrillas para la preparación de dichas fiestas. Los allí presentes propusimos diferentes ideas, pero estamos segurxs que en vuestras cabezas habrá muchas más. Por eso, si crees que se pueden mejorar las fiestas del año pasado, si tienes una buenísima idea o si quieres participar en los preparativos de las fiestas todos los viernes a las 8 de la tarde en Auzotegi  tienes una excelente oportunidad para poder preparar unas fiestas inmejorables junto con otras cuadrillas.
¡Participa en los preparativos para las fiestas de tu barrio!
Asamblea de cuadrillas

ZukGua prozesu amaierako kongresura autobusa

Martxoaren 2an ospatuko da kongresua Lizarran, Gazte ZukGua prozesuaren amaiera. Han sortuko da euskal gazte mugimendu independentistaren erakunde berria.
Iruñerritik autobus bat joanen da eta Txantrean Zurgai Tabernan apuntatzeko egongo da osteguna arte. 

El final del proceso ZukGua se celebrará el 2 de Marzo, con un congreso en Lizarra. En él se creará el nuevo movimiento independentista vasco juvenil. 
Desde Iruñerria partirá un autobús y en la Txantrea hay para apuntarse en Zurgai hasta el jueves.

Gazte ZukGua

Info +: http://topatu.info/egun-osoko-jaia-antolatu-dute-larunbaterako-lizarrako-gazteek-kongresuaren-harira/

2013/02/26

Iruñerriko gazteria Sakanarekin bat!


Iruñerriko hainbat kolektibo hurrengo osteguna otsailak 28 goizeko 12:00etan kontzentratuko gara Eraikin Singularrean Sakanatik datozten lagunei ongi etorria emateko. Ondoren, haiekin batera abiatuko gara.

Varios colectivos de Iruñerria nos concentraremos el próximo jueves 28 de febrero a las 12:00 en el Edificio Singular para dar el ongi etorri a las compañeras que vienen desde la Sakana. Luego nos uniremos a ellas.

SAKANA BORROKAN, GU ERE BAI!!
GAZTEOK KALERA!!!
Errotik

2013/02/25

Kontuz!-eko hitzaldiaren kronika

Jende dexente bildu zen Kaskallueta elkartean, gazteak zein nagusiak, Txantreako Gazte Mugimenduak Kontuz! elkartearekin batera burutu zuen hitzaldi-eztabaidan. Horretarako Patxi Zamora Kontuz!-eko bozeramailea izan genuen gure artean. Halako hitzaldi bat gazteok antolatu izana eskertu zuen Patxi Zamorak eta Los Trileros Forales dokumentala ikusi ondoren Kontuz!-i buruz eta elkarteak korrupzioaren aurka daraman lanari buruz aritu zen. Entzuleen galderei erantzun zuen eta daramaten ikerketa lanaren inguruko hainbat datu eta gertakari interesgarri eman zituen, Nafarroan boterean dagoen klase politikoa nolakoa denaren ideia bat eman zigutenak eta noraino erraza zaien batzuei printzipioz denona den diru publikoa poltsikoetan sartzea konfirmatu zigutenak.

Dokumentala ikusi ez baduzu, ikus ezazu, gauzak nola dauden eta boterean dauden txorizoen inguruko ideia argi bat ematen baitu (eta hiru dokumentaletatik lehena besterik ez da)Youtuben ikusgai daukazu Los Trileros Forales.  Genio txarra egiten baduzu, seinale on! Baina ez ezazu irentsi eta gorde, aprobetxa ezazu egoera hau aldatzeko, Patxik esan zuen moduan kontsumitzaile elkarte batek Nafarroako elitea hain urduri jartzea lortu badu egoera benetan alda daitekeen seinale baita.

Korrikaren aldeko eguna

Hona hemen Korrika Batzordetik bidalitako deialdia Korrikaren aldeko eguna dela eta:

Kaixo auzokideok!

Hurrengo larunbatean, martxoak 2, festa bat antolatu nahi dugu auzoan: KORRIKA 18ren ALDEKO EGUNA. Egun osoan zehar auzoa girotzeko asmoa dugu Korrika 18ren bisita oso hurbil daukagulako.

Goizean zehar kale musika, dantzak, haurrendako tailerrak, helduendako ginkana, Korrika 18ren materiala salgai eta informazioa izanen ditugu Txantreako txoko batean, Ezkaba Plazan hain zuzen.

Arratsalderako Txantreako beste txoko batera pasako gara, Arriurdineta Plazara, eta bertan animatzen zareten guztiokin herri-bazkari ederra eginen dugu, kalean eguraldiak lagun, bestela Kaskalluetaren barruan eginen dugu. Bazkaria merke atera zaigu eta 15 euroren truke txartelak eskuragai dituzue Zurgain, Akelarren eta Auzotegin. Langabetuendako eta korrika laguntzaile txartela dutenendako merkeago jarri dugu, 13 euroan. Bazkalondorenean zozketak, musika, kantuak, eta giro ezin hobea izanen da ziurrenera.

Iluntzeari begira, trikitixaren laguntzarekin bueltatxoa emanen dugu auzoan barna kalejira koloretsuan, festarekin segitzeko eta giroa auzoko beste txoko batzuetara zabaltzeko.

Proposamen ona hurrengo astebururako, ezta? Bada, lagunekin hitz egin eta etor zaitez, zinez eskertuko dizugu eta!

EMAN EUSKARA ELKARRI

2013/02/21

BELOKI MENDIRA IRTEERA


Otsailaren 16an, 9:30ak aldera abiatu ginen 25 bat gazte Txantreako Gazte Mugimenduko Kultura eta Aisia lantaldeak antolaturiko lehenengo ateraldira: Beloki mendira. Eguzkiak gogoz jotzen zuelarik iritsi ginen autoz josiriko aparkaleku batetara. Larunbat goiza, elurra eta eguzkia, Nork ez luke bertan egon nahiko? Arropa aproposa jantzi, mendiko botak, polainak, berokia, motibazioa... ta ibilbideari ekin genion. Bidexka bat zegoen elurraren artean izozturik, nahiko irristakorra, beraz, hainbat ipurdiko ikusteko aukera ere izan genuen egun osoan zehar. Tipi-tapa, tipi-tapa oso malkartsua ez zen tartea eginda aldapei ekin genien, ordu eta erdi oinez ibili ondoren iritsi ginen gailurrera. Talde osoaren argazkia atera eta ikuspegi paregabeaz gozatuz, hamarretakoa jan genuen.