2019/01/29

|BULKADA BERRIEN GARAIA DA|


40 urte bete dira Euskal Herriko gazte antolakundea, Ezker Abertzalearen baitan kokatzen zen lehenengo gazte antolakundea, sortu zela. Horrelako data borobil bat ezin dugu utzi besterik gabe horrela pasatzen auzoan ere. Atzera so eginez, aurrera begira jartzeko indarrak hartzeko baliatu behar dugu. Ospatzeko eta borrokatzeko. Iparra argi izanik, 40. urteurrenaren harira martxan jarri dugun dinamika berria.
Dinamika honen asmoa Gazte Antolakuntzaren bilakaeran geldialditxoa egin eta egindakoaren perspektibaz zein egingo dugunaren anbizioz gazte borroka balioan jartzea da. Bulkada berrien garaia da! dinamikaren izaera oso ondo adierazten duen esaldia izanik, izan ere, konbentzimendu osoz diogu. Euskal Herria ziklo baten itxieran aurkitzen da; edo hobe esanda, ziklo berri baten atarian aurkitzen da.
Asko eman digun aro baten bukaera bizi dugu. Euskal Gazteriaren bultzada ezinbestekoa izan den aroa izan da; frankismoaren garaietan herri hau altxatu zutenena, ekinbide propioz gazte antolakuntzan abiatu zirenena; gazte problematika erdigunean jarri eta bizi eredu berrietan sakondu zutenena; zein inposatutako mugez gaindi, antolatu, borrokatu eta bizitzea erabaki zutenena. Eta, horrela izaten jarraituko du aurrerantzean ere. Askatasunaren aldeko bulkada berri eta anitzak gara. Bakoitza beretik, eta denok batera.
Bulkada Berrien Garaia da! Horretarako, dinamikak forma desberdinak hartu ditu eta hartuko ditu. Auzoan, martxoaren 11tik 16rako astean ospatuko dugu, elkarrekin egoteko tartea hartu dugu eta gaurko eta atzoko istorioak eta borrokak izango ditugu hizpide. Adi egon, berehala zabalduko da egitaraua.
Bestalde, zain dugu Gazte Topagunea, Askatasun bulkadak independentziara! lelo gisa, apirilaren 19, 20, 21 eta 22an ospatuko dena Lemoan. Eskuratu zure sarrera Auzotegin. Azken aldi honetan Gazte Martxa, Gazte Akelarrea, Gazte Danbada egiten zitzaigun ezagun belarrira, baina, iraganari eta izandakoei keinu bat eginez aurten Topagunea izango dugu. Haur direnetatik hasi eta edozeinentzat daude ateak zabalik! Egitarauaren nondik norakoak jakiteko: https://gaztetopagunea.eus/





Txantrean, Bulkada berrien garaia da!


2019/01/14

|GAZTE TOPAGUNEA 2019|

Aurten Lemoan izanen da Gazte topagunea. Ehundaka gazte elakrtuko dira Lemoan apirilaren 19,20,21 eta 22an. 4 egunez eztabaidatu, ezagutu, elkartu, hausnatu, gozatu, musika, hitzaldiak, tailerrak...hamaika gauza egiteko.
Momentuz kartelaren lehen aurrerapena dago, laister bigarren zatia zabalduko da
Topaguneko bonoak Auzotegin eskuragai daude 60eurotan, laister eskuratu ez bait da behin betikoa.

Aurkezpen bira izanen da, Nafarroan Otsailaren 15ean Totem Aretoan izenen da. Akort eta Arkada Sozial taldeeekin!

#AskatasunBulkadazIndependentzia

2019/01/02

|URTARRILAK 5 DE ENERO|

Urteari hasiera emateko Txantreako gazte mugimenduak urtarrilaeren 5erako egitarau oparoa prestatu du.
¿Auzoko beste gazte koadrilak ezagutu nahi dituzu? ¿Juergatik kanpo nahiko zenuke? Koadrilen arteko harremanak saretzeko goizean III. Volleyball txapelketa izanen da Orvinako polikiroladegian. 6ko talde mixtoak izango dira, apuntatzeko kulturatxantrean@gmail.com korreora bidali eodo egunean bertan agertu.

Egunari amaiera emateko 21:30tan afaria eginen dute gazte koadrilek auzotegin, (aukera begeta egonen da). Bonoak hartzeko 6 euroren truke ogiberrin. Bernan 'Asanblea de Majaras 2.0' antzerkia izango dugu eta afaria bilgo musical batekin amaituko da. 00:30tan Gaupasa hasiko da auzotegin.

Animatu eta parte hartu!

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------


Para comenzar el año, el movimiento juvenil del barrio a organizado un programa completo para el 5 de enero.
¿Quieres conocer a lxs jóvenes del barrio? ¿Fuera de un entorno de juerga? Por la mañana se hará un torneo de Volleyball en el polideportivo de Orvina, con grupos de 6 personas mixtos. Se puede apuntar mandando un correo a kulturatxantrean@gmail.com o el mismo día por la mañana.

