2019/10/16

TXANTREAKO ERREPRESIOAREN KONTRAKO TALDEA JAIO DA


Gure auzoan hain adierazgarria izan den kultura antierrepresiboa sustatzen jarraitzeko asmoz jaio dela dio Txantreako Errepresioaren Kontrako Taldea. Gainerako Herri mugimenduarekin elkarlanean jardun nahi duen talde honek, gaur egun "herritar bezala pairatzen ditugun eskubide urraketei aurre egiteko nahia" du. Lanean dago iada auzoan eta hemen duzue taldea aukezteko zabaldu nahi duten hitzaurrea. 


HITZAURREA

Gure auzoak ongi daki zer den errepresioa, honen adierazpen gordinenak ezagutu baititu: atxiloketak, torturak, espetxeratzeak, dispertsioa, esbestea, erailketak, guda zikina, indarkeria poliziala, isunak, ilegalizazioak, manipulazio informatiboa, auzoko eragileei eta kulturari erasoak, langileriari erasoak, euskarari erasoak, etab.

Gaur egun, hamaika dira herritar bezala pairatzen ditugun eskubide urraketak. Salbuespen egoera honi aurre egin nahian, gure auzoaren izaeran adierazgarri izan den kultura antirrepresiboa sustatzen jarraituko dugu, gainerako Herri Mugimenduarekin elkarlanean jarraituz.

Borroka honen lekua hartzeko asmoarekin sortu da TXANTREAKO ERREPRESIOAREN KONTRAKO TALDEA. Talde honen funtsa, auzoaren defentsaz estatuek sistematikoki erabilitako errepresioari aurre egin eta erantzutea izango da.

Nola egin diezaiokegu aurre errepresioari? Elkar babestuz, errepresioaren aurrean elkartasuna adieraziz, isun ekonomikoak era kolektiboan kudeatuz edo errepresioa ikusaraziz.

Ez da bide erraza izango, askatasun esparru asko baititugu borrokatu eta irabazteko. Langile jatorria duen auzo hau ez da inoiz edozein jazarpen zein injustiziaren aurrean isilik egon, eta guk sena horri jarraituko diogu.  

 
(cast)


Nuestro barrio sabe muy bien que es la represión, ha conocido su cara más dura durante décadas: Detenciones, torturas, encarcelamiento, dispersión, exilio, asesinatos, guerra sucia, violencia policial, ley mordaza, ilegalizaciones, manipulación mediática, ataques a grupos organizados y eventos culturales, ataques a lxs trabajadorxs.

Hoy en día la violación de derechos sigue estando presente y creemos que es necesario seguir fomentando la cultura anti-represiva que tan referente ha sido en este barrio, organizándonos y trabajando para superarla junto al movimiento popular.

Con la intención de coger el testigo de esta lucha nace TXANTREAKO ERREPRESIOAREN KONTRAKO TALDEA. El objetivo de este colectivo será crear una defensa popular para hacer frente a la represión que ejerce sistemáticamente el estado. ¿Cómo superar la represión? Protegiéndonos como barrio, mostrando solidaridad ante ataques represivos, dando a conocer la represión y denunciándola.

No va a ser un camino fácil, hay demasiados frentes para luchar y ganar la libertad. Este barrio de origen obrero nunca se ha quedado callado ante las injusticias y los ataques, por ello, vemos necesario continuar luchando en esta línea. 



2019/09/24

Neska* gazte topaketak



Urriaren 4an eta 5ean izango dira Lizarran, Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministen testuinguruan. 
"Dagozkigun hausnarketak eman eta ditugun korapilo propioen inguruan hitz egiteko eta konspiratzeko" baliatu nahi dituzte neska* gazteen topaketak: "BEGIRADA  eta BIHOTZ propioz Euskal Herriko mugimendu feministak heldu dion erronkari erantzutera goaz".
Oraindik izena emateko epea zabalik da, irailak 27 arte: https://t.co/vXtaNGTKQ4?amp=1

twitter:
@EginTopa

Argazki lehiaketa

ARGAZKI LEHIAKETA (2020ko Txantreako egutegia)

2020ko Txantreako egutegiko erreportai grafikoa osatze aldera Txantreako Jai Batzordeak Auzotegi Kultur Etxearekin elkarlanean argazki lehiaketa antolatu du.

Argazkiak Azaroaren 1etik 15era, bi egunak barne, Auzotegi Kultur Etxean (Etxarri Aranatz kalea z/g 31015 Iruñea - Nafarroa) jasoko dira.

Hautaketa Azaroaren 18tik-28ra egingo da eta sailkatutako lanak Abenduaren 2tik 20ra Auzotegiko erakusketa aretoan ikusgai egongo dira.

Abenduaren 2tik 13ra bozkaketa herrikoia egingo da eta bozka gehien jaso dituen argazkiaren egileak sari berezia jasoko du.

Epai mahaia Jai Batzordeak eta Auzotegi Kultur Etxeak proposatutako pertsonez osatuta egongo da.
Argazkiren bat hautatua izan duen pertsona orok, hiru egutegirekin saritua izanen da.

