2015/02/26

GAZTEOK FEMINISMOARI HELDU!

Iruñerriko Ernaik beste hainbat kolektibo feministekin batera jasaten dugun zapalkuntza patriarkalari buruzko formazio eta eztabaida saio batzuk antolatu ditu.

Saio hauek Kalekalden hiru astetan zehar burutuko diren hiru hitzaldi ezberdinen bidez izango dira, eta saio bakoitzaren ondoren pintxo pote goxoa dastatzeko aukera izango dugu. Ez ezazu galdu!!

Otsailak 26, 18:00etan: 
Gorputz libre ala normatiboak? Yo decido
(emakumeentzat soilik) Comisión por el derecho al Aborto de Nafarroa

Martxoak 5, 18:00etan:
Tertulia sobre los celos
Garesko emakume taldea

Martxoak 12, 18:00etan:
Iraultza maitasunetik, aske izateko!
 Ernai 

2015/02/25

¿QUÉ PASA MIENTRAS NAVEGAMOS EN INTERNET? [VIDEO]

- ¡Hola!
- ...
- Sí, sí, te estoy hablando a ti.
- ...
- Síiiiiiii, tú. No mires para otro lado.
¿Te imaginas qué sentirías si un día supieras que tus conversaciones más íntimas las puede escuchar toda la vecindad? ¿Si cualquiera pudiera saber cuál es tu próximo destino de vacaciones, tu postura favorita para dormir, esa manía inconfesable?
¿Y si te digo que ya está pasando?
¿No me crees?

Mira, mira... ELLA te lo contará todo.

ELLA nos explica qué ocurre con tus datos en internet, quiénes usan tus datos y para qué, por qué hay tantos servicios gratuitos para ti. ELLA nos descubre cómo nos exponemos sin darnos cuenta y nos da algunas soluciones sencillas y básicas para comenzar a protegernos.  VER VIDEO

2015/02/24

Bigarren "desapiyua": MCP

2. DESAPIYUA ALUAKULUKA

KRONIKA: "Behin Txupitxatxien desapiyua jasota hau planteatzeari ekin genion, hots, Billabesak euskalduntzeari.
Nahiz eta hasieran galdurik sentitu, buruak astindu eta pausuak eskematizatzeari ekin genion. 

Lehenik eta behin, billabesetan jartzen zuena eta baita markesinak ere behatu genituen eta horra hor gure kexa dena erderaz ikusi bai genuen. Bigarrenik..." Hemen irakurri

https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=uRGfXSYcyJQ

Bestalde, larunbata honetan, Otsailak 28an, auzoko euskalgintzak Euskaraz Bizi egun txikia antolatu du.
Egun osorako egitarau zabala antolatu da, horien artean haurrentzako puzgarriak eta tailerrak, artisau azoka, argazki erraldoia, bazkaria eta gazte gynkana bat besteak beste.

http://www.euskalherrianeuskaraz.org/argazki300.php?zab=650&alt=500&foto=txantrea.jpg&karp=1

2015/02/23

Txantreatik Ezkabara, epaiketekin bukatzeko

EZKABA copia.jpg
Igandean 200 pertsona inguruk hartu zuten parte Irunerriko Herri Harresiak Ezkaba mendiko gotorlekura antolatu zuen ibilaldian. Txantreako mendizaleak abiatu eta Atarrabia, Burlata, Antsoaineko mendizaleekin elkartu ziren gotorlekuaren sarreran.

Info gehiago: http://ahotsa.info/albistea/epaiketa-politikoen-amaiera-eta-espetxeratutakoen-askatasuna-galdegin-dute-ezkabako-gotorlekuan

https://pbs.twimg.com/media/B-jvsR0IIAAY31v.jpg:large
Bestalde, Herri Harresitik jakinarazi dute epaiketan jarraitu zuten 16 gazteen sententzia, horien artean Ander Maeztu auzoko gaztearena, ateratzear dagoela eta 6 urteko espetxe zigorra jasotzeko arriskuan daudela!

Por otro lado, desde la Herri Harresia han hecho saber que la sentencia de l@s 16 jóvenes que siguieron juzgad@s está cerca de salir, entre ell@s la del joven del barrio Ander Maeztu, ¡y que están en riesgo de recibir una condena de 6 años de carcel!

Vídeo de Ahotsa.info:

2015/02/22

[HITZALDIA] Herri kurdua erresistentziatik iraultzara!

EMAKUMEEN BORROKA HIZPIDE

Gasteizen, Bilbon eta Donostian aretoak leporaino bete ondoren, astelehenean bukatuko da Iruñean kurduen hitzaldi bira.

Astebetez Euskal Herriko hainbat txokotan izango dira Kurdistango bi emakume ekintzaile, euren herriko borrokaren berri eman eta harreman sarea indartzeko. Bira horretan hainbat kolektibo eta instituziorekin biltzen ari dira, eta lau hitzaldi eskainiko dituzte, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Asteartean izan zen lehena Gasteizko Hala Bedi tabernan, Bilboko La Bolsan, atzo Donostiako Koldo Mitxelenan eta astelehenean 18:00etan Iruñeako Katakraken izango dira. Orain arteko saioetan leporaino bete dituzte aretoak.

Ernai gazte antolakundeak gonbidatuta etorriko dira, eta pasa den urtean hasi zuten prozesu feministari ekarpena egitea da hitzaldi bira honen helburua. Izan ere, Kurdistango askapen mugimenduaren eta proiektu politikoaren ezaugarri adierazgarrienetakoa da feminismoa eta emakumeen borroka.

2015/02/21

Adi auzokide!

https://pbs.twimg.com/media/B-PNc4SIYAArN3W.jpg:largeSeguramente hayas recibido, o recibirás, una información como esta en tu buzón. Léela, ¡es importante!

Ziurrenik buzoian halako informazioa jaso duzu, edo jasoko duzu. Irakurri, garrantzitsua da!

#ZukDuzuGiltza



2015/02/19

Otsailak 22an, Ezkabara mendi martxa

Igande honetan, Otsailak 22, Iruñerriko Herri Harresiak Ezkaba mendira mendi martxa antolatu du epaiketak salatzeko eta auziperatuei babesa emateko.
Txantreatik igotzeko kedada 10:30tan Kaskalluetan izango da. Bertara hurbiltzeko deialdia egiteko, honako bideoa prestatu dute. Más info en Ahotsa