A la noche cenaremos en auzotegi (Bonos 6 euros en Ogi berri) y tendremos un teatro de la asamblea okupa. 'Asamblea de Majaras 2.0'. Terminaremos con un bingo musical y gaupasa en auzotegi.

Animate y participa!

2018/12/11

|TXANTREAKO JAI TXIKIAK 2018|




OSTIRALA 14

16:30 DANTZA IKUSKIZUNA (BERNART ETXEPAREREN ESKUTIK, EUNATEN)

17:30 ERRALDOIEN IRTEERA AUZOTEGITIK

18:00 KALEJIRA EUNATETIK ERRALDOIEKIN ETA ZANPANZAR TXIKIAREKIN

19:00 TXUPINAZO FELIX PLAZA + TTUNTTUNA

20:00 GAZTETXOENDAKO JOALASAK SALESTARRETAN (23:00ak arte, +12 urte)

19:00 ELKARTEZ-ELKARTE (-Bonoak: auzotegin eta arpean- Parte hartzaileak: Peña armonia, kaskallueta, biltoki, artzara, sarteneko, auzotegi, akelarre)

21:00 AKELARREN: IRUÑA SOUND MACHINE: DJ TRUFA, SINGERMORNING, DJ JO TA TXO

LARUNBATA 15

10:00 KROSS TXIKI EN IRUBIDE

11:00 AZOKA TXANTREAKO PLAZAN + KONPARTSAREN IRTEERA PEÑATIK

11:00 EUNATEKO KAMEREN KONTRAKO SINADURA BILKETA

11:45 ‘TXANTREAN NAHI DITUGU’  KONTZENTRA IRUBIDEN

12:00 KROSSA IRUBIDEN

12:30 DANZAS + SORTEO DEL CUTO EN PLAZA TXANTREA

13:15 AUZOKO EMAKUMEEN ARGAZKIA TXANTREAKO PLAZAN

14:30 BAZKARIA IGERILEKUETAN

18:00 ESTRUNDO KALEJIRA TXARANGAREKIN IGERILEKUTIK + SUZKO KONPARTSA

20:00 GAZTETXOENDAKO JOALASAK SALESTARRETAN (23:00ak arte, +12 urte)

20:00 BERTSO ERRONDA, NAFARROAKO GAZTE BERTSOLARIEN ESKUTIK. Ezkaba plazan

20:00 BINGO DINAMIZATUA AUZOTEGIN (2x1 durante el bingo)

21:30 BOKATADA EN AUZOTEGI (Momentuan erosiko dira bokatak)

21:30 KONTZERUA AKELARREN (MARIANITOZ BLAI)

00:00 DJ MAP-H AUZOTEGI

IGANDEA 16

9:30 OLENTZERO ETA MARI DOMINGIRI EZKUTITZAK EMAN- ORVINAKO FRONTOIETATIK EZKABA MENDIRA

12:00 ORVINAKO FRONTOIAN HAMAIKETAKOA

17:00 AUZOTEGIN AUZOLANA, GAZRBITZERA!!

17:00 ZINEMA BILTOKIN (euskaraz)

19:30 TRAKA FINAL + BOMBAS JAPONESAS EZKABA PLAZAN
 







2018/11/12

Txantreako AGENDA FEMINISTA

Auzoko talde feministak hurrengo ekimenak antolatu ditu auzoan hilabete honetarako eta Iruñean, zein Euskal herrian burutuko diren bestelako ekimenetan parte hartzera egiten digu gonbidapena. Eta zuk galduko duzu?

Azaroak 16 Noviembre (19:30) BENTXI Pintxo pote-ponte pintxa



Azaroak 17 Noviembre DONOSTIAKO EMAKUMEEN ETXEAN
10:00 M8 Greba prestaketa asanblada nazionala/ Asamblea nacional para huelga 8M
16:00 EHko jardunaldi feministen asanblada/ asamblea Jornadas feministas de EH

Azaroak 18 Noviembre (19:00) BALUARTE "El sexto sentido". Lunes Lila

Azaroak 19 Noviembre (18:00) BERNAT ETXEPARE mahai ingura/ mesa redonda.
Olentzero eredua eztabaidan/ debatiendo modelo de Olentzero



Azaroak  21 Noviembre Haurraren kontrako biolentzia sexualaren sekretua hausten/ Rompiendo el secreto de la violencia sexual contra la infancia. III Kongresua





Azaroak 25 Noviembre (11:00) EUSKARA PLAZA Kontzentrazioa-maifestazioa


2018/11/02

[Bideoa] Txantreako Gazte Astea

Abuztuan Txantrean buruturiko GAZTE ASTEAren bideo laburpena.

 Vídeo resumen de la SEMANA JUVENIL realizada en la Txantrea en Agosto.