Sari banaketa Abenduaren 18an arratsaldeko 20´00etan Auzotegi Kultur Etxeko erakusketa aretoan izanen da.


OINARRIAK

1. Pertsona bakoitzak gehienez argazki bat aurkeztuko du hilabeteko (12 argazki gehienez).

2. Argazkiak bi formatoetan aurkeztuko dira - Paperean 20x30 zentimetrotako neurriarekin. Hauek, sobre batean aurkeztuko dira eta bertan zein hilabetetarako den idatzita egongo da. - Euskarri digitalean, CDan zein USBan. Bertan, argazkia 300ppp erresoluzioarekin egongo da eta artxibo bakoitzak; argazkiaren izena, lekua, data, egilea, NANa eta harremanetarako datuak jasoko du.
* CDak edo eta USBak Auzotegin geratuko dira sari banaketa burutu arte. Abenduaren 18tik 20ra bueltan jasotzera pasa daiteke. Egun horietan pasatzen ez bada, berreskuratzeko eskubidea galdu dezake.

3. Aukeratutako argazkiak Txantreako 2020ko egutegian agertuko dira. Txantrean auzolan aldizkariak, Auzotegi Kultur Etxeak edo Txantreako jai Batzordeak erabili ahalko ditu, aurkeztutako argazkien artean egokiak deritzonenen eskubideak gordeko dituela. Nolanahi ere, horregatik guztiagatik argazkilariei inolako eskubiderik emango ez bazaie ere, obren egiletasuna aitortuko zaie.

4. Parte hartzaileen ardura da bitartekorik ez dagoela bermatzea eta erreklamazio guztien erantzule izatea.

Lehiaketan parte hartzeak oinarriekin bat egiteak dakartza.

----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

CONCURSO FOTOGRÁFICO (Calendario de la Txantrea de 2020)


De cara a crear el calendario del barrio de este próximo año 2020,desde la Comisión de fiestas de la Txantrea en colaboración con la Casa de Cultura Auzotegi se realizará el concurso de fotografías para crear el reportaje gráfico que le acompañará.

Las fotografías se recogerán del 1 al 15 de Noviembre, ambos inclusive, en la Casa de Cultura Auzotegi (C/Etxarri Aranatz s/n 31015 Iruñea - Nafarroa).

La selección se realizará del 18 al 28 de Noviembre y los trabajos seleccionados serán expuestos del 2 al 20 de Diciembre en la sala de exposiciones de Auzotegi.

El jurado estará compuesto por las personas propuestas tanto por la Comisión de Fiestas como por la Casa de Cultura Auzotegi.

Del 2 al 13 de Diciembre se realizará la votación popular y para la persona autora de la fotografía más votada será premiada con un premio especial.

A todas las personas a las que se les seleccione alguna fotografía se les premisrá con tres calendarios.
La entrega de premios se hará el 18 de Diciembre a las 20´00 de la tarde en la Casa de Cultura Auzotegi.

BASES

1. Cada persona puede mandar un máximo de una foto por mes (un total máximo de 12).

2. Las fotos se entregarán en dos formatos - En soporte papel tamaño 20x30 cm. Éstas deberán ser entregadas en un sobre donde recogerá por escrito el mes al que opta. - En soporte digital, CD o USB. Donde se recogerá la foto a una resolución de 300ppp. Y cada archivo contendrá la siguiente información: Título real de la foto, lugar, fecha, nombre de la persona autora, DNI y sus datos de contacto.
* El CD o USB se quedarán en Auzotegi hasta el reparto de premios. Se podrá pasar a recogerlos del 18 al 20. Quien no se pase a recogerlo en esos días, puede perder el derecho a recuperarlos.

3. Las fotos seleccionadas aparecerán en el calendario de 2020 y podrán ser utilizadas tanto por la Comisión de fiestas, la Casa de Cultura Auzotegi o la revista Txantrean auzolan, que reserva los derechos de aquellas obras presentadas que se estimen oportunas, sin que por ello devengue el autor o autores derecho alguno, a los cuales se les reconoce, no obstante su autoría.

4. Las personas participantes se responsabilizan plenamente de la no existencia de derechos a terceros y de toda reclamación por derechos de imagen.

La participación en el concurso implica la plena aceptación de estas bases.

San fermin txiki!


Ostiral honetan hasiko da san fermin txiki, hementxe auzogunearen kartela eta Monton gazte tabernak prestatu duena.





Auzotegi martxan da!

Hilabete honetan Auzotegik bere ateak berrireki ditu, udan zehar itxita egon ondoren. Urtero bezala, ikastaroak antolatu ditu.

