2018/04/16

Txantreako Jaiak 2018: Aste Kultural gaztea

ASTE KULTURAL GAZTEA

Tik-Tak.. Txantreako jaiak hemen daude gazte.. eta gorputzak berotzen hasteko aste kulturala hastear dago!
Bota begiradatxo bat..
Asteburu potentea dugu honetan:

-OSTIRALEAN..

Arraneko gazteak izanen ditugu auzoan (Herrialde Katalanetako gazte independentistak!). Kataluniaren egoeraz informatu nahi? Zatoz 19etan KASKALLUETAN! (Afari-Luntx eta guzti!)

-LARUNBATEAN..

Urtero bezala PROGRAMA BANAKETA 13etan hasiko da Auzotegitik! Txistorrada eta gero denok batera programa etxez etxe banatzera! AUZOTIK ETA AUZOARENTZAT JAIAK!

19etan TIPIGALA antolatu dute Txantreako okupen asanblada.. DOKUMENTALA + QUIZZ ERRALDOIA! Janari goxoa, koktel bereziak.. galduko duzu? Sekulakoa prestatu dute!


-IGANDEAN..

Goizetik Maizterren eguna hasiko da! Urtero bezala gazte mordo bat batuko dira dantzan.. eta bazkaritik berriro dantzatuko dute arratsaldean!

Honekin batera ANTIRASTRO finala izanen dugu 20:15etan!


JAIAK BADATOZTE... prest?

Txantreako Jaiak 2018: Auzolanak!

Txantreako jaiak badatoz. Harro zaude auzoko jaiak auzotik eta auzoarentzat antolatzeaz?
AUZOLANEAN eraiki duten eta eraikitzen jarraitzen dugun TXANTREAz harro zaude?

Están aquí las fiestas de la Txantrea... ¿Orgullosa/o de que las fiestas se organicen desde el barrio y para el barrio? ¿Orgulloso/a de este barrio que se construyó y se sigue construyendo en AUZOLAN?


Jaiei begira Jai Batzordeak ondorengoak dira kedadak zabaldu ditu.
La Comisión de Fiestas ha planteado las siguientes quedadas.

Auzo apainketa, Txoznagunearen muntaia..
Decoración del barrio, montaje del Txoznagune...

Txantreako Jaiak gogoratuz

Txantreako Jaiak hurbiltzen ari direla eta aurreko urteetako gazte erreportai batzuk ekartzen dugu gogora. Aurten ere, denon artean eta auzolanean, Txantreako Jaiak eginen ditugu. 

Ya que se acercan las Fiestas de la Txantrea recordamos algunos reportajes de años anteriores. Este año también, entre tod@s, volveremos a hacer las Fiestas de la Txantrea.

Gutxi falta da! ¡Ya queda poco!


2018/04/12

Badatoz Jaiak 2018!!! Koadrilen Asanblada

Badatoz Txantreako Jaiak!!! 15 egun besterik ez dira gelditzen Txantreako Jaietako, eta hori dela eta, auzoko gazteek Koadrilen Asanblada antolatu dute kodrila ezberdinetako gazteak biltzeko eta jaien Gazte Egitarauaren berri emateko, laguntzeko zereginak hartzeko eta asteleheneko Gazte Bazkarirako bonoak eskuratzeko. Horregatik garrantzitsua izanen da koadrila bakoitzeko pertsona bat edo bi gutxienez joatea.

Koadrilen Asanblada ostirala honetan burutuko da, apirilak 13, 19:00tan Auzotegin.

¡¡Llegan las Fiestas 2018!! Asamblea de Cuadrillas

¡¡Ya queda poco para las Fiestas de la Txantrea!! Sólo quedan 15 días para las fiestas del barrio y por ello jóvenes del barrio han organizado una Asamblea de Cuadrillas con intención de reunir a jóvenes de distintas cuadrillas de la Txantrea, compartir información sobre el Programa Juvenil, distintas formas de ayudar en fiestas y repartir los bonos para la Comida Juvenil del lunes. Por ello es importante que por cada cuadrilla vayan al menos una o un par de personas.

La Asamblea de Cuadrillas será este viernes, 13 de Abril, a las 19:00 en Auzotegi.

2018/04/05

#TxantreakoJaiak Txoznas en fiestas de este año

En las Fiestas de la Txantrea de este año habrá zona de Txoznas en la Plaza 1º de Mayo. El barrio recupera de esta manera un espacio popular perdido en 2002. Han creado un perfil, Txantreako Txoznak, para informar sobre la actividad de las txoznas en fiestas

Grupos confirmados hasta el momento: 
28 de Abril: Trikidantz (20:00, 00:00)
30 de Abril: Pakean utzi arte, Animal caliente (Bandas tributo a Hertzainak y Barricada) (22:30)

#TxantreakoJaiak Aurten, Txoznagunea jaietan

Gakoa Gazte Kooperatiba erabiltzailearen argazkia.Aurtengo Txantreako Jaietan Txoznagunea egonen da Maiatzak 1 Plazan. 2002. urtean  espazio herrikoia berreskuratzen dute auzoko jaiek. Profil bat sortu dute haien berri emateko, Txantreako Txoznak. Bertan, taldeen eta jardueren informazioaz gain, auzoko txoznen historia ere kontatzen dute:


Zapalkuntzen aurrean, hauek salatzeko beharrak, herri egiten gaituen horren ukapena, autogestioz gauza ezberdinak sortzeko gogoak eta hauek errealitate bihurtzeko gaitasunak, errepresioak, alternatiba gabeziek etabar luze batek bultzatu gintuen, bultzatzen gaitu eta bultzatuko gaitu, auzolanez, kalera ateratzera eta egoerari buelta ematera.
Esparru guztietan badago zer aldarrikatu, zer borrokatu eta zer eraldatu eta jaiak ez dira salbuespen bat. Horrela ikusi zuten, behintzat, 80ko hamarkadan gauzak aldatu nahi izan zuten kolektibo ezberdinek eta haien espazioaren beharra ikusi eta errealitate bihurtu zutenek.
Horrela jaio zen lehen txozna Txantrea Plazan, Auzoa izenarekin. SEGI IRAKURTZEN

Momentuz txoznetan iznaen diren talde konfirmatuak: 
Apirilak 28: Trikidantz (20:00, 00:00)
Apirilak 20: Pakean utzi arte, Animal caliente (Hertzainak eta Barricadaren tributoa) (22:30)

Informazio gehiago: Txantreako Txoznak