2013/02/25

Korrikaren aldeko eguna

Hona hemen Korrika Batzordetik bidalitako deialdia Korrikaren aldeko eguna dela eta:

Kaixo auzokideok!

Hurrengo larunbatean, martxoak 2, festa bat antolatu nahi dugu auzoan: KORRIKA 18ren ALDEKO EGUNA. Egun osoan zehar auzoa girotzeko asmoa dugu Korrika 18ren bisita oso hurbil daukagulako.

Goizean zehar kale musika, dantzak, haurrendako tailerrak, helduendako ginkana, Korrika 18ren materiala salgai eta informazioa izanen ditugu Txantreako txoko batean, Ezkaba Plazan hain zuzen.

Arratsalderako Txantreako beste txoko batera pasako gara, Arriurdineta Plazara, eta bertan animatzen zareten guztiokin herri-bazkari ederra eginen dugu, kalean eguraldiak lagun, bestela Kaskalluetaren barruan eginen dugu. Bazkaria merke atera zaigu eta 15 euroren truke txartelak eskuragai dituzue Zurgain, Akelarren eta Auzotegin. Langabetuendako eta korrika laguntzaile txartela dutenendako merkeago jarri dugu, 13 euroan. Bazkalondorenean zozketak, musika, kantuak, eta giro ezin hobea izanen da ziurrenera.

Iluntzeari begira, trikitixaren laguntzarekin bueltatxoa emanen dugu auzoan barna kalejira koloretsuan, festarekin segitzeko eta giroa auzoko beste txoko batzuetara zabaltzeko.

Proposamen ona hurrengo astebururako, ezta? Bada, lagunekin hitz egin eta etor zaitez, zinez eskertuko dizugu eta!

EMAN EUSKARA ELKARRI

2013/02/21

BELOKI MENDIRA IRTEERA


Otsailaren 16an, 9:30ak aldera abiatu ginen 25 bat gazte Txantreako Gazte Mugimenduko Kultura eta Aisia lantaldeak antolaturiko lehenengo ateraldira: Beloki mendira. Eguzkiak gogoz jotzen zuelarik iritsi ginen autoz josiriko aparkaleku batetara. Larunbat goiza, elurra eta eguzkia, Nork ez luke bertan egon nahiko? Arropa aproposa jantzi, mendiko botak, polainak, berokia, motibazioa... ta ibilbideari ekin genion. Bidexka bat zegoen elurraren artean izozturik, nahiko irristakorra, beraz, hainbat ipurdiko ikusteko aukera ere izan genuen egun osoan zehar. Tipi-tapa, tipi-tapa oso malkartsua ez zen tartea eginda aldapei ekin genien, ordu eta erdi oinez ibili ondoren iritsi ginen gailurrera. Talde osoaren argazkia atera eta ikuspegi paregabeaz gozatuz, hamarretakoa jan genuen. 

2013/02/20

Gartxot pelikularen emanaldiak

Otsailaren 21a osteguna, 19:30 Euskaldunon Biltokin (Txantreako Korrika Kulturala)
Otsailaren 24a igandea, 19:00 Auzotegi (Txantreako Gazte Mugimendua)

Txantreako Korrika Kulturalaren barruan,
ostegun honetan, otsailak 21, arratsaldeko 19:30ean, GARTXOT PELIKULA Euskaldunon Biltokin proiektatuko da. Pelikula honetako egilea den Asisko Urmeneta bertan izanen da.
Baita ere, Txantreako Gazte Mugimenduak antolatutako zinema emanaldien barruan, pelikula bera proiektatuko da igande honetan, otsailak 24, arratsaldeko 19:00tan Auzotegin.

Zinema/Cine


Igandero arratsaldeko 19etan Auzotegin
Todos los Domingos a las 19 de la tarde en Auzotegi

2013/02/17

Kontuz!-ren hitzaldia




Txantreako Gazte Mugimendutik deialdia luzatzen dugu astelehen honetan Nafarroako korrupzioaren inguruan burutuko den dokumental proiekzio eta hitzaldi-eztabaidara. Bertan Patxi Zamora Kontuz! elkarteko bozeramaileak hartuko du parte. Deialdia honakoa da.

Otsailak 18 Astelehena, 19:00etan Kaskalluetan

Desde el Movimiento Juvenil de la Txantrea invitamos a participar en la proyección de documental y charla-debate de la mano de Patxi Zamora, portavoz de Kontuz! sobre los ultimos escándalos de corrupción que están viendo la luz en Nafarroa. El llamamiento es:


Lunes 18 de Febrero a las 19:00 en Kaskallueta

2013/02/15

Etxebizitza eztabaida

Gaia: Etxebizitzaren inguruko alternatibak
Bihar larunbata, otsailak 16, etxebizitzari eta alternatibei buruzko eztabaida egongo da, arratsaldeko 17:00etan. Eztabaida Auzotegin izango da.
Zatoz eta parte hartu!

Mañana sábado, 16 de Febrero, a las 17:00 de la tarde habrá debate sobre la vivienda y alternativas en Auzotegi.
¡Ven y participa!

Bihar Beloki mendira irteera

Kedadaren ordua eta tokia / Hora y lugar de quedada: 9:00 Peña Armonia Txantreana

Larunbata honetan otsailak 16an Beloki mendira (1.271 m) igoko gara, Aralarreko mendilerroan dagoen mendira. Bukatzean txokolate beroa hartuko dugu. Apuntatzeko zerrenda Auzotegin dago.

Beloki mendia

Este sábado 16 de Febrero se hará ascensión al monte Beloki (1.271 m), situado en la sierra de Aralar. Al acabar tomaremos chocolate caliente. La lista para apuntarse está en Auzotegi.