Este mes Auzotegi reabrió sus puertas después de cerrar durante el verano. Como cada año ha organizado varios cursillos


2019/03/19

IRITZI ARTIKULUA: Eunateko ikasle ohi baten eskutik




Hemen duzue Eunateko ikasle ohi batek egindako iritzi artikulua Eunateko irakasleek idatzitako artikulu baten arira. Hemen irakasleek idatzitako artikuluaren esteka: https://www.naiz.eus/eu/iritzia/cartas/eunateko-elkarbizitza-kolokan-d-ereduaren-eta-hezkuntza-publikoaren-kaltetan 


Eunateko ikasle ohi baten iritzi artikulua:

Gaur izan dut EUNATEKO ELKARBIZITZA KOLOKAN D EREDUAREN ETA HEZKUNTZA PUBLIKOAREN KALTETAN idatziaren berri. Ezin ukatu, pena eta amorrua sentitu dudala sinatzaileetako batzuk nor zineten ikustean. Urteak dira Eunaten ikasteari utzi nionetik, bai eta auzo/gazte/ikasle mugimenduak utzi nituenetik, baina, hala ere, uste dut zilegi dela nire iritzia «kanpotik», eta posizio argi batetik adieraztea. 

Era berean, esan beharra daukat harritu egin nauela idatziaren edukiak berak. Lau parrafo eskasetan ezer gutxi aipatzen duzue benetako arazoari buruz. Bizikidetza, begirunea eta tankerako hitzekin bete zaizue ahoa, eta ematen du zuen burua publikoki zuritzeko D ereduaren eta hezkuntza publikoaren pankartaren atzean ezkutatu zaretela.

Arazorik badago, zuen arazoa bera konpontzeko jarrera ezak elikatu duelako izan da. Nik dakidala bizikidetza biren arteko asuntoa da, baina batek entzungor egiten badu, noski bizikidetzarik ez. Eta begiruneaz ari zaretela, bi hitz: ze errespetu klase da zuena, ikastetxeko ikasleei biltzeko eta adierazpen askatasuna ukatzen diena? 

Kamerarik gabeko Eunate batean ikasi nuen nik. Eta hori hala izan bazen, nire aurreko belaunaldiei esker izan zen. Izan ere, gogora ekarri nahi dut kameren afera ez dela berria gure auzoko ikastetxean. Ez, orain hamar bat urte kamerak jartzeko saiakera egon zen, eta orduko ikasleen presioari esker ez ziren ezarri. Eta espero dut, gaurko ikasleei esker datozenek ere kamerarik gabeko Eunate batean ikasiko dutela.
Kamerekin josi duzue Eunate, dena ikusi ahal izateko, baina ematen du ez duzuela arazoa non dagoen ikusi nahi.

Iñigo Satrustegi, Eunateko ikasle ohia.

2019/03/05

TXANTREAKO BULKADA EGUNA BADATOR

|TXANTREAKO BULKADA EGUNA| 

Auzoko gazte antolakundeak Bulkada Berrien Garaia da dinamikaren berri eta informazioa helarazten digu.

Baino zer da Bulkada Gaiara da dinamika?

Txantreako gazte antolakundearen izenean helarazten dizugu eskutitz hau, jarrairen 40. Urte hurrenaren harira “BULKADA BERRIEN GARAIA DA” dinamika martxan dago Euskal Herrian zehar. Belaunaldi ezberdinek 40 urteetako historia eta bizipen ezberdinak, eztabaidak, hausnarketak, bulkadak… askotariko gertakariekin batera elkar trukatzea bilatzen du dinamikak.
Auzoan uste izan dugu gazte borrokaren memoria lantzeko aukera polita zela hau. Izan ere, belaunaldiz belaunaldi herri honen askapenean eta eraikuntzan zein gure auzoan eta gure auzotik borroka honetan parte hartu duten gazteak batzeko eta eztabaidak, hausnarketak, bizipenak elkar trukatzeko aukera interesgarria zela.

Gazte borrokaz eta gazte artikulazioaz lortutakoa, eraikitakoa, galdutakoa, irabazitakoa ikasgai ederra iruditzen zaigu.. Kroska, grebak, Ezkaba gaztetxea, kalea, auzo elkartea, herri mugimendua, gazte asanblada, ikasle mugimendua, gazte mugimendua… belaunaldi ezberdinen artean partekatzeko, hausnartzeko, indarrak eraberritzeko eta lanean jarraitzeko. Hamaika borroka ta dinamika burutu ditu Txantreako gazteriak belaunaldiz belaunaldi, hamaika borroka ta dinamika hauek aurrera eramaten parte hartu dute ehundaka gazte auzoan.

Eta zu, bai, auzoko gazte ameslaria, borrokalaria, langilea, ezin duzu galdu!

Martxoaren 11-tik 16-era burutuko diren eztabaida, hitzaldi eta ekimenetara parte hartzea gonbidatzen zaitugu, hauetan parte hartzera eta antolatzera ere nahi izatekotan. Hitzaldi zein hausnarketaz beteko dugu astea eta larunbatean ekimenez beteriko eguna prestatu dugu, gazte antolakundeen bilakaera eta ekimenen memoria auzoan barna, bazkaria, “JurruQuizz” besteak beste. Eskuratu bazkarirako bonoa Auzotegin.
EGITARAUA
Astean zehar gazte antolakunde ezberdinetan zehar ibilitako gazteen eskutik izanen ditugu hitzaldiak, animatu eta parte hartu!



BULKADA EGUNA MARTXOAREN 16

- BAZKARIRAKO BONOAK AUZOTEGIN DAUDE -