Gaur goizean Euskalerria Irratiko "Metropoli Forala" saioan egon gara Gazte Euskategiaren inguruan aritzeko. Euskara ikasi nahi duen edonorentzat irekia!
Elkarrizketa 1:19:30 minututik aurrera.
Orain dela aste pare bat Antirrastro txapelketa hasi zen. Sailkapen, egutegia, etab. ikusgai egonen dira webgunean.
Aste batzuren ondoren, auzoko gazte eta koadrilak KOADRILEN ASANBLADAn bilduko gara Txantreako Jaien Gazte Egitaraua denon artean eta gure gogo eta indarrekin antolatzen jarraitzeko!
Arrazoi guzti hauengatik, Txantreako Emantzipazio
bulegotik, Martxoaren 8an arratsaldeko 7etan, Erloju laranjaren
ondoan egingo den kontzentraziorako deialdiarekin bat egiten dugu.

2011. urtean auzoko gazteriaren
egoeraz jabetzeko gazte diagnostiko bat egin genuen. Bertan atera ziren
emaitzek gazteak bildu eta gazte problematiken inguruan eztabaidatzeko beharra
zegoela zioten et
2012ko maiatzean Gazte Topaketak egin eta bertan erabaki zen egungo
Gazte Mugimendua sortzea.
Une honetan 8 lantaldek osatzen dute
Txantreako Gazte Mugimendua: Aisialdia, Mahai Kulturala, Lan Mundua,
Etxebizitza Tx, gazteen kritikotasuna sustatzen duen Garunak Astintzen
lantaldea, Euskara, Ikasleak eta Komunikazioa. Honetaz gain, badira Gazte
Mugimenduaren partaide guztiak elkartzen garen hainbat gune. Eta badira ere
auzoko gazte eta koadrilekin harremanak izateko beste espazioak, jaien gazte
egitaraua pentsatu eta prestatzeko Koadrilen Asanblada bezala.
Hiru urte eta erdi urte oso
aberasgarri izan dira, gure hasierako asmoak eta antolatzeko moduak moldatzen
joan gara lanean hasi garen heinean.