Txantreako 25 bat gaztek auzoko hainbat preso auzora hurbiltzeko
asmoarekin hauek bahituak dituzten espetxeetara bisitatzen hasiak dira.
Dispertsioak
suposatzen dituen gastu ekonomikoak murrizteko batetik, eta estatuek
mantentzen duten espetxe politikak salatzeko bestetik, urtarrilak 24rako
KONPROMISO EGUNA antolatu dute.
Egun guztian zehar parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!
No es de extrañar que al leer esta entrada esperéis que os hable de lucha de milicias o guerrillas (...) Supongo que una vez leído esto diréis: Menudo friki... (...) supongo
que sabréis que detrás de cada revolución histórica se puede encontrar una
revolución paralela en el saber y pensamiento humano. (...) me
gustaría también decir que aquello aprendido por mero interés vale mucho más
que aquello aprendido a la fuerza.
Aste honetan Gasteizeko Errekaleor auzoan jardunaldiak antolatu dira bertako proiektua ezagutzera eramateko eta babesa jasotzeko. Igandean, adibidez, auzolana eta mahai ingurua antolatu dute.
Errekaleorren Gasteizko Udalak auzoa botatzeko eta etxebizitza berriak eraikitzeko proiektu urbanistikoa zuen baina hau alde batera utzi zuenean auzoa ia husturik eta abandonaturik geratu zen. Ondoren, Gasteizko hainbat gaztek etxebizitza alternatoba mat martxan jarri zuten bertan biziz eta auzoa berpiztuz. Honela kontatzen dute "Errekaleor Bizirik" mugimenduak:
"Testuinguru honetan,
Gasteizko unibertsitateetara egin behar dugu salto. Ikasle mugimenduaren
asanblada batetik etxebizitzaren problematikari aurre egiteko ideia
atera baitzen. Aukera ezberdinak baloratu eta aurrelanketa eder baten
ondoren, 2013ko irailaren 3an ikasle talde batek Errekaleorreko 26.
portala okupatu zuen. Laister, auzokide berriak auzoaren potentzialaz
ohartu ziren eta etxebizitzaren arazoari erantzuteaz aparte,
Errekaleorren alternatiba integral bat planteatu zitekeela pentsatu
zuten: sistema kapitalista heteropatriarkal injustuaren parean kokatzen
den antitesia, auzo aske bat alegia.
Hilabeteak aurrera joan
ahala ikasleek proiektuaren zabaltzeari eta indartzeari ekin zioten
auzoko gune ezberdinak askatuz. Hori eginez, auzoaren gune gehienak
“sozializatu” eta auzokide guztien esku jarri zituzten. Horregatik,
proiektu hau etxebizitzaren arazoa salatzeko soilik ez zela esan
dezakegu, baizik eta pertsona bezala mugatzen gaituen sistema bati aurre
egin, borrokatu eta beste alternatiba erreal eta bideragarri bat
sortzeko."
Pixkanaka, okupazioa, autogestioa eta auzolanaren bidez, auzoa berreraikitzen eta alternatiba bat sortzen ari dira. Haiek dioten bezala "ahoa hitz potoloz
betetzen dugu maiz, baina gero arazoak izaten ditugu egungo sistemaren
eskemetatik haratago pentsatu eta alternatibak eraikitzera bidean
jarduteko[...]Botereari aurka egiteaz gain, kontraboterea eraikitzera jokatu behar dugu. [...] Alternatibak
eraikiz, mundu hobeago bat sortu nahi dugu, gure auzo txikitik bada
ere". Guk ere, gure auzo txikian, gure esku daukagu mundu hobe bat lortzeko berezko alternatiba bat eraikitzea.
Drogen eta mugimendu
erradikalen arteko harremana aztertzen duen liburu bat osatu du Gatazka
kolektiboak; proposamen itxiak egin baino gehiago, «eztabaida piztea»
dute xede.
Gatazka kolektiboak Drogas, capitalismo y movimientos radicales
(Drogak, kapitalismoa eta mugimendu erradikalak) izeneko liburua
kaleratu du oraindik orain, DDT argitaletxearen eskutik, xede argi
batekin: eztabaida piztea. Izan ere, proposamen itxiak baino gehiago,
kritikak, zalantzak, eztabaidarako ideiak agertzen dira lan horretan,
ikuspegi kritiko batetik betiere, «ezker erradikalaren barruan eztabaida
bideratu eta horrek drogekin duen harremana ispiluaren aurrean
jartzeko». Aitor Aspuru (Laudio, Araba, 1981) Gatazka kolektiboko kidea
da, eta liburuaren egileetako bat.
Drogen gaia deserosoa al da mugimendu erradikaletan?
Bai,
oso deserosoa. Normalean beti izaten da deserosoa, baina mugimendu
antikapitalistetan suposatzen da ideia batzuk baditugula eta horren
araberako jokabideak dauzkagula, eta, hala ere, hesi moduko bat dago,
ganorazko eztabaida bat egitea galarazten duena.
Zein da drogen eta kapitalismoaren arteko harremana?
Droga
negoziorik indartsuenetako bat da, diru asko mugitzen du. Nik ez dut
konspirazioetan sinesten, ez dut uste estatuek ezkutuko hitzarmena
dutenik drogak saltzeko, baina argi dago diru hori guztia nonbait
dagoela. Erantzuna, seguru asko, bankuek eta enpresa handiek izango
dute. Baina zaila da pentsatzea botereak, edo boterean parte hartzen
duten batzuek, ez daukatela zerikusirik kapitalismoaren motorretako bat
den negozio batean.
Urrutiko nahiz hurbileko gertakari bat nola jasotzen dugun eta honetan jasotzen duguna eta ez duguna ez da kasualitatea izaten.
Urtarrilak 5eko Donbassen inguruko hitzaldian blokeo mediatiko batekin apurtu genuen. Komunikabide handiek Donbasseko gatazkaren jatorria, izaera eta gertakarien inguruan egin ohi dutena, alegia.
Bertan egondako Lur eta Ibairen eskutik Ukraniaren errealitateari hurbilketa txikia egin genuen (ba al zenekien, adibidez, 120 etnia baino gehiago daudela?) eta gatazkaren zergatia zein den ezagutu ahal izan genuen. Bestalde, Donbassen momentu honetan bizi dutenaren berri ere izan genuen, hango jendea, pairatu dituzten egoera bortitzak eta baita bidaian bizitako hainbat anekdota bitxi.
Donbassetik Txantreara, zuzenean eta inongo filtrorik gabe.
Gaiaren inguruan gehiago jakiteko, Pentsakutxan atal berezia dago edo Berria eta Argia komunikabideetan bertan zeudenean hainbat lan argitaratu zituzten.
Urtarrilaren 5ean, Donbassen inguruko hitzaldia egongo da, bertan egondako auzoko gazte baten eskutik. Hango egoera azalduko digu eta berak bizitako gertaerak kontatuko dizkigu. Hitzaldia 18:00tan Zurgai tabernan izango da.
El 5 de Enero habrá una charla sobre Donbass de parte de un joven del barrio que ha estado allí. Nos comentará la situación que se vive allí y nos contará diversos sucesos que él mismo vivió. La charla será a las 18:00h en la taberna Zurgai.