2018/03/07

MARTXOAK 8: AUZOKO NESKA GAZTEEN IRAKURKETA



Martxoaren 8a ate joka dugu. Aurtengoa egun berezi bezain indartsua izango dugu. Emakumeok*kalera aterako gara eta gure egunerokotasuneko egin beharrak alde batera utziko ditugu, borrokarena izan ezik. 

Txantreako emakume* gazteok ere Greba Feministara gehituko gara, badakizue zergatik?

-          Kokoteraino gaudelako bortxatuak izateaz!
-          Kokoteraino gaudelako klase partikularrak, umeak zaintzeaz eta horrelako lan prekarioez!
-          Kokoteraino gaudelako gure gorputzengatik baloratuak izateaz!
-          Kokoteraino gaudelako emakume* eta gazte izanagatik gure egunerokotasunean gehiago erakusteaz!
-          Kokoteraino gaudelako “berdintasuneko” interesengatik erabiliak izateaz
-          Kokoteraino gaudelako gure hegalak moztuak ikusteaz!
-          Kokoteraino gaudelako amatasun eredu itogarriaz!
-          Kokoteraino gaudelako biluzten gaituzten begiradez!
-          Kokoteraino gaudelako emakume* gazte izanagatik goi mailako ikasketak egiteaz!
-          Kokoteraino gaudelako gure iritzi eta praktikak zalantzan jarriak izateaz!
-          Kokoteraino gaudelako gure harreman sexualengatik baloratuak izateaz!
-          Kokoteraino gaudelako helduek haien esperientzia baliatuz gu gutxitu nahi izateaz!
-          Kokoteraino gaudelako alabak izanagatik etxeko lanak egiteaz!
-          Kokoteraino gaudelako jai eremuetan dantzatzen gustura gaudela gure espazioa hartua sentitzeaz!
-          Kokoteraino gaudelako gure janzkeragatik sailkatuak izateaz!
-     Kokoteraino gaudelako galdetu ez dizugunean, feminismoari buruz gizonen iritzia entzun behar izateaz!
-         Kokoteraino gaudelako feminaziak garela entzuteaz!


Emakume* aske eta errebeldeak izan nahi dugulako. Kaleetan ikusiko gara.
Gora borroka feminista! Emakume* gazteok planto!


2018/03/05

Martxoak 8: Emakumeok planto

|MARTXOAK 8: EMAKUMEOK PLANTO|
Larunbatean, martxoak 8ko greba feminista prestatu eta sozializatzeko asmoz, hainbat ekimen burutu ziren Txantrean. Besteak beste mural baten margoketa.
Ostegunean GREBA dugu! (Behean Auzoko zein Iruñerriako planteamendua karteletan)

Honetaz gain, festa feminista antolatu da LARUNBAT honetan. Bazkaria, ikuskizuna, kalejira eta dantza! (Bazkarirako bonoak : Auzotegin eta Txorimalon, bihar Martxoak 7 azken eguna eskuratzeko)
Txantrean margoturiko murala





[Argazkiak] Txantreako Inauteriak 2018

Txantrean Auzolan: 2018 ihauteriak / Carnavales 2018

2018/03/03

|ELKARTASUN ASTEA 2018|  
 Badator elkartasun astea, Martxoaren 20tik 25era.

[IRAKURKETA]
Elkartasun astea martxoaren 20tik 25era burutuko den auzo dinamika bat dugu. Elkartasun astea, izenak berak adierazten duen bezala auzoko preso politikoei auzo moduan elkartasuna adieraztea du helburu. Auzoko preso politikoak bizi duten espetxealdi, dispertsioa zein espetxe politikaren kontra gaudela adierazteko aterako gara kalera. 

Gaur egun 9 preso politiko ditugu auzoan, 7 Espainiako kartzeletan preso, 1 Frantzian preso eta beste bat etxean preso. Txuma Altable 1994.urtetik dugu preso, gaur egun Castellonen. Santi Aragon 2001. urtetik, gaur egun, Logroñon. Alberto Viedma 2002. urtetik, gaur egun, Almerian. Patxi Ruiz 2002.urtetik, gaur egun, Murtzian. Xabi Perez 2005.urtetik, gaur egun, Cordoban. Joseba Lerin 2007.urtetik, gaur egun, Cadizen. Joseba Fernandez 2010.urtetik, gaur egun, Osnyn. Mikel Gil 1992.urtean atxilotu zuten, 2009. urtetik aurrera etxean preso. 

Agerikoa da gehienak urrun dispertsatuta daudela, izan ere, 11904 kilometro egin behar dituzte astebururo joan itzulian haien senide eta lagunak hauek bisitatu ahal izateko. Horrek suposatzen duen gastu ekonomikoarekin. Gehienak kondena luzeak dituzte eta honi gehitu behar zaio ezarrita duten salbuespen legedia (FIES...). Gainera espetxetik irtetean diru laguntzak kendu eta gaitasungabetzeaz inhabilitazioak ezarri ohi dira kondena gehiago luzatuz. 

Auzokide, eragile zein espazio ezberdinen konpromezu txikiei esker aurrera eramanen den egutegi batek beteko du astea. Presoen gaia auzora hurbildu, haien egoera sozializatu, salatu, zein etekin ekonomiko bat ateratzea bilatuko da. Horretarako, txirrindula martxa bat, manifestazioa, bazkaria, kontzertuak etab burutuko dira aste horretan zehar. 

Dinamika honetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Eta honekin batera, gatazkaren konponbidearen arloa jorratzera gonbidatu nahi dugu auzoa. Gure herriak bizi izan duen eta bizi duen gatazkan kritikoak izatera, memoria lantzera eta honen ondorio diren preso politikoen egoeraren aurrean auzo bezala erantzun bat lantzera eta aurrera eramatera. Gatazkaren konponbidea osorik emateko preso politiko guztiak etxean beharko ditugu. Horretarako eta baita presoen egungo errealitatea gainditzeko denok gara beharrezkoak, herritarron borrokaren bidez ekarriko baititugu etxera. Azken presoa etxean izan arte borrokan jarraituko dugu eta hori lortzeko ezinbestekoa da auzo guztiaren konpromiso eta ekarpena. Konpromiso txiki zein handi, guztion indarraz lortuko dugu presoak etxeratzea. Txantrean nahi ditugulako, jarri gaitezen lanean hau gauzatzeko! 




TXANTREAN NAHI DITUGU

2018/02/18

Jaiak prestatzeko 1. gazte koadrilen asanblada

Txantreako Kultura eta Aisia gazte taldeak iñauteriak pasata, jaiak prestatzen hasi behar dira. Horretarako hurrengo ostiralean 18:00tan (otsailak 23) KOADRILEN ASANBLADA izango da Auzotegin. Bertan aurtengo jaietarako asmoa zein den azaltzeaz gain, koadrila bakoitzak jaietan egin nahiko lukeen ekintza proposatzeko unea izango du. Ondoren Jai Batzordearekin iñauterietako balorazioa egingo da. Tras finalizar los carnavales, el grupo juvenil de Cultura y Ocio de la Txantrea comenzará a preparar las fiestas. Para eso, el proximo viernes (23 de febrero) habrá ASAMBLEA DE CUADRILLAS en Auzotegi a las 18:00. Ademas de explicar como serán las fiestas de este año, cada cuadrilla tendrá la oportunidad de plantear que actividad le gustaría realizar. Después junto con la Comisión de Fiestas se hará valoración de los carnavales.

Txantreako Ihauteriak 2018

Pasa den otsailaren 9 eta 10ean Txantreako Ihauteriak ospatu ziren. Larunbatean Karrozen Lehiaketa burutu zen, Txantreako koadrilen auzolanaren bitartez antolatutako eguna! Hemen dago ikusgai egunean burututako erreportaitxoa!

El pasado 9 y 10 de Febrero se celebraron los Carnavales de la Txantrea. El sábado se realizó el Concurso de Carrozas, ¡un día organizado gracias al auzolan de las cuadrillas! ¡Aquí está visible el mini reportaje de ese día!


2018/02/04

Zer da "Eztanda!"?

"Eztanda!" Txantreako gazte proiektu komunikatiboa jaio da. Honi buruz galdetu diogu Txantreako gazteriari. Ha nacido "Eztanda!", proyecto comunicativo juvenil de la Txantrea. Hemos preguntado sobre ello a la juventud del barrio.